Deusto Reviewer on Language Resources

May 21, 2010

RAEko hiztegia

Filed under: Uncategorized — gontzalkb @ 1:39 pm

Diccionario de la lengua española, (‘Espainiar hizkuntzaren hiztegia’), Real Academia Española-RAEk (Espainiarraren Akademia) argitaratzen duen hiztegia dugu, espainiar hizkuntzaren hiztegi nagusia, alegia.

Bere lehenengo edizioa 1780koa da, eta azkeneangoa 2001ekoa (hogetabigarrena). Era berean, bada 23.edizio bat martxan, 2013.urterako prest egongo litzatekeena (RAEren hirugarren mendeurrena ospatzeko).

Hala ere, 2005etik online kontsulta daiteke 23.edizio honen aurrerapena RAEren webgunean (www.rae.es). Espainiarraren hiztegi nagusitzat daukate hiztun gehienek, baita gehien kontsultatzen dena ere.

Hiztegiak ohikoak diren hitz gehienak biltzen ditu, eta espainiarraren esparru ia gehienetara zabaltzen da. Era berean, hainbat hitz zahar eta esaera ere jasotzen ditu, espainiar literatura zaharra eta klasikoa ondo ulertzeko erabilgarri izan daitekeena.

22.ediziotik aurrera, espainiarraren eremu geografiko osora zabaldu da hiztegia, Hego Amerikako hizkerak ere bildu baititu. Honekin bat, azken urteotako Espainiar hizkuntzaren 22 Akademien baterako lanari esker, Diccionario panhispánico de dudas izeneko hiztegia ere sortu da. Espainiarra hizkuntzatzat duen komunitate globalean sortu daitezkeen dudak argitzera bideratutako hiztegia dugu hau. Lehenengo edizioa 2005ekoa da. Izan ere, espainiarraren eremu geografikoa hain zabal izanik, hainbat dira hiztunek euren artean aurki ditzaketen oztopoak, eta hiztegi hau erabilgarri izan dezakete.

RAEk bere sorreratik izan du zeregin nagusitzat hiztegi bat sortzea, eta 1713.urtean lehenekoz sortu zenetik, hiztegigintzan aritu da. Hasieran Penintsulako espainiarra kontutan eduki bazen ere, 1992tik aurrera, lehen aipatu bezalaxe, espainiarraren eremu osora zabaldu da RAEren zeregina.

Hiztegia zelan erabili

RAEko hiztegia, aurretik aipatu den bezalaxe, osoa da eta informazioz betea dago. Kasu honetan, ‘árbol’ hitz arrunta sartu eta hauxe da ageri dena:

Lehenengo eta behi, eta aipatzekoa dena, etimologia azaltzen digu, kasu honetan: ‘del latín arbor, -ris‘). Horren ondoren, ‘árbol`hitzaren esanahi ezberdin guztiak ematen ditu, banan banan definiturik. Sarrera bakoitzean hitzaren generoa eta esanahia ematen ditu. Ondoren, argazkian ez bada ageri ere, ‘árbol’ hitza duten esaera guztiak batzen ditu ere hiztegiak.

Goazen orain konparazioa egitera, beste hiztegi batekin. CLAVE DICCIONARIO SM hiztegian hitz bera. ‘árbol’ sartuz gero, honako hau agertzen da:

Hiztegi honetan informazioa ere nahiko zabala bada ere, ez dago etimologiarik, esate baterako. Hitz-kategoria eta generoa aipatzeaz gain, hitzaren esanahi guztiak agertzen dira, sarreraz sarrera.

Beraz, kasu honetan ere ikus daitekeenez, RAEko hiztegiak, hau da, aukeratutako hiztegiak, informazio osoagoa ematen du.

Informazio-iturriak:

- Wikipedia: http://es.wikipedia.org/wiki/Diccionario_de_la_lengua_espa%C3%B1ola_de_la_Real_Academia_Espa%C3%B1ola Kontsulta eguna eta ordua: 2010-04-11, 18:00

- Wikipedia: http://es.wikipedia.org/wiki/Diccionario_panhisp%C3%A1nico_de_dudas Kontsulta eguna eta ordua: 2010-04-11, 18:35

- RAE: http://www.rae.es/rae%5CNoticias.nsf/Portada4?ReadForm&menu=4 Kontsulta eguna eta ordua: 2010-04-11, 19:00

