June 3, 2010
Euskal itzulpen automatikoaren gorabeherak
Itzulpenak euskaratik gaztelaniara dira eta testu mota ezberdinak aukeratu ditut: egunkari bateko artikulu bat, literatur testu bat eta artikulu zientifiko bat. Itzulpenetarako iturri hau erabili dut erdaratu. eu (Apertium teknologia erabiltzen du).
A) Lehenengo testua egunkari bateko artikulua da.
Berria, “Euskararen aldarrikapena ardatz Nafarroaren egunean”. Astelehena, 2010eko apirilak 26a.
Eguraldia lagun milaka lagun bildu ziren atzo Baigorrin (Nafarroa Beherea) Basaizea elkarteak antolatutako Nafarroaren Egunean parte hartzeko. Nafarren batasuna izaten da urtero aldarrikagai nagusia, baina aurten beste bat gehitu zaio: euskararen sostengua. Izan ere, Nafarroan euskararen kontrako politikak ari direla nagusitzen uste dute antolatzaileek, eta hori salatu nahi izan dute. Hala, goizeko ekitaldian bat egin zuten Kontseiluak antolatuta maiatzaren 15ean Iruñean euskaraz bizitzeko eskubidearen alde egingo den manifestazioarekin. Deialdiarekin bat egin zuten, halaber, Antton Luku eta Pantzo Irigarai idazleek, Mixel Oronoz Euskal Konfederazioko lehendakariak, Betti Bidart gaita jotzaileen elkarteko buruak, Paxkal Indo Seaskako lehendakariak eta Euskal Irratietako ordezkari Maritxu Lopepek.
Itzulpena:
El tiempo persona miles de personas reunieron ayer *Baigorrin (Navarra *Beherea) *Basaizea en el Día de Navarra organizado por la asociación para participar. La unidad de los navarros es todos los años *aldarrikagai principal, pero este año un otro le ha aumentado: el apoyo del euskera. De hecho, en Navarra las políticas contra el euskera están , predominando creen los organizadores, y ese denunciar han querido. Así, en el acto de la mañana un hicieron el Consejo organizado en 15 del mayo *Iru?*skaraz Para vivir del derecho con la manifestación que marchará. Con la convocatoria un hicieron, así mismo, *Antton *Luku y *Pantzo *Irigarai los escritores, *Mixel *Oronoz Vasco *Konfederazioko el presidente, *Betti *Bidart *gaita *jotzaileen la cabeza de la asociación, *Paxkal *Indo *Seaskako el presidente y representante de las Radios Vascas Maricón *Lopepek.
Giza- itzulpena:
Con el tiempo a favor miles de personas se reunieron ayer en Baigorri (Baja Navarra) para celebrar el día de Navarra organizado por la asociación Basaizea. La unidad de los navarros es todos los años el tema principal, pero este año se le ha sumado otro más: el apoyo al euskera. De hecho, los organizadores creen que las políticas contra el euskera están aumentando, y lo han querido denunciar. Así, en el acto de la mañana se unieron con la manifestación a favor de vivir en euskera en Iruñea organizado por el Consejo para el 15 de mayo. Se unieron a la convocatoria, los escritores Antton Luku y Pantzo Irigarai, el presidente la Confederación Vasca Mikel Oronoz, el cabeza de la asociación de gaiteros Betti Bidart, el presidente de Seaska Paxkal Indo y la representante de las Emisoras Vascas Maritxu Lopepe.
A) ITZULPEN AUTOMATIKOAREN AZTERKETA:
Albiste hau itzultzerako orduan, itzultzaileak hainbat akats egin ditu:
- Postposizioak: (eguraldia) lagun = (con el tiempo) a favor
-Inpertsonaltasun eza: bildu ziren = SE reunieron
-Izen berezi eta arrunten bereiztasuna: Maritxu = Maritxu
- Aditz- lokuzioak bereizteko gaitasunikk eza: bat egin= unir
Honetaz aparte, ezaguna da euskarak eta gaztelerak orden ezbardina utela, baina itzultzailea ez da gai orden sintagmatikoa bereizteko. Batez ere, adibide honetan, testuaren amaieran aposizio bidez lotutako izenekin gertatzen da.
