Deusto Reviewer on Language Resources

May 26, 2010

Pow.p(itzultzaile automatikoa)

Filed under: Uncategorized — arkaitza @ 6:23 pm

Eu-gazt itzultzaile automat.

Filed under: Uncategorized — arkaitza @ 6:21 pm

 

Euskarak azken urteetan itzulpengintza automatikoan ere bere ibilbidea egiten ari da. Ulertzekoa denez, gure hizkuntzak inguruko hizkuntzekin alderatuta (batez ere jatorria partekatzen dutenekin:espainiera, frantsesa, italiera, etab.), arazo handiagoak azaltzen dizkigu itzulpenak egiterako orduan, dituen ezaugarri bereizgarri propioengatik.

Jarraian sarean aurki dezakegun euskara-gaztelera itzultzaile automatikoekin gaur egun zein emaitza lortzen den aztertuko dugu. Horretarako, euskaratu.es eta Opentrad-ek eskaintzen duten zerbitzuaz baliatuko gara egunkariko berri bat eta txiste bat itzultzeko, eta nik egindako testu horien itzulpenekin konparatuko dira:

 

1.TESTUA: Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Getarian, 250tik gora kalamu landare zituelako

41 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizean Getarian (Gipuzkoa), bere baserriko lurretan 250etik gora kalamu landare aurkitu zituztenez droga trafikoa egotzita.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, iragan apirilaren 4an hasi zuen Ertzaintzak ikerketa. Izan ere, bere astialdi denboran Getaria inguruetan itzuli bat egiten ari zen ertzain bati iruditu zitzaion baserri baten hurbileko negutegi batean kalamu landare ugari zeudela. Ikerketa abiatu zuten orduan, eta negutegia hurbilagotik aztertuta kalamu landaketa zegoela ikusi zuten.

(Nire itzulpena) La Ertzaintza detiene a un hombre en Getaria por tener  más de 250 plantas de cáñamo (marihuana)

Un hombre de 41 años fue detenido ayer en Guetaria (Guipúzcoa) acusado por tráfico de drogas, al encontrarse  en los terrenos de su caserio más de 250 plantas de marihuana.

Según el Departamento de Interior del Gobierno Vasco, la Ertzaintza comenzó la investigación el pasado 4 de abril. Y  es que, a un ertzaina que daba una vuelta por los alrededores de Guetaria en su tiempo libre, le pareció ver cantidad de plantas de marihuana en un invernadero próximo a un caserio. Fue entonces cuando empezó la investigación, y al entrar al invernadero se produjó el hallazgo de la plantación de marihuana.

ERDARATU.eu: La Ertzaintza un hombre ha detenido *Getarian, desde 250 alzar *kalamu vegetal porque tenía

Un hombre de los 41 años detuvo ayer por la mañana *Getarian (Guipúzcoa), de él *baserriko en tierra desde 250 alzar *kalamu vegetal según encontraron el tráfico de droga acusado.

El Departamento de Interior del gobierno según ha mostrado, en 4 del abril de pasado empezó Ertzaintza la investigación. De hecho, de él *astialdi en el tiempo *Getaria en los alrededores una vuelta estaba haciendo a un policía le pareció *baserri del cercano de un en un invernadero *kalamu vegetal abundante estaban ,. La investigación iniciaron entonces, y el invernadero más cerca desde investigado *kalamu *landaketa estaba , vieron.
 

OPENTRAD: Arresta a de dichos controles realizados por la ertzaintza un hombre en getaria, arriba cáñamo por de más de 250 plantas

Un hombre de 41 años le detiene durante la mañana de ayer en getaria (gipuzkoa practicó con su en pertenecidos del caserío erratzu plantas encontrar de agua en forma de cáñamo tráfico droga zituztenez.

Dado su departamento de interior del gobierno 4 de abril de un misterioso pasado inició de dichos controles realizados por la ertzaintza investigación. De las más prestigiosas, cuya tiempo libre una vuelta en el tiempo getaria en las inmediaciones de la ertzaintza términos en que se venía produciendo le pareció a un invernaderos próximo a la opción de caserío cáñamo. plantas en un Investigación y fue lanzada invernadero de una manera más cercana el que se vio plantación cáñamo.

 

2.TESTUA (TXISTE BAT):   Lelo bat izozki denda batean sartu da eta esan dio izozkigileari:

- Emango didazu izozki bat mesedez?

- Zer zaporezkoa?

 -Berdin zait, erori egingo zait.

  (Nire itzulpena) Un tonto entra en la heladería y le dice al heladero:

-          Me das un helado, por favor?

-          De qué sabor?

-          Me da igual, se me va a caer.

ERDARATU.es:   *Lelo Un *izozki en una tienda ha metido y le ha dicho *izozkigileari:

-Me darás *izozki un por favor?

-Qué *zaporezkoa?

-Igual me es, me caerá.

OPENTRAD: Helados un lema en una tienda la introducir izozkigileari:

-Helados un ¿me das?

- ¿qué zaporezkoa?