- RAE, ‘árbol’ hitza:http://buscon.rae.es/draeI/SrvltConsulta?TIPO_BUS=3&LEMA=arbol /

-tik atarata. 2010eko apirilak 20, 12:20

-SM DICCIONARIO CLAVE, ‘árbol’ hitza:

http://clave.librosvivos.net/ -tik atarata, 2010eko apirilak 2o, 12:40

Orotariko Euskal Hiztegia

Filed under: Uncategorized — gontzalkb @ 1:38 pm

Orotariko Euskal Hiztegia euskal ondarea biltzen duen hiztegirik osoena dugu. Hiztegi aberats honen jatorria Resurrección María de Azkue euskal hizkuntzalari lekeitiarrak sortutako Diccionario Vasco-Español-Francés hiztegian dago. 1955an, Azkueren hiztegia agortua zegoelako ustean, Euskaltzaindiak Kolo Mitxelena hizkuntzalariari hiztegia eguneratu, zuzendu eta osatzeko enkargua egin zion, hiztegi berri bat sortzeko.

Egitasmo honek, ordea, ez zituen bere fruituak eman hasiera batean. Izan ere, proiektua albo batera utzi zuten. Franko hilda, ostera, berriro ere ekin zioten proiektua egiteari. Euskaltzaindiak bere status-a berreskuraturik eta Mitxelena Euskal Herrira bueltaturik, lanean hasi ziren. 1981ko Hondarribiko jardunaldietan, euskaltzain guztiek aho batez onartu zuten Euskal Hiztegi berritu bat sortzearen premia bazegoela.

70ko hamarkadaren amaiera aldean baita 80ko hamarkada osoan zehar ere, Eusko Jaurlaritza baita Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Aldundiek dirulaguntza eskaini zioten Euskaltzaindiari proiektua garatzen segi zezan. Lehendabiziko liburua 1987an argitaratu zenerako, ordea, Koldo Mitxelena bera hilik zegoen.

Hiztegiaren argitaratze osoa apurka-apurka eginez joan zen, hiztegia osatzen duten 16 liburuak kaleratu arte, alegia. 125.987 sarrera ditu eta 14.028 orrialde. Hiztegiko sarrera bakoitzak, lehenik hitzaren esanahia eskaintzen du gaztelaniaz edota frantsesez, baita aurreko hiztegigileek hitzari buruz esandako guztia ere. Ondoren, literatur tradizioko adibideak ematen ditu, urtea ere aipatzen duelarik.

Hein handi batean, hiztegiaren helburua eta izatea garai, mota eta toki guztietako hitzak eta euskal ondarea biltzea baita definitzen saiatzea da. Menderik mende eta historian zehar euskaldunok erabilitako hizkuntzaren xehetasunak ematea, hain zuzen ere.

Lehen liburuaren hitzaurrea idazten ari zela hil zen proiektuaren aitzindaria, Koldo Mitxelena. Hiztegiaren izatea ezinhobe definitzen duen hitzaurrea dugu. Hona hemen lerro batzuk: “Zer esan, eta neurri zabal batean zer esaten den, azaldu nahi litzateke, bada, hemen, eta ez zer esan behar litzatekeen. Irakurleari eman nahi zaizkio aukera egiteko behar lituzkeen lanabesak, hautaketan hasi behar badu”.

Mitxelenak amaitu gabe utzitako lana Ibon Sarasola euskaltzainak amaitu du, eta 2009.urtean pausu bat harago joan da Euskaltzaindia. Izan ere, urte horretan, gur egunean bizi garen informazio-gizartean egokitzeko asmoz, Orotariko Euskal Hiztegiaren Internet-eko bertsioa aurkeztu zuen Euskaltzaindiak.

Bertsio hau Euskaltzindiaren webgunean dago eskuragarri:

http://www.euskaltzaindia.net/oeh

Hiztegia zelan erabili?

Goazen orain hiztegiaren xehetasunak ikustera.  ‘Etxe’ hitza Orotarikoan arakatuz gero, ikus dezakegu informazio zabala ematen duela hiztegiak:

Alde batetik, euskaraz ‘etxe’ osatutako hitz guztien zerrenda aurki dezakegu ezkerraldean, eta eskumaldean sarrera guzti hauek banan banan eta zehaztasunez definiturik agertzen zaizkigu. Esanahiaren definizioa erderaz agertzen bada ere, euskal literatura klasikoetako adibide ugari ere aipatzen ditu, euskara zaharrean idatzirik. Horrela euskaraz tradizioz hitz honen erabilera zein izan den ezagutuko dugu.