B) Bigarren testua Unai Elorriagaren literatur testu bat da (argitaratugabea, bere web orrialdean eskegita dagoena) eta bere itzulpena:
Funerarietako langileei euria gustatzen zaie. Ahalegin handia egin dut nik horri kontra egiteko, baina ezin da funerarietako langileekin. Euriarekin disfrutatzen dute funerarietako langileek, eta ez dute ulertzen euren lanbidea desprestigiatzen duela euriak. Ez didate kasurik egiten niri.
Nire usainagatik izango da beharbada. Otsailetik hona ez daukat usain serioa. Astebete garbitu gabe egon arren, usain ona izaten dut, gero eta hobea. Perfume moduko usain bat, umeentzako perfume moduko bat, eta neure burua zenbat eta gutxiago garbitu, usain hobea. Eta hori ez da serioa, ez da nire edadeko gizon batentzat usain serioa.
Nire afiziorik berriena globo aerostatikoak dira.
Itzulpena:
*Funerarietako A los trabajadores la lluvia les gusta. El esfuerzo grande he hecho yo contra ese para hacer, pero no puede *funerarietako con los trabajadores. Con la lluvia *disfrutatzen tienen *funerarietako los trabajadores, y no entienden su profesión *desprestigiatzen tiene , la lluvia. No me hacen caso a mí.
Por mi olor será quizá. Desde el febrero aquí no tengo el olor serio. *Astebete Sin limpiar aunque estar, el olor bueno tengo, después y mejor. Un olor del modo de perfume, un del modo de perfume para los niños, y #mi cabeza cuánto y menos limpiar, el olor mejor. Y ese no es serio, no es de mí *edadeko como un hombre el olor serio.
De mí *afiziorik el más nuevo globo *aerostatikoak son.
Giza-itzulpena:
A los trabajadores de las funerarias les gusta la lluvia. He hecho un gran esfuerzo para hacer contra ello, pero no se puede con los trabajadores de las funerarias. Los trabajadores de las funerarias disfrutan con la lluvia, y no entienden que la lluvia desprestigia su trabajo. No me hacen caso.
Quizá sea por mi olor. Desde febrero a aquí no tengo un olor serio. Aunque esté una semana sin bañarme, suelo tener buen olor, cada vez mejor. Un olor como el de un perfume, como el de un perfume para niños, y cuanto menos me limpio, mejor olor. Y eso no es serio, no es un olor serio para un hombre de mi edad.
Mi nueva afición son los globos aerostáticos.
B) ITZULPEN AUTOMATIKOAREN AZTERKETA:
Testu literarioa izanik, itzultzailearen akats edo huts-egite nagusienek hitzen ñabardurak edo xehetasunak ezin ematean datzate:
Indarra emateko egituretan:
Ahalegin handia egin dut nik= he hecho un gran esfuerzo ( “he hecho un gran esfuerzo YO” ez da gazteleraz indarra emateko baliabideetako bat).
Ez didate kasurik egiten niri= no me han caso (gazteleraz ” no me hacen caso a mí” egitura bortxatua dirudi)
Lexikoan:
Garbitu= bañar (baina beste kasu batzuetan limpiar, lavar edo purificar ere esan nahi ahal du)
Serio= Serio (baina euskaraz ñabardura gehiago izan ditzake, ez du serio “formal” kutsua soilik)
Burua= uno mismo
Aipatu beharrekoa da egitura sintagmatikoari dagokionez, egitura aruntak (hurrenkera ez-markatua) alde batera utzita, euskaraz galdegaiak eta mintzagaiak testuari indarra emateko balio dutela eta ezin daitekeela gazteleraz horrelako ordena jarraitu: “…ta ez dute ulertzen euren lanbidea desprestigiatzen duela euriak”.