-Me da igual, ya las me a la caída

 

Itzulpenen emaitzak ikusita asko hobetu beharra dagoela bistan geratzen da. Esan daiteke, testuaren esanahiaren ideia orokor bat egiteko soilik balio digula, gaur egun, euskara-gaztelera itzulpengintza automatikoak. Hitzak bere horretan itzultzeaz gain ez da askoz gehiago egiten eta batez ere perpausen egituren aldetik akats nabarmenak daude. Horrela, gaztelerazko esaldiek ez dute esanahi osorik eta gaizki osatuta daude.

Bestalde, hiztegiaren aldetik, hitz askoren ordaina ez dira ematen eta euskaraz uzten dira. Gainera  itzulpenean ez da testuingurua kontuan hartzen eta horrek txisteko leloa, tontoa, lema bezala ulertzea ahalbidetzen du, adibidez.

Honekin guztiarekin, eta euskararen itzulpenak dakartzan zailtasunen jakitun, euskarazko itzulpengintza automatikoan oraindik bide luzea egiteko dagoela nabarmena da, egun ez baitugu emaitza duina lor dezakeen tresnarik. Hala ere, behintzat horren bila lanean dagoen jendea egonda, denborarekin  itzultzaile automatiko egoki bat lortzea hurbilago dago.

- Iturriak:

- http://www.opentrad.com/  2010/04/24

-http://www.erdaratu.eu/index.es.html 2010/04/24

http://www.berria.info/albisteak/40719/Ertzaintzak_gizonezko_bat_atxilotu_du_Getarian_250etik_gora_kalamu_landare_zituelako.htm 2010/04/24

- http://www.euskaraz.net/Hezkuntza/Auzoka/Auzoka68/19  2010/04/24

Hauta lanerako euskal hiztegia

Filed under: Uncategorized — arkaitza @ 6:19 pm
 

 Ibon Sarasola idazle, EHUko katedraduna eta euskaltzainak zuzendutako lana. Hiztegigintzan aditua, Orotariko Euskal Hiztegia proiektu erraldoia gidatu du.

Hiztegi elebakarra da, euskara batuaren egonkortze lanean laguntzeko helburuarekin sortu zuten eta literatur tradizioaren erabilpen handia dago lan honetan.Jarraian agertzen den adibidearen laguntzaz hiztegi horren ezaugarriak azalduko dira.

Hitz sarrerak beltzez agertzen dira, ondoren kategoria gramatikala eta jarraian aldaera desberdinak, bakoitzaren berri modu idatzian zein datan jaso zen lehendabizikoz aipatuaz.

Hitzaren definizio bat baino gehiago egon daiteke, hots, adiera desberdinak, eta hauek zenbakien bidez ordenatuta daude agerpen kronologikoaren arabera. Kode lexikografikoak ager daitezke (ik=ikus, ant=antonimoa) ulerkeran lagungarriak direnak.

Adibideen bidez hitzaren ohiko testuingurua agertu nahi da eta horren atzean ahalegin izugarria nabari da.

Azkenik, azpisarrerak agertzen dira. Hauetan hitza molde desberdinetan agertuko da (hitz elkartuetan, alokuzioetan, etab.), bere erabileraren aukera zabalagoa eskainiz. 

  Laguntza
m hizkian dagoen sarrera kopurua: 1904
mahai. iz. ( 1617; mai *1562, 1596; mahain 1571) 1. Oin batek edo gehiagok eusten dioten ohol lau batek osaturiko altzaria, bertan jateko, idazteko, lan egiteko etab.-etako balio duena. Zurezko, harrizko mahaia. Idazteko mahaia. Ik. idazmahai. Mahai luze batean. Mahai biribil bat erosi du. Hamahiruak bildurik zeuden mahai baten inguruan. Mahai gainean utzi zuen egunkaria. Mahai gainean eseri da. || Aldareko mahai santua.
2. Jateko mahaia. Mahaia jarri, ipini. Mahaia bedeinkatu. Mahaian jarri (edo eseri) ziren afaltzeko. Mahaian jarririk zeudela. Ukalondoak mahai gainean jarrita. Haren mahaitik erortzen ziren apurrak biltzen. Mahai lagunak. Ik. mahaikide. Mahai oihala, zapia: jateko mahaia estaltzen duen oihala, zamaua, dafaila.|| Mahai santura hurbildu: jaunartu.Ez da ongi Jaunaren mahaian jartzea soineko enasekin. || Gure mahaiko jakirik hoberenak. Euskalduna mahaian ezagutzen da. || Mahai azpitik, mahaipetik xixtu (Ipar.): jan gabe.Berant etorriak mahai azpitik ziztu.
3. Zerbait erabakitzeko edo eztabaidatzeko biltzen diren pertsonen multzoa. Ik. epaimahai.
—MAHAI INGURU. Arazo edo gai bati buruz eztabaidatzeko mahai baten inguruan eta jendaurrean egiten den elkarrizketa. Bi hitzaldi eta mahai inguru bat euskararen batasunari buruz.
—GAU MAHAI. ( 1960) Ohearen burualdean kokatzen den altzari txikia, gauean behar diren gauzak jartzen direna. Gau mahaiko lanpak leunki argitzen zuen lo zen haurra.
 