Egin dezagun orain konparaketa beste edozein hiztegirekin. Euskaltzaindiak berak bere weborrian eskuragarri duen ‘Hiztegi Batua’ izan dugu hizpide kasu honetan. ‘Etxe’ hitza sartu eta hauxe da dakarrena:

Kasu honetan informazioa askoz ere sinpleagoa eta oinarrizkoagoa da, ez baita definiziorik ematen. Hitz zerrenda huts bat besterik ez da agertzen.  Adibide batzutan, ‘etxe-galgarri’ hitzarenean, adibidez, hitzaren esanahia ere azaltzen da, ‘etxekaltea’ dela esanez. Hala ere, informazio kopuru eta kalitatearen aldetik, ez dauka Orotarikoarekin konparatzerik.

Informazio-iturriak:

- Erabili.com: Orotariko Euskal Hiztegia: 50 urteko lana http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1132268095 -tik hartua, 2010eko martxoaren 8an, 18:00

- Euskaltzaindia: Orotariko Euskal Hiztegia: http://www.euskaltzaindia.net/oeh -tik hartua, 2010eko martxoaren 8an, 18:30

- Euskaltzaindia: Orotariko Euskal Hiztegia, ‘etxe’ hitza:

http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_oeh&view=frontpage&Itemid=340&lang=eu

-tik hartua, 2010eko apirilaren 20a, 11:50

- Euskaltzaindia: Hiztegi Batua, ‘etxe’ hitza:

http://www.euskaltzaindia.com/index.php?option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=189&lang=eu&sarrera=etxe

-tik hartua, 2010eko apirialearen 20a, 12:15

Itzulpengintza automatikoa: euskara-gaztelania

Filed under: Uncategorized — gontzalkb @ 1:36 pm

LEHENENGO TESTUA

Hurrengo testua, jatorriz euskaraz idatzita dagoena, EITBko webgunetik dago hartua:

Ferran Adriak munduko sukaldaritzaren lehen postua galdu du

“Ferran Adriaren El Bulli jatetxeak munduko sukaldaritzaren lehen postua galdu du eta Kopenhageko (Danimarka) Noma sukaldeak hartu du horren lekua. Rene Redzepik zuzentzen du jatetxe hori. Restaurant Magazine aldizkariaren zerrenda ez da 21:00etara arte ofiziala izango, baina Adriak lehen postua galduko duela diote zurrumurruek.

Zerrendan, Andoni Luis Adurizen Mugaritz jatetxeak bosgarren postua lortuko luke eta Arzakek bederatzigarrena mantenduko luke. Horrela, Adurizen jatetxeak postu bat galduko du, iazko zerrendarekin alderatuta.”

Erdaratu.eu itzultzailearen itzulpena:

Ferran Adriak El primer puesto de la gastronomía del mundo ha perdido.
Ferran Adriaren El Bulli El restaurante el primer puesto de la gastronomía del mundo ha perdido y Kopenhageko (Dinamarca) Noma la cocina ha cogido el lugar de ese. Rene Redzepik Corrige ese restaurante. Restaurant Magazine La lista de la revista no es a las 21:00 el arte oficial ser, pero Adriak el primer puesto perderá , dicen los rumores.

En la lista, Andoni Luis Adurizen Mugaritz el restaurante el quinto puesto conseguiría y Arzakek noveno mantendría. De ese modo, Adurizen el restaurante un puesto perderá, con la lista del año pasado alderatuta.

Giza-itzulpena:

Ferran Adria ha perdido el primer puesto en la cocina mundial.

El restaurante ‘El Bulli’ de Ferran Adria ha perdido el primer puesto en la gastronomía y su puesto ha sido tomado por el restaurante Noma de Copenhage (Dinamarca). Rene Redzepik dirige ese restaurante. La lista de la ‘Restaurant Magazin’ no será oficial hasta las 21:00, pero los rumores hablan de que Adria ha perdido el primer puesto.

En esta lista, el restaurante Mugaritz de Andoni Luis Aduriz lograría un quinto puesto, y Arzak mantendría el noveno. De este modo, en comparación con el ranking del año pasado, el restaurante de Aduriz perdería un puesto.