C) Hirugarren testua “neurona” hitzari buruzko artikulu zientifiko bat da (wikipediatik hartutakoa):
Neurona nerbio-sistema osatzen duen zelula banako morfologiko eta funtzionala da, informazioa prozesatu eta garraiatzeko ahalmena duena. Egitura eta forma oso desberdinak har ditzake, baina guztietan bereiz ditzakegu soma edo gorputza eta luzakinak. Azken hauek bi eratakoak izan daitezke, axoia (normalean luzeena, neurotubulu eta neurozuntzekin) eta dendritak.
Halaber, Nerbio ehunaren bi osagaietako bat da, glia zelulekin batera.
Itzulpena:
Neurona el-sistema de nervio la célula que compone *banako morfológico y es funcional, la información procesar y la facultad para llevar el que tiene. Estructura y la forma muy distintos puede coger, pero en todos podemos separar *soma o el cuerpo y *luzakinak. Estos últimos los de dos maneras pueden ser, *axoia (por lo regular el más largo, *neurotubulu y *neurozuntzekin) y *dendritak.
Así mismo, Nervio *ehunaren un de los dos componentes es, *glia con las células al mismo tiempo.
Giza- itzulpena:
La neurona es la célula morfológicamente individual y funcional que compone el sistema nervioso, la que tiene la capacidad de procesar y enviar información. Puede obtener estructura y formas muy diferentes, pero en todas ellas podemos diferencias el soma o cuerpo y las prolongaciones. Ëstos últimos puedes ser de dos maneras, axión (normalmente el más largo, con neuro-túbulos o neuro-fibras) y las dentritas.
Asimismo, es uno de los dos componentes del tejido nervioso, junto con las células glia.
C) ITZULPEN AUTOMATIKOAREN AZTERKETA:
Itzulpen honek aurkitzen duen mugarik nagusiena lexiko berezitua da. Artikulu zientifikoek erabiltzen duten lexikoa gehienetan ez da lengoai arruntean erabiltzen, horregatik ez da itzultzaileen corpusetan ageri. Adibide honi dagokionez izartxoa duten hitz gehienak lexiko berezituaren hitzak dira, hala nola: luzakinak, neurotubulu, dendritak, axioiak,…
ONDORIOAK:
Orokorrean, euskal itzultzaileek lan handia daukate egiteko. Beharrizanik nagusienetakoa esaldiaren hitz-ordena nola aldatu behar den hizkuntza batetik bestera finkatzea da. Aurretik dauden hiru testuet hitz-hurrenkera hikuntza batetik bestera itzultzea ezinezkoa dela ikusi dugu. Honen arrazoia euskeraren orden ez-markatua (SUBJEKTUA-OBJEKTUA- ADITZA) eta gaztelerarena (SUBJEKTUA-ADITZA-OBJEKTUA) bat ez datozela da. Euskeraren hitz-ordenaren gaineko informazio gehiago: http://www.justizia.net/docuteca/Documentos/795Hitz%20ordena.PDF
Honetaz gain, esapideak, ergatiboaren erabilera, izen arrunt eta berezien arteko berizitasun eza eta lexiko murritza dira erronka nagusienak.
Testuaren arabera, zailtasun ezberdinak nabarmendu daitezke. Literatura testuan adibidez, enfasia emateko erabiltzen diren baliabideak hizkuntza batetik bestera ezberinak direla ikusten da. Hori dela eta, itzulpak ez-egokiak bihurtzen dira, mekanismo ezberdinak izatean, itzulita dagoen hizkuntzan arrotzak bihur daitezkeelako. Artikulu zientifikoan, berriz, arazorik garrantzitsuena lexikoarena da, itzultzaileek lexiko berezitua ez izatearen mugapena da. Hala ere, ulertu beharra dago itzultzaile honen lehengo helburua ez dela artikulu zientifikoak itzultzea, beraz, ezin diezaiokegu horrelako zehaztasunik.