 
 

Iturriak:

- http://rua.ua.es/dspace/bitstream/10045/3435/1/PLN_17_13.pdf 2010/05/26

- http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/sarasola/sarasola.apl 2010/05/26

- http://es.wikipedia.org/wiki/Ibon_Sarasola 2010/05/26

MORRIS HIZTEGIAK

Filed under: Uncategorized — arkaitza @ 6:15 pm

 

Mikel Morris Denver-en (Colorado) jaiotako hizkuntzalaria da. 1979.urtean ezagutu zuen lehenengo aldiz Euskal Herria eta ingeles-euskara hiztegia egiteko egitasmoa orduantxe bururatu zitzaion. Urte askotako lanaren ondorio dira bere izena daramaten hiztegiak. Gaur egun bi Morris hiztegi daude: Morris Pocket Plus Basque-English English-Basque Dictionary eta Morris Student Plus Basque-English English-Basque Dictionary (azken honen on-line bertsioa eskuragarri dago ELEKA ingeniaritza linguistikoa enpresak diseneinatuta, 67.000 sarrera eta 120.000 adierarekin,  http://www1.euskadi.net/morris/hiztegia.htm ).

   
   

ADIBIDEAk:

tximeleta [from mitxeleta] iz.

1. Zomorroa.

a. butterfly
b. [ izenen aurrean ] ~-bilduma butterfly collection
2. Tek. wing-nut
3. ( gorbata mota ) bowtie

 

eat ad/irk. [ ate; eaten ]

1. jan; he’s ~en jan du | jana da
2. ( otordua ) egin
3. Argot. what’s ~ing you? zer gertatzen zaizu?
4. (irud.) to ~ out of sb’s hand i-en eskupean egon; you’ll ~ your words hitzak irentsi beharko dituzu!
u eat into

[ ad. + prep. + obj. ]

1. ( metala ) jan, jankatu, hondatu
2. ( gainaldea ) andeatu, higatu
3. urritu, murriztu
u eat away

[ ad. + obj. + adb., ad. + adb. + obj. ] jankatu, higatu

u eat through

[ ad. + prep. + obj. ]

1. ( metala ) jan, jankatu; ~en through with rust, the ship looks unsightly and filthy as it sinks in its terminal decline herdoilak janda, ontzia itsusi eta likits agertzen da bere gainbehera amaigabean
2. ( arratoiek ) karraskatu
u eat up

[ ad. + obj. + adb., ad. + adb. + obj. ]

1. za(n)pa-za(n)pa jan
2. (irud.)

a. to be eaten up with envy inbidiak hartuta egon
b. irentsi

Argitaratu zirenean, Morris hiztegiak berehala bilakatu ziren Euskal Herrian erabiltzen diren euskara-ingeles ingeles-euskara hiztegiak.  Morris hiztegiak iraultzaileak dira beren esparruan; izan ere, beste hizkuntza bat ikasi nahi duten euskaldunentzat idatzi diren lehenengo euskal hiztegiak dira historian. Beste hiztegi guztiak euskara ikasi edo hobetu nahi duten gaztelania-, frantses- edo ingeles- hiztunentzat egin dira. 

 

Morris Pocket Plus Dictionary

Morris Pocket Dictionary hiztegia  ingeles-euskara euskara-ingeles hiztegirik erabiliena da; esan daiteke Euskal Herri osoan eta euskaraz irakasten duten ikastetxe guztietan erabiltzen den hiztegi nagusia dela. Horrek argi uzten du hiztegiaren erudizio sendoa eta erabilera zabala. Hiztegiaren bigarren argitalpen bat atera zen, eta kontuan hartzen ditu Euskaltzaindiaren arau berriak eta hitz berriak.

 Morris Student Plus Dictionary

Lehenengo argitalpena 1998. urtean egin zen Euskaldunon Egunkariaren eranskin gisa. Bigarren argitalpena, zabalagoa eta irudi gehiagorekin, hilabete batzuen buruan argitaratu zen urte berean. Gaur arte, bigarren argitalpen hori da inoiz egin den ingeles-euskara euskara-ingeles hiztegirik zabalena. Hiztegiaren egitura eta sarreren tratamendua orain arte argitaratu diren hiztegi elebidunen artean aurreratuena eta sofistikatuena da , baita gaztelania-euskara euskara-gaztelania hiztegiak kontuan hartuta ere. Hirugarren argitalpena nahiko aurreratuta dago.

