Literatura Terminoen Hiztegiaren bertsio elektronikoa 2010eko urtarrilaren 28tik aurrera Euskaltzaindiaren webgunean dugu eskuragarri. Hiztegiaren paperezko bertsioa, aldiz, 2008ko ekainean BBKren laguntzaz kaleratu zen Euskaltzaindiaren Ikerketa Batzordeak egin zuen.
Orain, Euskaltzaindiaren Informazio eta Komunikazioen Teknologien batzordearen ekimenari esker, hiztegiaren edukiekin datu base bat sortu eta interneten kontsultatzeko moduko aplikazio informatikoa eratu dute.
Aplikazio honek hiztegiko 648 terminoak bana-banan irakurteza eta sarrera nagusiei buruzko bilaketak egitea ahalbidetzen digu erabiltzaileoi. Ez hori bakarrik, erdarazko ordainak eta termino ezberdinen arteko estekak eskaintzen ditu sistemak.
Gainera, beste edozein literatura terminoen hiztegiren edukia euskaraz eman eta aldi berean euskal literaturari lotutako azalpen adibide eta ereduak plazaratzen ditu.
Hau guztia praktikara ekarriz, hona hemen adibide bat. Demagun, adierazi hitza kontsultatu nahi dugula, adierazi hitza tekleatuko dugu hiztegian bilatu laukitxoaren barruan eta bilatu ren gainean klik egingo dugu.
Hiztegian bilatu: adierazi
Ondoren agertuko zaiguna honakoa da:
Irudian ikusten dugun moduan, lehenbizi hitzaren definizioa azaltzen zaigu, ondoren bilatu dugun hitzarekin lotutako beste termino batzuen zerrenda eta hauen estekak eta, azkenik, terminoaren erdarazko ordainak eskeintzen dizkigu, gaztelaniaz, ingelesez eta frantzesez.
Adibidea alde batera uutzita, hiztegiaren jomuga dela eta, Literaturaren teoria, historia eta kritiken berri emateko euskaraz garatu den lexikoa plazaratzea, finkatzea eta azalpen testuetan erabiltzea da. Literatur terminoen edukia euskaraz azaltzeaz gain, euskal literaturari lotutako azalpenak, adibideak eta ereduak eskeintzeari lehentasuna eman diote hiztegiaren egileek.
Bukatzeko, aintzat hartzekoa da, nazioarte mailan zein euskal esparruaren mugen barnean literaturari buruzko eduki eguneratua eskeintzeko egindako ahalegin nabaria.
Iturriak:
- Euskaltzaindia. Literatura Terminoen Hiztegia. Kontsulta data: 2010eko martxoaren 21a http://www.euskaltzaindia.net/lth
- Euskaltzaindia. Literatura Terminoen Hiztegia sarean. Kontsulta data: 2010eko martxoaren 21a http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=1&catid=121&id=643&lang=eu&view=article

[...] Euskaltzaindia. Literatura Terminoen Hiztegia sarean. Kontsulta data: 2011ko otsailak 18 http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=1&catid=121&id=643&lang=eu&view=article Leave a Comment [...]
Pingback by Literatura termino teorikoen hiztegia « Arkaitz’s Weblog — April 5, 2011 @ 9:11 am