Iturriak:
Testuen iturria:
- Berria. info. Kontsultaren data: 2010eko apiriraren 26a: 19:46. http://www.berria.info/
- Elorriaga, Unai; Ezekielen haria (argitaratu gabekoa). Kontsultaren data: 2010eko maiatzaren 1a, 18:23. http://unaielorriaga.com/ezequielen_haria.htm
- Wikipedia, Neurona. Kontsultaren data: 2010eko maiatzaren 3a, 20:01. http://eu.wikipedia.org/wiki/Neurona
Giza- itzulpenak egiteko erabilitako baliabideak:
- R.A.E. Diccionario de la Real Academia. Kontsultaren data: 2010eko maiatzaren 3a, 18:43. http://www.rae.es/rae.html
- Orotariko Euskal Hiztegia. Kontsultaren data: 2010eko maiatzaren 3a, 18: 59. http://www.euskaltzaindia.net/oeh
- 3000 Hiztegia. Kontsultaren data: 2010eko maiatzaren 3a, 19:12. http://www1.euskadi.net/hizt_3000/
UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa.
UZEI irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Euskara berritu eta mundu modernora egokitzeko helburuarekin 1977an sortua, edozein hiztunek edozein lan-eremutan egokitasunez eta zehaztasunez erabil dezan.
1997an sortutako ekimena da, arestian aipatu bezala, euskara mundu modernora egokitzeko. UZEI-ren lanik garrantzitsuenetakoa terminologia espezializatuaz gain, sinonimoen hiztegia da.
Gaur egun hauek dira UZEI-ren erronkarik nagusienak (UZEIren webgunetik jasotako informazioa):
Hiztegi Orokorra: UZEIko Lexikografia Sailak Euskaltzaindiaren Hiztegi Baturako ikerketa-lana egiten du. Hiztegi osagarriak ere lantzen ditu sail honek (Sinonimoen Hiztegia adibidez).
Corpusgintza: Euskarazko testu-corpusen diseinuan, egituratzean eta lematizazioan aitzindaria da UZEI. Emaitzarik aipagarriena XX. Mendeko Euskararen Corpusa da. Egun, itzulpen-corpusak kudeatzeko sistemen garapenean ari da UZEI.
Hiztegi teknikoak: Hastapenetik ari da UZEI hiztegigintzan. Hiztegiak UZEIk sortu zuen EUSKALTERM banku terminologiko publikoan integratzen dira. UZEI, terminologiaren normalkuntzarako erabakiak hartzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Terminologia Batzordeko kide da.
Itzulpengintza teknikoa: Lan terminologikoarekin lotura izanik, UZEIk arlo berezietako itzulpen eta lokalizazioak egiten ditu, besteak beste informatikan, medikuntzan, zuzenbidean, arkitekturan eta enpresa-kudeaketan.
Trebakuntza: Bere lanaren hedapenari garrantzia ematen dio UZEIk. Horrela jardunaldiak eta kongresuak antolatzeaz gain, trebakuntza eskaintzen du bere ezagutza-esparrutan, unibertsitatean eta graduondokoetan.
Hizkuntza-teknologiak: UZEI INNOBASQUEko kide da eta hainbat ikerketa-lerro ditu irekiak bere ezagutza-esparruetan (terminologian eta lexikografian).
Bruselako Adierazpenaren sinatzailea da UZEI (ikus beheko dokumentua).
Hala ere, UZEI-ren lanik garrantzitsuenetakoa terminologia espezializatuaz gain, sinonimoen hiztegia da. Sinonimoak azaltzerakoan lehenego eta behin lema agertzen da gorriz; ondoren hitzaren erabilera esparrua agertzen da eta kategoria honen ostean. Azpiko lerroan parentesi artean adiera agertzen da( hitz batek adiera bat baino gehiago izan ditzake, beraz, sinonimo multzo bat baino gehiago ere), eta azkenik sinonimoaen zerrenda.
Adibidez:
txorakeria iz. Heg. adkor.