Iturriak:

- http://www.eitb.com/noticias/sociedad/detalle/213264/mikel-morris-hombre-diccionario-euskera-ingles/ 2010/03/22

- http://www.morrisacademy.com/index.php/argitarapenak.html 2010/03/22

- http://www1.euskadi.net/morris/indice_e.htm 2010/03/22

May 21, 2010

UZEI: Power Point Aurkezpena

Filed under: Uncategorized — Aitor Olivares @ 1:46 pm

Hona hemen nire Power Point aurkezpena UZEI zentruaren gainean:

Euskara-gaztelania itzulpenak

Filed under: Uncategorized — Aitor Olivares @ 1:44 pm

Oraingo artikulo honetan euskara-gaztelania itzultzaileen gainean izango da. Ondorioz, ikusi ahal izango dugu nolakoak diren makinak egiten dituen itzulpenak, eta ondoren nire arabera egindako itzulpenak aurkeztuko dut, horrela jakin ahal izango dugu zeintzuk diren desberdintasunak, eta ziurrenik nolakoak izango diren akatsak, aldez aurretik imajinatu dezakegulako akats ugari izango direla, oraindik ere euskarara itzultzeko makinak ez daudelako behar beste garatuta, eta hizkuntza berez nahiko zaila baita, duen lexikoagatik, hizten ordenagatik eta abar.

Aipatzekoa da itzulpen hauek egiteko erabiliko dugun itzultzailea Erdaratu itzultzailea dela, eta honen arabera komentatuko ditugu dauden beharrak itzultzaile automatikoen gainean. Beraz, ikus dezagun 3 testu desberdinen itzulpena eta konpara dezagun giza itzulpenarekin.

1. TESTUA

Bi gizon atxilotu dituzte Faltzes eta Atarrabian, emakumeen aurkako indarkeriagatik

Faltzesko atxilotuak 36 urte ditu, eta lehengo ostegunean atzeman zuten, emazteari tratu txarrak eragin zizkiolakoan. Foruzainek diote aurreko egunetan iraindu eta mehatxatu egin zuela emakumezkoa.

Astelehenean 21 urteko mutil bat atxilotu zuten Atarrabian, neska-laguna jo egin zuelako ustez. Biktimak sartu zuen parte, bikotekideak besoan eta aurpegian kolpeak eman zizkiola-eta. Mutilak tratu txarren aurrekariak ditu.

1. TESTUAREN ITZULPENA, ITZULTZAILE AUTOMATIKOAREKIN

Dos hombres han detenido *Faltzes y *Atarrabian, contra las mujeres por la violencia.

*Faltzesko El detenido 36 años tiene, y en el jueves anterior capturaron, a la esposa los tratos malos le causó supuestamente. Las policías forales dicen en los días de precedente insultar y amenazó , la mujer.

En el lunes un chico de los 21 años detuvieron *Atarrabian, la novia porque golpeó por suposición. Las víctimas metió parte, la pareja en el brazo y en la cara los golpes le dio ,-y. El chico los antecedentes de los tratos malos tiene.

1. TESTUAREN GIZA ITZULPENA

Detienen a dos hombres en Falces y Atarrabia, por violencia contra las mujeres

El hombre detenido en Falces tiene 36 años, y ya lo detuvieron el jueves pasado, por presuntos malos tratos hacia su mujer. Los Miñones dicen que los días anteriores a su detención profirió insultos y amenazas a su mujer.

El lunes un chico de 21 años fue detenido en Atarrabia, presuntamente por haber pegado a su pareja. La víctima lo denunció, por golpes en el brazo y en la cara realizados  por su pareja. El chico tiene antecedentes de malos tratos.

2. TESTUA

Deschampsen aurreneko Liga titulua entrenatzaile bezala

Frantziako Lehen Mailako txapeldun izan da Olympique Marseillarekin.

Didier Deschamps-ek (Angelu, 1968) bere aurreneko Liga titulua irabazi du entrenatzaile bezala. Olympique Marseillarekin lortu du Frantziako Lehen Mailan, bart, denboraldia bukatzeko bi jardunaldi falta diren arren.

Olympique Marseillak atzo Rennesi 3-1 irabazita, 75 puntu dauzka; Lille bigarren sailkatuak eta Auxerre hirugarrenak, 67na.

2. TESTUAREN ITZULPENA, ITZULTZAILE AUTOMATIKOAREKIN

*Deschampsen El primer título de Liga entrenador como

campeón del Primer Nivel de Francia ha sido *Olympique *Marseillarekin

*Didier *Deschamps-*ek (Ángulo, 1968) el primer título de Liga de él ha ganado entrenador como. *Olympique *Marseillarekin Ha conseguido en el Primer Nivel de Francia, anoche, dos para acabar la temporada *jardunaldi faltan que aunque. *Olympique *Marseillak Ayer *Rennesi 3-1 ganado, 75 puntos tiene; *Lille segundo clasificados y *Auxerre terceros, 67*na.

2. TESTUAREN GIZA ITZULPENA

Primer título de Liga de Deschamps como entrenador

Ha sido campeón de la Primera División con el Olympique de Marseilla

Didier Deschamps (Anglet, 1968) ha ganado su primer título de Liga como entrenador. Lo consiguió anoche con el Olympique de Mrseilla en la Primera División de la Liga francesa, aunque todavía faltan dos jornadas para acabar. Gananado ayer 3 a1 el Olympique de Marseilla al Rennes, tiene 75 puntos; el Lille, segundo clasificado, y el Auxerre, tercer clasificado tienen 67 puntos.

3. TESTUA

Egun da Santi Mamiña

benetan egun samiña.

Goiko zeruan gorde dezala

luzaro neure arima.

