Diccionario de la lengua española, (‘Espainiar hizkuntzaren hiztegia’), Real Academia Española-RAEk (Espainiarraren Akademia) argitaratzen duen hiztegia dugu, espainiar hizkuntzaren hiztegi nagusia, alegia.
Bere lehenengo edizioa 1780koa da, eta azkeneangoa 2001ekoa (hogetabigarrena). Era berean, bada 23.edizio bat martxan, 2013.urterako prest egongo litzatekeena (RAEren hirugarren mendeurrena ospatzeko).
Hala ere, 2005etik online kontsulta daiteke 23.edizio honen aurrerapena RAEren webgunean (www.rae.es). Espainiarraren hiztegi nagusitzat daukate hiztun gehienek, baita gehien kontsultatzen dena ere.
Hiztegiak ohikoak diren hitz gehienak biltzen ditu, eta espainiarraren esparru ia gehienetara zabaltzen da. Era berean, hainbat hitz zahar eta esaera ere jasotzen ditu, espainiar literatura zaharra eta klasikoa ondo ulertzeko erabilgarri izan daitekeena.
22.ediziotik aurrera, espainiarraren eremu geografiko osora zabaldu da hiztegia, Hego Amerikako hizkerak ere bildu baititu. Honekin bat, azken urteotako Espainiar hizkuntzaren 22 Akademien baterako lanari esker, Diccionario panhispánico de dudas izeneko hiztegia ere sortu da. Espainiarra hizkuntzatzat duen komunitate globalean sortu daitezkeen dudak argitzera bideratutako hiztegia dugu hau. Lehenengo edizioa 2005ekoa da. Izan ere, espainiarraren eremu geografikoa hain zabal izanik, hainbat dira hiztunek euren artean aurki ditzaketen oztopoak, eta hiztegi hau erabilgarri izan dezakete.
RAEk bere sorreratik izan du zeregin nagusitzat hiztegi bat sortzea, eta 1713.urtean lehenekoz sortu zenetik, hiztegigintzan aritu da. Hasieran Penintsulako espainiarra kontutan eduki bazen ere, 1992tik aurrera, lehen aipatu bezalaxe, espainiarraren eremu osora zabaldu da RAEren zeregina.
Hiztegia zelan erabili
RAEko hiztegia, aurretik aipatu den bezalaxe, osoa da eta informazioz betea dago. Kasu honetan, ‘árbol’ hitz arrunta sartu eta hauxe da ageri dena:
Lehenengo eta behi, eta aipatzekoa dena, etimologia azaltzen digu, kasu honetan: ‘del latín arbor, -ris‘). Horren ondoren, ‘árbol`hitzaren esanahi ezberdin guztiak ematen ditu, banan banan definiturik. Sarrera bakoitzean hitzaren generoa eta esanahia ematen ditu. Ondoren, argazkian ez bada ageri ere, ‘árbol’ hitza duten esaera guztiak batzen ditu ere hiztegiak.
Goazen orain konparazioa egitera, beste hiztegi batekin. CLAVE DICCIONARIO SM hiztegian hitz bera. ‘árbol’ sartuz gero, honako hau agertzen da:
Hiztegi honetan informazioa ere nahiko zabala bada ere, ez dago etimologiarik, esate baterako. Hitz-kategoria eta generoa aipatzeaz gain, hitzaren esanahi guztiak agertzen dira, sarreraz sarrera.
Beraz, kasu honetan ere ikus daitekeenez, RAEko hiztegiak, hau da, aukeratutako hiztegiak, informazio osoagoa ematen du.
Informazio-iturriak:
- Wikipedia: http://es.wikipedia.org/wiki/Diccionario_de_la_lengua_espa%C3%B1ola_de_la_Real_Academia_Espa%C3%B1ola Kontsulta eguna eta ordua: 2010-04-11, 18:00
- Wikipedia: http://es.wikipedia.org/wiki/Diccionario_panhisp%C3%A1nico_de_dudas Kontsulta eguna eta ordua: 2010-04-11, 18:35
- RAE: http://www.rae.es/rae%5CNoticias.nsf/Portada4?ReadForm&menu=4 Kontsulta eguna eta ordua: 2010-04-11, 19:00
- RAE, ‘árbol’ hitza:http://buscon.rae.es/draeI/SrvltConsulta?TIPO_BUS=3&LEMA=arbol /
-tik atarata. 2010eko apirilak 20, 12:20
-SM DICCIONARIO CLAVE, ‘árbol’ hitza:
http://clave.librosvivos.net/ -tik atarata, 2010eko apirilak 2o, 12:40


