Hona hemen nire power point aurkezpena:
May 11, 2010
Euskara eta itzulpengintza automatikoa
Joan den ikasturtean behin baino gehiagotan hitz egin izan dugu itzulpengintza automatikoari eta gaur egungo baliabide teknologikoek eskaintzen dituzten abantailei buruz. Oraingoan, euskarak machine translationetan daukan lehentasun eta baliabideez hitz egingo dut.
Egungo teknologia berriei esker, posible da hainbat hizkuntzetatiko itzulpenak egin eta beste hizkuntza batera itzulpen hurbilak egitea. Itzulpen mamitsu eta zuzenenak egin ahal izateko, hizkuntza biekiko gutxieneko ezagutza izan beharra dago. Izan ere, makina batek ezin menpera ditzake hizkuntza guztiak bete-betean.
Artikulu hau garatzeko Erdaratu itzultzaile automatikoan oinarrituko naiz, hau baita gaur egun martxan dabilen euskara-gaztelania itzultzaile bakarra. Apertium izeneko proiektu bati esker sortutako software librea dugu. Hau da, Apertium itzulpengitza automatikoaren proiektu baten parte da eta testuak hizkuntza ezberdinetan maneiatzen laguntzen du.
Erdaratu softwareak nola funtzionatzen duen ikusteko eta une honetan eskaintzen dituen aukerez gozatzeko testu txiki bat idatziko dugu euskera izenburua daukan taulan. Ariketa hau burutzeko egunkari bateko berri baten zatitxo bat kopiatu eta Erderatun txertatuko dugu:
__________________________________
Lagun bat zauritu da Donostiako
saihesbidean, bi autoren arteko
istripuan
Ilara luzeak sortu dira A-8an, Lapurdi aldera, eta inguru guztiko trafikoa motelarazi du.
Bi autok elkar jo dute goizeko zortziak eta laurden inguruan A-8 auboidean, Donostia parean. Talkaren ondorioz, lagun bat zauritu da eta Donostia Ospitalera eraman behar izan dute. Gainera, auto ilara handiak eragin ditu Lapurdi aldera, eta, oro har, Donostiako ingurabide guztian motel ibili da trafikoa.
____________________________________________________________
Erdaratu erabiliz lortutako itzulpen automatikoa:
Una persona ha herido en la
desviación de San Sebastián, hasta
dos autos en el accidente
los Atascos largos han creado A-en 8, hacia Lapurdi, y el tráfico de todo alrededor motelarazi tiene.
Dos autos han chocado las ocho de la mañana y cuarto alrededor A-8 auboidean, San Sebastián delante. Por consecuencia del choque, una persona ha herido y San Sebastián al Hospital llevar han necesitado. Además, Auto los atascos grandes ha causado hacia Lapurdi, y, en general, de San Sebastián ingurabide en todo lento ha andado el tráfico.
___________________________________________________________
Ikus daitekeenez, egunkari bateko testuak euskaratik gaztelaniara pasatzean, mezua uler daiteke baina bada akatsik.
Giza itzulpena ( proposamena):
Accidente con un herido leve en la
variante de San Sebastián.
Un accidente en la variante en la A-8 dirección Lapurdi causa retenciones en la A-8.
La colisión entre dos vehículos ha ocurrido sobre las ocho y cuarto de la mañana en la variante de San Sebastián. Por consecuendia del choque se ha tenido que evacuar al herido al Ospital Donostia. Los automóviles accidentados han obstaculizado el paso por esta vía, por lo que las retenciones han sido importantes.
_________________________________________________________
Albiste labur hau itzuli ondoren esan daiteke, euskaratik gaztelaniara itzulpena egitean sarritan gertatzen den akatsik handi eta larriena deklinabideko ergatibo kasuaren erabileran dago. Euskarazko perpaus batean argi eta garbi atzeman daiteke ekintzaren subjektua zein den: lagun bat zauritu da (IS Nor subj.). Gaztelaniara itzultzean, berriz, errakuntza handia gertatu da esaldiaren esanahia guztiz aldatu delako: una persona ha herid. Lehen irakurketa egiterakoan, pentsa daiteke pertsona batek beste bat zauritu duela eta honek albistea hankaz gora jar dezake.
“los Atascos largos han creado A-en 8“ Esaldi honen esanahia galdu egin da euskaraz subjektua agerian ez dagoelako eta gaztelaniara pasatzean zutarririk gabeko esaldia sortu du itzultzaileak.