(Gabriel Arestiren Egun da Santi Mamiña poemaren lehen ahapaldia)

3. TESTUAREN ITZULPENA, ITZULTZAILE AUTOMATIKOAREKIN

Hoy en día es *Santi Carne?a

de verdad hoy en día *sami?a.

En el cielo superior que esconda

*luzaro #Mi alma.

3. TESTUAREN GIZA ITZULPENA

Hoy es Santimamiñe

De veras un día amargo.

Que guarde en el cielo

por largo tiempo mi alma.

3 itzulpen hauek eginda agerian gelditzen da euskara itzultzaileak dituen arazoak eta beharrak, batipat asko hobetzeko beharra, zaila den arren, gauza asko alda eta hobetu daitezkeelako. Lehen eta bigarren testuetan, arazo gramatikalak ugariak izan dira, gaztelaniarekiko aldaketa gramatikal asko daudelako, ergatiboarena batipat, baina beste asko ere badaude, batez ere hitzak deklinatzeko eta ordenatzeko orduan, posizio desberdinetan kokatzen baitira.

Azken testuan, aldiz, agerikoa da itzultzaile automatikoak ez duela bat ere ondo itzuli, baina hala ere, kasu honetan ulergarriagoa da itzulpen literalak ez luke lekurik izango eta poemaren zentzua barneratzeko orduan, kasu honetan, besteetan gertatu ez den moduan, semantikak eta zentzuak parte hartzen baitute.

Ondorioz, aurretik aipatu dugun moduan, esan daiteke asko dagoela egiteko euskararen gaineko itzultzaile automatikoetan, aurretik jakinda ez dela beste hitzuntzetan bezain erraza. Baina nork daki, egunen baten, baliteke gu hortan aritzea eta proiektu hau aurrera atera behar izatea.

Iturriak:

Hiztegi Batua

Filed under: Uncategorized — Aitor Olivares @ 1:42 pm

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak Euskaltzaindiak egindako hiztegi bat da. Sortu zenetik orain arte, hiztegi alorrean hartu dituen erabaki eta gomendio guztiak hartzen ditu bere mendean, euskara egokia egin nahi badugu, hiztegi honetan azaltzen denari kasu egin behar diogu, hau delako nolabait euskara zuzenaren oinarri.

Beste alde batetik, egiterako orduan forma bat edo beste aukeratzeko orduan, bi irizpide erabiltzen dira, euren esanetan:

  • tradizio idatziko eta egungo erabilera; gaur egun, orain arte ez bezala,Hiztegi Batuari berme sendoarekin ekiteko moduan ezagutzen ditugu erabilera horiek Orotariko Euskal Hiztegia-ri eta Egungo Euskararen Bilketa-lan Sistematikoa-ri eskerrak.
  • alde bateko eta besteko euskaldunak batzen gaituzten formak hobestea; mailegu berrietan, esaterako, nazioarteko formen alde egin dugu, eta horrelakorik ez dagoen kasuetan, Iparraldeko eta Hegoaldekoentzat onargarri gertatzen direnei eman zaie lehentasuna. Forma bakarrera iristeko oinarririk edo indarrik ikusi ez denean, forma lehiakideak eskaini dira, kasuan kasuko argibideak emanez, beherago adieraziko den eran.

Beste ildo batetik jarraituz, baliteke hiztegiak hainbat hitz jasotzea, baina horien gainean ere Euslatzaindia mintzatzen da, hurrengoa adieraziz: “Hiztegian jasotzen ez diren hitzei buruz esan behar da, bestalde, Euskaltzaindiak ez dituela oraingoz onartzen, baina ezta gaitzesten ere. Nahiago izan dugu alderdiren batetik eragozpenen bat agertzen duten hitzak bigarren ekinaldiko azterketa zehatzagoaren ondoren onartzeko utzi, euskaldunen egungo premia larriek hertsaturik arinkeriaz jokatu baino.”.

Bilaketa formari dagokionez, argi dago paperezko bertsioan bilaketa arrunta izango dela, orain arte edozein hiztegirekin gertatu den moduan, baina bertsio digitalari dagokionez, bere web gunean ikusi dezakegunez, bi eratakoa izan daiteke, arrunta eta oinarriduna. Hortaz, ikus ditzagun non dauden desberdintasunak hurrengoko irudiekin:

-> Arrunta:

Irudi honetan ikusi daitekeenez, bilaketa arrunta bat besterik ez da, edozein hiztegi digitaletan egin daitekeen antzekoa. Goiko aldean hiztegiko letra sarrerak ditugu, eta bilaketa egin ondoren, hiztegi sarrerak agertzen zaizkigu. Kasu honetan adibidez, hiztegiko lehen sarrera da, a hitzarekin lor daitekeena.

-> Bilaketa oinarriduna:

Kasu honetan, ostera, bilaketa aurrekoaren desberdina da. Emaitza bera da, baina bilaketa era guztiz aldatu da. Bilaketa honekin, hainbat arlo desberdintzan ditu Euskaltzaindiak, hala nola, kategoria gramatikala, euskalkia, onarpen maila, erregistro maila, etab. Era honetara, bilaketa askoz ere sakonagoa izan daiteke, zehatzago arakatuz hiztegian bertan.