BIGARREN TESTUA

Bigarren testua Berria egunkariko webgunetik jasotakoa da:

Montxo Armendariz ‘Honoris Causa’ doktore izendatu du NUPek

“Montxo Armendariz zinemagilea Honoris Causa doktore izendatu du gaur NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoak. Julio Lafuente errektoreak gidatu du ekitaldia, eta, besteak beste, Miguel Sanz Nafarroako presidenteak eta Elma Saiz Parlamentuak parte hartu dute.l

Armendarizek oso esker onez hartu du izendapena, eta bere “bizitzaren gidoian” inoiz ez zuela halakorik irudikatu adierazi du. Bere ahalegina “idein elkartrukea eta “mestizaia artistikoaren bidez herriaren kultur aberastasuna” aregoatzea izan dela agertu du.”

Erdaratu.eu itzultzailearen itzulpena:

Montxo Armendariz ‘Honoris Causa’ Doctor ha nombrado NUPek

Montxo Armendariz zinemagilea Honoris Causa Doctor ha nombrado hoy NUP la Universidad Pública de Navarra. Julio Lafuente el rector ha guiado el acto, y, entre otros, Miguel Sanz el presidente de Navarra y Elma Saiz los Parlamentos han participado.l

Armendarizek muy Por los agradecimientos ha cogido el nombramiento, y de su vida gidoian” nunca no tenía , de ese tipo representar ha expresado. Su esfuerzo “idein elkartrukea y “mestizaia por medio de de el artístico la riqueza de cultura del pueblo” aregoatzea ha sido , ha mostrado.

Giza-itzulpena:

La Universidad Pública de Navarra UPN ha nombrado hoy ‘Honoris Causa’ al cineasta Montxo Armendariz. Julio Fuentes ha sido el encargado del acto principal, al que han acudido, entre otros, el presidente navarro Miguel Sanz y Elma Saiz Parlamento.

Armendariz ha agradecido el nombramiento, el cual según ha afirmado “no entraba en el guión de su vida” .  Armendariz ha declarado que su esfuerzo ha sido tanto “la confrontación de ideas” como la  intensificación de  “la riqueza cultural popular mendiante el mestizaje artístico”.

HIRUGARREN TESTUA

Hirugarren testua Argia euskal aldizkariko webgunetik hartua dago:

Herri Urratsean aurten jende asko izatea “ezinbestekoa” dela dio Seaskak

Krisialdi ekonomikoa eguneroko errealitatean gailentzen ari den garai honetan, ikastolen xedeak garatzeko euskaltzaleen borondatean oinarritu behar dela gogorarazi du Seaskak. “Ogitarteko bakoitza kadira bat da, saltzen dugun atorra bakoitza mahaiaren puska bat”, nabarmendu du Hur Gorostiaga Iparraldeko ikastolen zuzendariak. Maiatzaren 9an egingo da Herri Urratsen 27. edizioa, ohi bezala, Senpereko aintziraren inguruan. Euskara mihian, irria begian izanen da bestaren lelo nagusia.

Erdaratu.eu itzultzailearen itzulpena:

Krisialdi económico en la realidad de todos los días en esta época que está destacando, para desarrollar los objetivos de las ikastolas euskaltzaleen en la voluntad basar es necesario , recordar tiene Seaskak. “Bocadillo bakoitza kadira un es, vendemos que atorra bakoitza un pedazo de la mesa”, ha destacado Hur Gorostiaga el director de las ikastolas del Norte. En 9 del mayo hará la 27.ª edición de los Pasos de Pueblo, ohi como, Senpereko alrededor del lago. En la lengua de euskera, irria en el ojo será bestaren lelo principal.

Giza-itzulpena:

En estos momentos en los que la crisis económica afecta de manera notable a nuestra realidad diaria, Seaska ha recordado que la voluntad de los euskaltzales es necesaria para desarrollar los objetivos de las ikastolas.  “Cada bocadillo es una silla, cada camisa que vendemos es parte de una mesa”, ha destacado hoy Hur Gorostiaga, director de las ikastolas de Iparralde.  La 27ª edición del Herri Urrats se celebrará, como es habitual, en en torno al lago de Senpere. Euskara ahoan, irria begian será el lema principal este año.