[zorakeria] burugabekeria, erokeria, kiska, zentzugabekeria, zorakeria
Beste adibide bat:
“Zahar” hitza bilatzailean bilatzen bada, hau agertuko da:
| elezahar iz. [ipuina] zah. ipuin [aspaldiko gertaerei buruzko kontakizun alegiazkoa] legenda, asele g.e. |
| erran zahar iz. [esaera zaharra] erran zuhur, errefrau, esaera zahar, esakune zahar Bizk., zuhur-hitz, atsotitz neol. |
| esaera zahar iz. [atsotitza] erran zahar, erran zuhur, errefrau, esakune zahar Bizk., zuhur-hitz, atsotitz neol. |
| esakune zahar iz. Bizk. [errefraua, atsotitza] erran zahar, erran zuhur, errefrau, esaera zahar, zuhur-hitz, atsotitz neol. |
| ilargi zahar iz. [ilzaharra] ilzahar |
| ilzahar iz. [ilargi zaharra] ilargi zahar |
| kaka zahar interj. [kaka] kaka |
| mutilzahar iz./izond. [gaztaroa igaro eta ezkongai dirauen gizonezkoa] donado Sort. |
| neskazahar iz. [mutxurdina] mutxurdin |
| zahar iz./izond. [adin handia duena] adineko, adintsu, edadeko Heg. beh., edadetu Heg. beh., adindun g.e. |
| zaharberrikuntza iz. [zaharberritzea] zaharberritze |
| zaharberritze iz. [zaharberrikuntza] zaharberrikuntza |
| zahardade iz. Gip. [zahartzaroa] zahartzaro, zahartze, zahartasun Ipar., zahartza g.e. |
| zaharkitu ad. [zahartu] zahartu |
| zaharkitu izond. [zahartua] irol g.e. |
| zaharmindu ad. Ipar. [zurmindu] ozpindu, zurmindu Ipar., gardingatu Ipar. g.e., alentatu Ipar. zah. |
| zaharo iz. [makila, zigorra] eskumakila, haga, makila, satai, zardai, zigor, paldo Ipar., zarta Bizk. g.e., bastoi beh., uhe Ipar. g.e., bara zah. |
| zaharoztatu ad. Ipar. [zigortu, makilatu] astindu, bero-bero egin, berotu, bizkarra berotu, ederrak eman, egurra eman, egurtu, hebain-hebain egin, hebaindu, jipoitu, jo, makilatu, zigorkatu, zigortu, azotatu Ipar., panpatu Ipar., umatu Ipar., zafratu Sort., zehatu, zaflatu Zub., zurratu, ukaldikatu Ipar. jas., bizkarra hautsi g.e., hagatu g.e., makilakatu g.e., azorriatu Ipar. g.e. |
| zahar-sari iz. g.e. [pentsioa] pentsio |
| zahartasun iz. [zahartzaroa] Ipar. zahartzaro, zahartze, zahardade Gip., zahartza g.e. |
| zahartu ad. [zahar-itxura hartu edo eman, zahar bihurtu] zaharkitu [zahartzarora heldu] adine(ta)ra heldu, adinean sartu, adineratu, edadetu Heg. beh., adindu g.e. |
| zahartza iz. g.e. [zahartzaroa] zahartzaro, zahartze, zahartasun Ipar., zahardade Gip. |
| zahartzaro iz. [heldutasunaren ondoko aldia] zahartze, zahartasun Ipar., zahardade Gip., zahartza g.e. |
| zahartze iz. [zahardadea] zahartzaro, zahartasun Ipar., zahardade Gip., zahartza g.e. |
|
|
Lehenengo eta behin erabiltzen dituen laburudurak aztertuko dira:
Ipar.: Iparraldeko forma dela adierazten du.
Gip.: Gipuzkerako forma.
g.e.: Gutxi erabilia
Zub.: Zubererazko forma
Sort.: Sortaldeko forma
zah.: Forma zaharkitua
Bizk.: Bizkaierazko forma
neol.: Neologismoa
Argibide hauei esker, hitzaren sinonimo ezberdinek duten eremua, bai euskalkiei dagokienez, bai erabilerari dagokienez ezagutu dezakegu.
Laburduren artean kategoria adierazten dutenak ere sar daitezke. Kasu honetan, zahar hitza adjektiboa izanik, kategoria ezberdinetako hitzak agertzen zaizkigu, baina zahar hitza barneratzen dituztenak.
Bigarrenik,aurrekoarekin lotuta, zahar hitza agertzeaz gain, honekin sortutako hitz elkartuak eta eratorriak agertuko dira: elezahar, zahartze, zahartzaro… (denak dira hitz elkartuak edo eratorriak) Hitz elkartuen artean, hitz elkartu ez den baina asko erabili den espresioa (interjekzio modura erabiltzen dena) ikus dezakegu: “kaka zahar” , esate baterako.