Ondorioz, esan dezakegu Euskaltzaindiaren Hiztegi Batu hau funtsezkoa dela euskararen irakaspenean eta hobekuntzan, hiztegi honek arautzen baitu euskara bera, eta horrez gain, bertan daudelako hobetsi behar diren hitzak eta formak, horrenbestez, esan dezakegu hiztegi hau dela euskarak duen hiztegi emankorrenetarikoa, emankorrena ez bada.

- Iturriak:

Euskaraz.net, Hiztegiak; 2010eko apirilaren 23an, 17:43 www.euskaraz.net/Argitalpenak/Gida/Gida08/22

UZEI Lexikografia eta Terminologia Zentrua

Filed under: Uncategorized — Aitor Olivares @ 1:41 pm

UZEI euskal terminologia eta lexikografia aztertzen duen zentru bat da. Zentru hau irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 1977an sortua, euren esanetan “Euskara berritu eta mundu modernora egokitzeko helburuarekin”, edozein hiztun arruntak arazorik gabe erabil dezan dena delako lan eremuan.

Beste alde batetik, hurrengoko puntu hauek dira UZEIk dituen jarduera-lerro nagusiak:

-> Hiztegi orokorra: lan honetan UZEIko Lexikografia Sailak Euskaltzaindiaren Hiztegi Baturako ikerketa-lana egiten du.

-> Corpusgintza: atal honetan Euskarazko testu-corpusen diseinuan, egituratzean eta lematizazioan aitzindaria da, eta bere lanik aipagarrienetarikoa XX. Mendeko Euskararen Corpusa da.

-> Hiztegi teknikoak: hastapenetik ari da UZEI hiztegigintzan, eta hiztegiak zentruak berak sortutako Euskalterm banku terminologiko publikoan integratzen dira. Ildo beretik jarraituz, UZEI terminologiaren normalkuntzarako erabakiak hartzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Terminologia Batzordeko kide da.

-> Itzulpengintza teknikoa: itzulpengintza ere jorratzen du zentru honek, lan terminologikoarekin lotura izanik. Informatikan, medikuntzan, zuzenbidean, arkitekturan eta enpresa-kudeaketan aritzen da besteak beste itzulpengintzako sail honetan.

Beste alde batetik, bere web orrian kontsultak online egiteko aukera ematen digu, eta horrek kasu askotan gure lana aurreratzen du, bere terminologiak eta lexikografiak asko laguntzen baitu. Adibidez, aurten egin behar izan dugun Lexikologiako lanean asko lagundu dit, ez hiztegiu batek soilik, batek baino gehiagok haiz zuzen ere, esaterako atzekoz aurrerako hiztegiak, atzizkiak aztertzeko orduan asko laguntzen duelako, baita lana erraztu ere.

Hortaz, goazen lan horiek arakatu eta aztertzera, argiago ikus dezagun nolako lana egiten duen zentru honek.

  • Atzekoz-aurreko hiztegia:

Adibide honetan ikusi daitekeenez, guk -tasun aztizkia sartu dugu bilatzeko, eta hiztegiak automatikoki tasun atzizkia duten 1723 hitzak aukeratu dizkigu, horrela gure lana erraztuz eta arinagoa eginez.

  • Sinonimoen hiztegia:

Kasu honetan, ostera, denda hitza jarri dugu aztergai gisa, eta hiztegiak berak automatikoki sinonimotzat jo dituen hitz guztiak jarri dizkigu, hamasei hain zuzen ere.

  • Euskalterm:

Kasu honetan, filologia hitza jarri dugu aztergai Euskalterm zerbitzuan eta automatikoki jarri dizkigu aurkitutako erantzunak, 33 erantzun zehatzak izan gaitezen. Beste alde batetik, aurkitzeaz gain, zerbitzu honek hitza sailkatu egiten digu hainbat arlotan, erabilgarria izanik azkeneko hau hitza ez badakigu zein arlotan kokatu.

Iturriak:

  • UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa, Sarrera; 2010eko apirilaren 2an, 16:54 http://www.uzei.com/home.asp
  • UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa, Aurkezpena; 2010eko apirilaren 2an, 17:06 http://www.uzei.com/antbuspre.asp?nombre=1655&cod=1655&sesion=14
  • UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa, Atzekoz aurrera. Hitz bukaeren hiztegia; 2010eko apirilaren 3an, 11:04 http://www.uzei.com/estatico/sinonimos2.asp?nombre=3131
  • UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa, Sinonimoen hiztegia; 2010eko apirilaren 4ean, 12:28 http://www.uzei.com/estatico/sinonimos.asp

RAEko hiztegia

Filed under: Uncategorized — gontzalkb @ 1:39 pm

Diccionario de la lengua española, (‘Espainiar hizkuntzaren hiztegia’), Real Academia Española-RAEk (Espainiarraren Akademia) argitaratzen duen hiztegia dugu, espainiar hizkuntzaren hiztegi nagusia, alegia.