ITZULTZAILEAREN AKATS NAGUSIAK

- Lehenengo eta behin, gramatika-akatsak dira nabarmenenak itzulpenetan. Hiru adibideei erreparatuz gero, konturatuko gara hiruretan errepikatzen dela akats larri berbera: erderazko itzulpenak euskarazko ergatiboa mantentzen du. Hona hemen adibide pare bat:

“Ferran Adriak munduko sukaldaritzaren lehen postua galdu du” –> “Ferran Adriak El primer puesto de la gastronomía del mundo ha perdido”.

“Montxo Armendariz ‘Honoris Causa’ doktorea izendatu du NUPek” –> Montxo Armendariz ‘Honoris Causa’ Doctor ha nombrado NUPek

Bestalde, oso aipagarria da itzultzaileak kasu askotan euskararen sintaxia mantentzen duela, hau da, euskararen orden berdina mantentzen du. Hona hemen horren erakusgarri diren adibide batzuk:

Montxo Armendariz zinemagilea Honoris Causa doktore izendatu du gaur NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoak” –> Montxo Armendariz zinemagilea Honoris Causa Doctor ha nombrado hoy NUP la Universidad Pública de Navarra

[OSAGARRI ZUZENA + ATRIBUTUA + ADITZA + ADITZONDOA + SUBJEKTUA --> OSAGARRI ZUZENA + ATRIBUTUA + ADITZA + SUBJEKTUA (kasu honetan ergatibo barik)]

Ogitarteko bakoitza kadira bat da, saltzen dugun atorra bakoitza mahaiaren puska bat –> Cada bocadillo es una silla, cada camisa que vendemos es parte de una mesa

[SUBJEKTUA + ATRIBUTUA + ADITZA, ADITZA + OBJEKTU ZUZENA + ATRIBUTUA --> SUBJEKTUA + (ADITZA) + ATRIBUTUA, OBJEKTU ZUZENA + ADITZA + ATRIBUTUA]

- Bigarrenez lexiko aldetik ere hutsune ugari aurki ditzakegu. Sarritan euskarazko hitzak jatorrizko forman mantentzen ditu eta beraz, ez ditu erderatzen:

Montxo Armendariz zinemagilea Honoris Causa doktore izendatu du gaur NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoak –> Montxo Armendariz zinemagilea Honoris Causa Doctor ha nombrado hoy NUP la Universidad Pública de Navarra.

Ogitarteko bakoitza kadira bat da, saltzen dugun atorra bakoitza mahaiaren puska bat –> Bocadillo bakoitza kadira un es, vendemos que atorra bakoitza un pedazo de la mesa

ONDORIOAK

Hiru adibide hauek hizpide izanda eta aurreko guztia kontuan izanik, ondorio argiak atera ditzakegu. Izan ere, gaur egun Interneten baliabide ugari aurki eta erabil ditzakegun arren, ezin esan dezakegu momentu honetan eskuragarri ditugun euskarazko itzultzaileak baliagarri direnik itzulpen automatikoak egiteko. Aukeratutako testuok, akatses josita egonik, horren adibide argia dira. Beraz, momentuz, euskarazko itzultzaile automatikoek aukeratutako testuaren ideia orokor bat egiteko besterik ez dute balio. Luzea da itzulpengintza automatikoak ibili beharreko bidea, eta zer esanik ez euskarazkoari dagokionean.

Informazio-iturriak:

- EITBtik jasotako testua: http://www.eitb.com/albisteak/gizartea/osoa/406657/ferran-adriak-munduko-sukaldaritzaren-postua-galdu-du/

2010eko apirilak 26, 21:35

-BERRIAtik jasotako testua: http://www.berria.info/albisteak/40729/Montxo_Armendariz_Honoris_Causa_doktore_izendatu_du_NUPek.htm

2010eko apirilak 26, 22:05

-ARGIATIK jasotako testua: http://www.argia.com/albistea/herri-urratsen-aurten-jende-asko-izatea-ezinbestekoa-dela-dio-seaskak-2

2010eko apirilak 26, 22:40

-ERDARATU.EU euskara-erdara itzultzailea:

http://www.erdaratu.eu/index.eu.html

2010eko apirilak 26, 21:30tik 23:20ra

-ELHUYAR HIZTEGI KONTSULTAK: http://www.elhuyar.org/hizkuntza-zerbitzuak/EU/Hiztegi-kontsulta

2010eko apirilak 26, 22:00etik 23:20ra

Itzulpengintza automatikoa (nire slideshare)

Filed under: Uncategorized — gontzalkb @ 1:30 pm

Theme: Silver is the New Black. Blog at WordPress.com.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.