____________________________________________________________
Bigarren saiakera:
San Prudentzio, primerako
eguraldiarekin
Armentiako zelaiak jendez bete dira gaur, festa bart Gasteizen erretreta eta danbor hotsekin hasi ondoren. Perretxikoak eta barraskiloak dira jaki nagusia.
Erretreta eta danbor hotsen doinuekin hasi ziren atzo San Prudentzio jaiak, eta barraskilo eta perretxiko usainarekin ari dira jar
raitzen gaur. Arabarren zaindariaren egunak ez du egitarau berezirik behar, jendeak ondo barneratuta baitu festa egun hau. Egitarauak egitarau, barraskiloak eta perretxikoak dira festako izen nagusiak eta, eguzkiak lagunduta Armentiako zelaietan giro ederra dago gaur.
Bezperako erretreta eta danbor hotsak atzean utzita, goizean arabarrak Armentiako zelaietara joan dira erromeriaz gozatzera.
Hango prozesio eta elizkizunen ondoren, herri kirolaz eta dantza saioez gozatzeko aukera izan dute. Gasteizen umeen danborrada ere izan da.
http://www.berria.info/albisteak/40788/San_Prudentzio_primerako_eguraldiarekin.htm
____________________________________________________________
Erdaraturen itzulpena:
San Prudencio, primerako Con el
tiempo
Armentiako El llano por gente han cumplido hoy, la fiesta anoche en Vitoria jubilación y danbor con los sonidos después de empezar. Perretxikoak Y barraskiloak son jaki principal.
Jubilación y danbor de los sonidos doinuekin empezaron ayer San Prudentzio la fiesta, y barraskilo y perretxiko con el olor están siguiendo hoy. Arabarren El día del guardián no tiene programa especial necesario, la gente bien internado baitu este día de fiesta. El programa programa, barraskiloak y perretxikoak son el nombre principal de la fiesta y, el sol acompañado Armentiako en los llanos el ambiente bello está hoy.
La jubilación de la víspera y danbor el sonido detrás dejado, en la mañana arabarrak Armentiako a los campos han ido erromeriaz a gozar. Procesión de allí y elizkizunen después, por el deporte de pueblo y para gozar por los intentos de danza la opción han tenido. de los niños de Vitoria danborrada también ha sido.
____________________________________________________________
Giza itzulpena (proposamena):
La fiesta de San Prudentzio y un
tiempo excelente
Las campas de Armentia se han llenado hoy de gente, después del a celebración de la ‘retreta’ y la tamborrada de anoche. El menú principal en el día de hoy, setas y caracoles.
Ayer comenzo la fiesta de San Prudencio con la ‘retreta’ y el estruendo de la danborrada. Hoy es un día grande para los alaveses, que disfrutarán de un magnífico día en las campas de Armentia junto con el exquisíto menú de caracoles y setas.
Dejando atrás la ‘retreta’ y el sonido de la tanborrada en la víspera, muchos alaveses se han acercado esta mañana a las campas de Armentia para disfrutar del acto religioso, la romeria y de los bailes tradicionales. Hoy también se ha celebrado en Vitoria la tamborrada de los niños.
__________________________________________________________
Kasu honetan, izenburuan bertan daukagu akats bat: San Prudencion, primerako con el tiempo. Jatorrizko izenburuan primerako adjetiboa erabili du kazetariak eta itzultzaile automatikoak ez du gaztelaniarako baliokiderik topatu.
Jarraian, Armentiako El llano por gente (…) , izen bereziak erabiltzen direnean, ez ditu dagozkien tokian kokatzen eta, jakina denez, ez du itzulpen zehatzik bilatzen: La jubilación de la víspera y danbor el sonido detrás dejado (…) .
Procesión de allí y elizkizunen después, por el deporte de pueblo y para gozar por los intentos de danza la opción han tenido. Esaldi honen ordenari erreparatzen badiogu, euskaratik gaztelaniarako itzulpenean sintaxiaren ordena ez da errespetatu eta barregarri gelditzen da.
____________________________________________________________
Hizkuntza batetik beste batetarako itzulpengintza automatikoa gatxa baldin bada, posible izango ahal da testu liriko bat itzultzea! Ikus dezagun, Erdaratuk proposatzen diguna:
Iturriak:
- Erdaratu. Euskara-gaztelania itzultzaile automatikoa. http://www.erdaratu.eu/index.es.html . Bilaketa data: 2010eko apirilaren 27an, 11:41tan.
- Apertium. An open-source machine translation engine and toolbox. http://es.wikipedia.org/wiki/Apertium . Bilaketa data: 2010eko apirilaren 27an, 11:51tan.