Bere lehenengo edizioa 1780koa da, eta azkeneangoa 2001ekoa (hogetabigarrena). Era berean, bada 23.edizio bat martxan, 2013.urterako prest egongo litzatekeena (RAEren hirugarren mendeurrena ospatzeko).

Hala ere, 2005etik online kontsulta daiteke 23.edizio honen aurrerapena RAEren webgunean (www.rae.es). Espainiarraren hiztegi nagusitzat daukate hiztun gehienek, baita gehien kontsultatzen dena ere.

Hiztegiak ohikoak diren hitz gehienak biltzen ditu, eta espainiarraren esparru ia gehienetara zabaltzen da. Era berean, hainbat hitz zahar eta esaera ere jasotzen ditu, espainiar literatura zaharra eta klasikoa ondo ulertzeko erabilgarri izan daitekeena.

22.ediziotik aurrera, espainiarraren eremu geografiko osora zabaldu da hiztegia, Hego Amerikako hizkerak ere bildu baititu. Honekin bat, azken urteotako Espainiar hizkuntzaren 22 Akademien baterako lanari esker, Diccionario panhispánico de dudas izeneko hiztegia ere sortu da. Espainiarra hizkuntzatzat duen komunitate globalean sortu daitezkeen dudak argitzera bideratutako hiztegia dugu hau. Lehenengo edizioa 2005ekoa da. Izan ere, espainiarraren eremu geografikoa hain zabal izanik, hainbat dira hiztunek euren artean aurki ditzaketen oztopoak, eta hiztegi hau erabilgarri izan dezakete.

RAEk bere sorreratik izan du zeregin nagusitzat hiztegi bat sortzea, eta 1713.urtean lehenekoz sortu zenetik, hiztegigintzan aritu da. Hasieran Penintsulako espainiarra kontutan eduki bazen ere, 1992tik aurrera, lehen aipatu bezalaxe, espainiarraren eremu osora zabaldu da RAEren zeregina.

Hiztegia zelan erabili

RAEko hiztegia, aurretik aipatu den bezalaxe, osoa da eta informazioz betea dago. Kasu honetan, ‘árbol’ hitz arrunta sartu eta hauxe da ageri dena:

Lehenengo eta behi, eta aipatzekoa dena, etimologia azaltzen digu, kasu honetan: ‘del latín arbor, -ris‘). Horren ondoren, ‘árbol`hitzaren esanahi ezberdin guztiak ematen ditu, banan banan definiturik. Sarrera bakoitzean hitzaren generoa eta esanahia ematen ditu. Ondoren, argazkian ez bada ageri ere, ‘árbol’ hitza duten esaera guztiak batzen ditu ere hiztegiak.

Goazen orain konparazioa egitera, beste hiztegi batekin. CLAVE DICCIONARIO SM hiztegian hitz bera. ‘árbol’ sartuz gero, honako hau agertzen da:

Hiztegi honetan informazioa ere nahiko zabala bada ere, ez dago etimologiarik, esate baterako. Hitz-kategoria eta generoa aipatzeaz gain, hitzaren esanahi guztiak agertzen dira, sarreraz sarrera.

Beraz, kasu honetan ere ikus daitekeenez, RAEko hiztegiak, hau da, aukeratutako hiztegiak, informazio osoagoa ematen du.

Informazio-iturriak:

- Wikipedia: http://es.wikipedia.org/wiki/Diccionario_de_la_lengua_espa%C3%B1ola_de_la_Real_Academia_Espa%C3%B1ola Kontsulta eguna eta ordua: 2010-04-11, 18:00

- Wikipedia: http://es.wikipedia.org/wiki/Diccionario_panhisp%C3%A1nico_de_dudas Kontsulta eguna eta ordua: 2010-04-11, 18:35

- RAE: http://www.rae.es/rae%5CNoticias.nsf/Portada4?ReadForm&menu=4 Kontsulta eguna eta ordua: 2010-04-11, 19:00

- RAE, ‘árbol’ hitza:http://buscon.rae.es/draeI/SrvltConsulta?TIPO_BUS=3&LEMA=arbol /

-tik atarata. 2010eko apirilak 20, 12:20

-SM DICCIONARIO CLAVE, ‘árbol’ hitza:

http://clave.librosvivos.net/ -tik atarata, 2010eko apirilak 2o, 12:40

Orotariko Euskal Hiztegia

Filed under: Uncategorized — gontzalkb @ 1:38 pm

Orotariko Euskal Hiztegia euskal ondarea biltzen duen hiztegirik osoena dugu. Hiztegi aberats honen jatorria Resurrección María de Azkue euskal hizkuntzalari lekeitiarrak sortutako Diccionario Vasco-Español-Francés hiztegian dago. 1955an, Azkueren hiztegia agortua zegoelako ustean, Euskaltzaindiak Kolo Mitxelena hizkuntzalariari hiztegia eguneratu, zuzendu eta osatzeko enkargua egin zion, hiztegi berri bat sortzeko.