Zahar hitza oso erabilia da euskaraz, baina baliabide honek ez du bereizten zahar hitza beste hitz batzuengandik: zahar eta zaharo adibidez. Zaharo hitza ez da zahar hitzetik eratorria, hala ere bilatzailean zahar jartzen badugu zaharo agertuko da.
Ondorioz, baliabide honek letren segida bat bereizten duela esan daiteke: zahar esate baterako, eta letra multzo hori duten hitz guztiak bilatzen ditu (nahiz eta semantikoki erlazionatuta egon ez arren): zaharo eta zaharoztatu kasu honetan.
Iturriak:
UZEI terminologia eta Lexikografia Zentroa. KOntsultaren data: 2010aren martxoak 29, 20:23. http://www.uzei.com/antbuspre.asp?nombre=1655&cod=1655&sesion=14 “Uzei realizará un diccionario de terminología de informática en euskera”, (2000) CyberEuskadi. Kontsultaren data: 2010aren martxoak 29, 20.57. http://cybereuskadi.com/uzei-realizara-un-diccionario-de-terminologia-informatica-en-euskera Aguirrezaldegi, Alberto. “UZEI: Centro vasco de Terminologia y Lexicografia”. Euskonws & Euskomedia. Kntsultaren data: 2010aren martxoak 29, 21:34. http://www.euskonews.com/0023zbk/gaia2302es.html
OEH (Orotariko Euskal Hiztegia)
OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) hiztegi deskribatzailea da. Koldo Mitxelenak 1984.urtean hasi zuen(1984an Euskaltzaindiak alde batetik eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Diputazioek, Eusko Jaurlaritzarekin batera, bestetik akordio bat sinatu zuten Orotariko Euskal Hiztegia lantzeko.) baina bere heriotzaren ostean Ibon Sarasolak jarraitu zuen buru hiztegi hau aurrera ateratzeko.
Hiztegi honen helburua euskara idatziaren korpus historiko osoa (eta leku guztietakoa ere) batzea du helburu, euskal hitzen ondarearen berri emateko. Guztira 16 ale dira paperezko edizioan, baina Euskaltzaindiak sarean dauka eta Internet-en bidez PDF formatuan deskargatu edo momentuan kontsultatzeko aukera ematen du.
Hona hemen hiru.com web orrialdeak Orotariko Euskal Hiztegiaren definizioen gainean dakarren informazioa:
OEHren edukia
Hiztegiaren sarrerek honako informazio hauek dituzte:
Sarreraburua
> testuetan agertzen diren hitzen aldaerak eta hiztegigileek aukeratutako forma edo lema dauzka atal honek.<p>Euskalkiei buruzko informazioak aldaera bakoitzak azken ehun urtean izan duen hedadura adierazten du.
Adierak, hitzak izan dituen esanahiak dira.
Tradizioa edo hitzaren erabileraren historia.
Adibideak, h.d. corpusean agertu diren pasarteak, sarrerako hitzaren erabilera argitzen dutenak, testuinguruaren bidez.
Forma konposatuak eta esamoldeak
Etimologiari buruzko informazioa
Goian dugun adibidean ikus dezakegunez, hitza bilatzen denean, letra multzo hori duten hitz guztiak agertzen dira ezkerreko zutabean, hala nola, horren hitz-elkartuak eta eratorriak. Ezkerreko zutabean dauden hitz hauek, hitz-sarrera propioak dira, baian katergorizatuta ere aurkezten dira (bata bestearen barnean kasu batzuetan. Gainera mailak ezberdintzeko letra larria erabiltzen da.