- Berria.info. http://www.berria.info/albisteak/40766/Lagun_bat_zauritu_da_Donostiako_saihesbidean_bi_autoren_arteko_istripuan.htm . Bilaketa data: 2010eko apirilaren 27an, 12:15tan.
Ekin eta Jarrai: Orotariko Euskal Hiztegia
Aurreko artikuluan Azkueren Euskara-gaztelania-frantsesa hiztegiaz hitz egin dudan moduan, oraingoan euskal hiztegigintzan inoiz egin izan den lanik borobilenaz arituko naiz.
Orotariko Euskal Hiztegia Euskaltzaindiaren lan handienetakoa izan da, zalantzarik gabe. 1918.urtean Euskaltzaindia sortu zenetik, jomuga nagusiena euskararen lexiko eta gramatika osoa biltzea izan da. Hiztegi honen jatorria Azkueren Euskara-gaztelania-frantsesa hiztegian dago, izan ere, 1955.urterako Azkueren hiztegia agorturik geratu zen eta Euskaltzaindiak lan eguneratu eta borobilago baten beharra ikusi zuen.
Euskara sustatu eta trinkotzeko ahaleginetan, Koldo Mitxelenak ekin zion euskaraz inoiz egin den lanik potoloena egiteari, beti ere Euskaltzaindiaren ardurapean.
Azkuek 1905ean amaitu zuen hiztegi hirueleduna deskriptiboa bazen ere, ez zen nahikoa izan Euskaltzaindiaren helburuak erabat betetzeko. Hau da, Azkueren lanak balio herritarragoa zeukan desrkiptiboa baino, izan ere, tradizio idatzia osoa kontuan hartu gabe eta mailegu eta neologismoak bazterturik argitaratu zuen bere hiztegia.
“Azkueren hiztegia” bi tomo mardulek osatzen badute ere, lana ez da inondik inora ere Euskaltzaindiaren xedeetan zegoena. 1981eko abenduan Hondarribian egindako jardunaldi batean erabaki zuten euskaltzain osoek aho batez hiztegi berriaren oinarriak zeintzuk izan behar ziren.
Hiztegiari buruz:
Orotariko Euskal Hiztegiaren helburua euskararen aro guztiak kontuan hartu eta 1970 urtera arte argitaratutako erreferentzia guztiak biltzea izan da. Ildo honi jarraituz, esan daiteke ildutako erreferentzia guztiak fidagarriak direla eta egileak ez direla beren kasketaldi eta burugogorkerien jokoan erori.
Iazko urriaren 10an argitaratu zuen Euskaltzaindiak Orotariko Euskal Hiztegia informatizaturik. Jada, bilaketak egin daitezke on line OEHren barruan.
Hiztegia berez 16 tomok osatzen dute eta lan eskerga suposatu du informatizatzeak, 1978an lehen tomoa argitaratu zenetik 2002.urtean oraindik ere, 14.ena osatu gabe zegoelako. Izugarrizko ikerketa eta sailkatze lan honen bitxikeriarik handiena Mitxelenak bere lana amaitu gabe utzi behar izan zuenekoa da.
Hiztegia nola erabili?
Orotariko hiztegia erabiltzeko erarik erraz eta zuzenena ordenagailuko pantailako hasiera-orrian Euskalbar tresna barra deskargatu eta OEH bertan txertatzea da. Hau da, behin tresna-barra deskargaturik eta erabilgarri dagoela, kontsulta leihoan hitza idatzi eta OEH botoiari sakatzean datza.
Esaterako, hiztegi hitza idatzi eta OEHn sakatzerakoan, honakoa agertuko da:
Hiztegi sarreraren azalpena gaztelaniaz agertzen da eta ondoren, bildutako iturrietako adibideekin, argibidea konpontzen da.
Hiztegi hitza OEHn kontsultatzerakoan agertzen den edukia:
1. Sarreraburua. Lema nagusia agertzen da heme. Parentesi baten barruan zein euskalkitako hitza den eta bere jatorriaren berri ematen digu.
2. Adierak. Hitzaren esanahia eta honen argitzea aurkezten zaigu gaztelaniaz.
3. Hitzaren tradizioa edo historia. Aldaerak, esanahi eta forma ezberdinak jazo izan baldin badira, adibideak ematen ditu euskaraz bildu diren dokumentu zahar eta klasikoei erreferentzia eginez.