Egitasmo honek, ordea, ez zituen bere fruituak eman hasiera batean. Izan ere, proiektua albo batera utzi zuten. Franko hilda, ostera, berriro ere ekin zioten proiektua egiteari. Euskaltzaindiak bere status-a berreskuraturik eta Mitxelena Euskal Herrira bueltaturik, lanean hasi ziren. 1981ko Hondarribiko jardunaldietan, euskaltzain guztiek aho batez onartu zuten Euskal Hiztegi berritu bat sortzearen premia bazegoela.

70ko hamarkadaren amaiera aldean baita 80ko hamarkada osoan zehar ere, Eusko Jaurlaritza baita Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Aldundiek dirulaguntza eskaini zioten Euskaltzaindiari proiektua garatzen segi zezan. Lehendabiziko liburua 1987an argitaratu zenerako, ordea, Koldo Mitxelena bera hilik zegoen.

Hiztegiaren argitaratze osoa apurka-apurka eginez joan zen, hiztegia osatzen duten 16 liburuak kaleratu arte, alegia. 125.987 sarrera ditu eta 14.028 orrialde. Hiztegiko sarrera bakoitzak, lehenik hitzaren esanahia eskaintzen du gaztelaniaz edota frantsesez, baita aurreko hiztegigileek hitzari buruz esandako guztia ere. Ondoren, literatur tradizioko adibideak ematen ditu, urtea ere aipatzen duelarik.

Hein handi batean, hiztegiaren helburua eta izatea garai, mota eta toki guztietako hitzak eta euskal ondarea biltzea baita definitzen saiatzea da. Menderik mende eta historian zehar euskaldunok erabilitako hizkuntzaren xehetasunak ematea, hain zuzen ere.

Lehen liburuaren hitzaurrea idazten ari zela hil zen proiektuaren aitzindaria, Koldo Mitxelena. Hiztegiaren izatea ezinhobe definitzen duen hitzaurrea dugu. Hona hemen lerro batzuk: “Zer esan, eta neurri zabal batean zer esaten den, azaldu nahi litzateke, bada, hemen, eta ez zer esan behar litzatekeen. Irakurleari eman nahi zaizkio aukera egiteko behar lituzkeen lanabesak, hautaketan hasi behar badu”.

Mitxelenak amaitu gabe utzitako lana Ibon Sarasola euskaltzainak amaitu du, eta 2009.urtean pausu bat harago joan da Euskaltzaindia. Izan ere, urte horretan, gur egunean bizi garen informazio-gizartean egokitzeko asmoz, Orotariko Euskal Hiztegiaren Internet-eko bertsioa aurkeztu zuen Euskaltzaindiak.

Bertsio hau Euskaltzindiaren webgunean dago eskuragarri:

http://www.euskaltzaindia.net/oeh

Hiztegia zelan erabili?

Goazen orain hiztegiaren xehetasunak ikustera.  ‘Etxe’ hitza Orotarikoan arakatuz gero, ikus dezakegu informazio zabala ematen duela hiztegiak:

Alde batetik, euskaraz ‘etxe’ osatutako hitz guztien zerrenda aurki dezakegu ezkerraldean, eta eskumaldean sarrera guzti hauek banan banan eta zehaztasunez definiturik agertzen zaizkigu. Esanahiaren definizioa erderaz agertzen bada ere, euskal literatura klasikoetako adibide ugari ere aipatzen ditu, euskara zaharrean idatzirik. Horrela euskaraz tradizioz hitz honen erabilera zein izan den ezagutuko dugu.

Egin dezagun orain konparaketa beste edozein hiztegirekin. Euskaltzaindiak berak bere weborrian eskuragarri duen ‘Hiztegi Batua’ izan dugu hizpide kasu honetan. ‘Etxe’ hitza sartu eta hauxe da dakarrena:

Kasu honetan informazioa askoz ere sinpleagoa eta oinarrizkoagoa da, ez baita definiziorik ematen. Hitz zerrenda huts bat besterik ez da agertzen.  Adibide batzutan, ‘etxe-galgarri’ hitzarenean, adibidez, hitzaren esanahia ere azaltzen da, ‘etxekaltea’ dela esanez. Hala ere, informazio kopuru eta kalitatearen aldetik, ez dauka Orotarikoarekin konparatzerik.

Informazio-iturriak:

- Erabili.com: Orotariko Euskal Hiztegia: 50 urteko lana http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1132268095 -tik hartua, 2010eko martxoaren 8an, 18:00

- Euskaltzaindia: Orotariko Euskal Hiztegia: http://www.euskaltzaindia.net/oeh -tik hartua, 2010eko martxoaren 8an, 18:30

- Euskaltzaindia: Orotariko Euskal Hiztegia, ‘etxe’ hitza:

http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_oeh&view=frontpage&Itemid=340&lang=eu

-tik hartua, 2010eko apirilaren 20a, 11:50

- Euskaltzaindia: Hiztegi Batua, ‘etxe’ hitza:

http://www.euskaltzaindia.com/index.php?option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=189&lang=eu&sarrera=etxe

-tik hartua, 2010eko apirialearen 20a, 12:15

Older Posts »

Theme: Silver is the New Black. Blog at WordPress.com.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.