Orokorrean hitzegi honek dakartzan baliabideak, hiztegi batuan agertzen ez diren hitzak eta aldakiez gain, euskalkiko aldaerak eta literaturan izan duten erabilera dakar. Horretarako erabiltzen dituen abrebiazio guztiak ( bai idazleen gainekoak, bai testuenak eta errefentzia bibliografikoenak ere) sarrerako orrialdean pdf formatuan deskarga daitezke. Idazleek egin duten erabilera semantikoa eta erabili duten testuingurua dakar. Literaturan izan duen erabilerari esker, hitzaren esparrua eta garaia ezagutu dezekegu. Laburdura anitz erabiltzen ditu eta honek aberastasuna dakariko. Hona hemen erabiltzen dituen laburduren zerrenda zati bat (a-tik i-ra), esate baterako:
aa.: alto alemán
act.: (caso) activo
adic.: adición
adj.: adjetivo
adnom.: adnominal
adv.: adverbio; adverbial
alat.: (caso) alativo
alav.: (romance) alavés
anón.: anónimo
ant.: antiguo
antón.: antónimo
antr.: antropónimo
ap.: apud
app.: apéndice
aprox.: aproximativo (se refiere al suf. -tsu con este
valor; tbn. a algunos usos del suf. -xe). Delante de
cifras, fecha aproximada
aquit.: aquitano
ár.: árabe
arag.: aragonés
arag. pir.: aragonés pirenaico
arc.: arcaico
art.: artículo
aum.: aumentativo
aux.: (verbo) auxiliar
bearn.: bearnés
bilb.: (romance) bilbaíno
bot.: botánica
c.: (vasco) común. Delante de cifras, circa
canc. pop.: canción popular
cast.: castellano
cat.: catalán
cauc.: caucásico
caus.: (verbo) causativo
celt.: céltico
colab.: colaboración
com.: (vasco) común
comp.: composición; compuesto
conj.: conjunción
contr.: contracción
dat.: (caso) dativo
decl.: declinación
dem.: demostrativo
det.: determinado
dial.: dialecto
dicc.: diccionario
dim.: diminutivo
doc.: documental; documento
ed.: edición; editor
ej.: ejemplo
equiv.: equivalente
erg.: (caso) ergativo
esp.: español
etim.: etimología
euf.: eufemismo
exclam.: exclamación
expr.: expresión; expresivo
f. pref.: forma prefijada o de composición
fam.: familiarmente
fem.: femenino
fig.: acepción figurada
f. / fol.: folio
fr.: francés
frec.: frecuente
fut.: futuro
gal.: galés
gall.: gallego
gasc.: gascón
gen.: (caso) genitivo
germ.: germánico
gót.: gótico
git.: habla gitana
gr.: griego
gr.-lat.: grecolatino
gral.: general
gralmte.: generalmente
gram.: gramática
h. l.: hapax legomenon
hisp. ant.: hispánico antiguo
hit.: hitita
i. e.: id est
i-e.: indoeuropeo
ib.: ibidem
ibér.: ibérico
id.: idem
imper.: imperativo
in m.: en el margen
ind.: indio
indet.: indeterminado
ines.: (caso) inesivo
ingl.: inglés
instr.: (caso) instrumental
interj.: interjección
interpr?: de interpretación dudosa
intrans.: intransitivo
…
Laburdurak lagungarriak dira informazio asko eskuratzeko eta gainera espazio txikia erabltzen dute. Hala ere hainbeste laburdura erabiltzeak laburduren zerrenda deskargatu eta kontsultatu beharra dakar, oso zaila baita laburdura guztiak ezagutzea.
Iturriak:
- Orotariko Euskall Hiztegia, Euskaltzaindia. Kontsultaren data:2010eko martxoaren 8a, 17:46. http://www.euskaltzaindia.net/oeh
- Hiru.com (etengabeko ikaskuntza). Kontsultaren data: 2010eko martxoaren 8a, 18:07. http://www.hiru.com/euskara/euskara_03850.html
Euskalkultura.com ” Euskaltzaindia presenta el Diccionario General Vasco- Orotariko Euskal Hiztegia, completado tras 21 años”,2005. Kontsultaren data:2010eko martxoaren 8a, 19:10. http://www.euskalkultura.com/noticias/euskaltzaindia-presenta-el-diccionario-general-vasco-orotariko-euskal-hiztegia-completado-tras-21-anos?language_sync=1