4. Esamoldeak. Hitz berria egunerokotasunean eta adibiderik errazenekin nola erabiltzen den jakiteko, hiztegiak hitz-konposatuak eskaintzen ditu.
5. Hitzaren etimologia. Lan konkretu batetarako interesik baldin badaukagu, kontsultatutako hitzaren jatorriari buruzko informazioa eskura daiteke; ez beti, ordea.
Erreferentziak:
- Orotariko Euskal Hiztegia- Euskaltzaindia. http://www.euskaltzaindia.net/oeh . Bilaketa data: 2010eko apirilaren 20an, 12:03tan.
- Ricardo Gómezen Bloga. Filoblogia- Orotariko Euskal Hiztegia sarean dago. http://www.blogari.net/filoblogia/2009/10/10/orotariko_euskal_hiztegia_sarean_dago. Bilaketa data: 2010eko apirilaren 20an, 12:06tan.
- El Diccionario General Vasco. Hiru. http://www.hiru.com/euskara/euskara_03850.html. Bilaketa data: 2010eko apirilaren 20an, 12:08tan.
- Orotariko Euskal Hiztegia: 50 urteko lana. Erabili, Azpeitiko euskara patronatua. http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1132268095 . Bilaketa data: 2010eko apirilaren 20an, 12:16tan.
Euskara-gaztelania-frantsesa hiztegia
Resurrección Maria Azkue (1864- 1951) lekeitiar hizkuntzalariak XX. mendearen hasieran argitaratutako hiztegi hiru eleduna dugu Euskara-gaztelania-frantsesa hiztegia.
Hiztegi hau osatzeko, Azkue ordura arteko esku-izkribu, hiztegi eta euskal liburuetan oinarritu zen. Gaur egun zaharkiturik geratu da ondorengo hizkuntzalariek Azkueren lana nabarmenki gainditu dutelako. Dena den, dagokion garrantzia eman behar zaio, izan ere, hiztegi honen baliorik handiena herri-hizkera jasotzea izan zen.
Azkueren ahalegina izugarria izan zen garai hartan inolako baliabide teknologikorik erabili gabe euskal literaturaren hizkuntza-altxor andana bildu zuelako.
Euskal Herri osoan zehar ibili zen informanteengandik tokian-tokiko berba eta esapideak biltzeko.
Hiztegia tomo bitan banatzen da eta hiztegi-sarreretan hitzen esanahiak gaztelaniaz eta frantsesez argitzen ditu bakoitzari dagozkion adibideekin.
Berba eta esapideen kontsulta egiterakoan, hiztegi-sarreren kategoria zein den zehaztu gabe dagoenez, baliteke gaizki ulertzeak gertatzea. Horrez gain, euskaran errotutako erdal jatorriko berba asko bildu nahi ez izateagatik, hiztegia bera ere mugaturik geratu zen.
Azkueren lana tokian-tokiko berbekiko zuzeneko kontsultarengatik hartu behar da kontuan. Plazido Mujika jesuitak aitortu zuen bezala, “hemendik eta handik tira egin zuen, ordurarteko hiztegiak arakatu zituen (Lhanderena, Tournier-Lafitterena, Bera-Mendizabalena, Arbelaitzena, Azkuerena…), eliza liburuak erabili zituen (Kempisaren itzulpenak, Orixeren lanak), aldizkarietan agertutako materialaz baliatu zen, eta azkenik, bai jendeak bidalitako hitz zerrendak (Juan Iruretagoienak, Martin Oiartzabalek, Arantzazuko fraileek, Juan San Martinek…) eta bai Loiolan bertan jesuitek utzitakoak (Jesus Altunak, Juan Goikoetxeak, Salbador Barandiaranek…)”.
Erreferentziak:
- Euskomedia. Kultura Topagunea. http://www.euskomedia.org/aunamendi/1368?q=azkue&numreg=1&start=0. Bilaketa: 2010eko martxoaren 16an, 11:54tan.
- R. M. Azkue, Wikipedian. http://eu.wikipedia.org/wiki/Resurreccion_Maria_Azkue. Bilaketa: 2010eko martxoaren 16an, 11:56tan.
- Argia Astekaria, Azkueren Errezurrekzioa. http://www.argia.com/argia-astekaria/1829/azkueren-erresurrekzioa. Bilaketa: 2010eko martxoaren 23an, 11:55tan.
- Uztarria, Azpeitiko ataiye. Azkueren hiztegia eta bitxikeriak. http://www.uztarria.com/azpeitia/ziberteka/liburuak/09bLoiolarik_ez_balitz/33





