Hona hemen, OEH ri buruz egin dudan slideshare aurkezpena:
June 3, 2010
Orotariko Euskal Hiztegia (OEH)
2009ko urriaren 9tik aurrera, Euskaltzaindiaren webgunean bertan dugu eskuragarri Koldo Mitxelena zenaren Orotariko Euskal Hiztegiaren paperezko bertsioaren 16 liburukien bertsio elektronikoa. Bertsio elektronikoa sarean jarri ahal izateko paperezko edizioaren prestaketarako erabili izandako datutegiak aintzat hartuz, interneten bitartez kontsulta daitezkeen bi bertsio ipini dira martxan: batetik, PDF formatuan eginikoa, testu jarrai moduan gure ordenagailura jaits dezakeguna eta bestetik, sarrera nagusiak bilatzeko aukera eskeintzen duen web bidezko bertsioa.
Orotariko Euskal Hiztegiaren helburu nagusia euskararen aro eta euskalki guztietako lexikoa jaso eta antolatzea da.Paperezko edizioaren lehen liburukia 1987an kaleratu zen eta, hamaseigarrena, azkena alegia, 2005ean. Gaur egun, sarean eskuragarri dugun bertsioa hiztegiaren oinarrizko bertsioa elektronikoa da eta Creative Commons lizentziapean banatzen da. Euskaltzaindiaren asmoa, momentuz, bertsio hau argitalpen elektronikoaren lehen urratsa izatea da.
Orotariko Euskal Hiztegia Euskaltzaindiak abian jarri duen egitasmorik handienetakoa da. Hiztegigintzan murgilduta dabiltzanentzat nahitezko erreferentzia dute mintzagai den hiztegi hau. Hiztegi historiko honetan jaso baitira aro eta euskalki ezberdinetan euskaraz idatziriko liburu esanguratsu gehienak. Orain, 16 liburutan kaleratua izan den hiztegi hau denon eskura jartzen du Euskaltzaindiak teknologia berriek eskeintzen duten aukerez baliatuz interneten bitartez kontsulta dezagun.
Hona hemen OEHan egindako kontsulta baten adibidea. Demagun atera hitza bilatu nahi dugula hiztegian. Horretarako, lerro hauen azpian agertzen den irudian ikus daitekeen bezela, Hiztegian bilaturen azpian dagoen laukitxoan atera idatzi eta BILATU! sakatuko dugu.
Pausu horiek jarraituta, atera hitzari dagokion informazio guztia agertu beharko litzaiguke. Honako hau, alegia:
Irudian ikusten denez, bilatu dugun hitzari buruzko informazioa modu antolatuan ematen zaigu, atal ezberdinetan. Lehendabiziko atalean, hitzaren hedadura geografikoa, lekukotasuna oinarrizko hiztegietan eta hitzaren aldaerak jasotzen dira. Ondoren datorrena corpusa da. Corpus hori antolatzeko erabilitako kriterioa kronologia da, hots, testuak kronologikoki txertatzen dira, zaharrenetik berrienera.
Hitzari berari lotutako informazioaz gain, zutabe batean idatzia dagoena, ezkerretara begirada bat botaz gero konturatzen gara atera hitzarekin sor ditzakegun lokuzioak ditugula, eta hoietara jotzeko estekak. Esteka hoien azpian, azkenik, hiztegian ondoren datozen sarrerak ditugu, hauek ere, lokuzioen antzera, esteka moduan eskeinita daude.
Iturriak:
- Euskaltzaindia, Orotariko Euskal Hiztegia. Kontsulta data: 2010eko apirilaren 10a http://www.euskaltzaindia.net/oeh
- Orotariko Euskal Hiztegia sarean. Kontsulta data: 2010eko apirilaren 10ahttp://www.euskaltzaindia.net/index.phpoption=com_content&Itemid=1&catid=121&id=534&lang=eu&view=article
Itzultzaile automatikoak
Oraingo honetan itzultzaile automatikoen egokitasunaz arituko naiz. Batez ere euskara-gaztelerazko itzultzaileak aztertuko ditut eta horretarako 3 testu mota aukeratu ditut: literatur testu bat, egunkaritik ausaz hartutako albiste bat eta iritzizko artikulu bat. Testu bakoitza itzultzeko orduan batetik, opentrad itzultzaileaz eta euskararen inguruan dudan ezagutzaz baliatu naiz.
LEHEN TESTUA:Testu hau Pako Aristi-ren Irene Tempo di adagio liburutik aterata dago (20-21.orr.). Ondoren agertzen dena jatorrizko bertsioa da:
Marina goroldio bila abiatu zen arratsalde hartan. Ez zeukan etxetik asko urrutiratu beharrik, goroldioak bazter guztiak jaten bait zituen munduaren zati hartan, baina basoan zehar abiatu zen nahiko denbora bazuela eta. Orbela hankapean kraskatzen zitzaion, gaztaina morkolak ostikoz jotzen zituen, eta etxeko guztiak bezala, nahiz eta elkarri ezer ez esan baso hark pentsatzera bultzatzen zuen Marina bera ere .
Opentrad-ek ematen duen itzulpena, euskaratik gaztelerara:
Marina se imitando los pequeños detalles de los musgos en busca. tarde No del piso donde vive alquilado muchos, musgos necesidad urrutiratu que baztr comerte todas que tierra que, aunque esté parte del planeta se inicio el bosque escribía el tiempo suficiente. Hojarasca se kraskatzen hankapean, castaña morkolak banda tocaba otras ostikoz y los más pequeños de la casa y como todas las nada, aunque pensar en el contexto de de que no. ha provocado la desaparición de zuen marina
Nik egindako itzulpena:
Aquella tarde Marina acudió en busca de musgo. No tenía que alejarse demasiado de casa, ya que el musgo estaba en todos los rincones en aquélla parte del mundo, pero se adentró en el bosque porque tenía bastante tiempo. La hojarasca se le resquebrajaba entre las piernas, iba dando patadas a los erizos de las castañas, y como todos los de casa, a pesar de no decirse nada, auél bosque también la inducía a pensar.
BIGARREN TESTUA: 2010eko apirilaren 29an, Berria egunkarian agertutako albistea da. Ondoren jatorrizko bertsioa agertzen da:
Tolo Calafat hil egin da
Herenegun Annapurnako gailurra iritsi zuen, Juanito Oiartzabalekin eta Carlos Paunerrekin batera, baina beherazko bidea hasterakoan buruko edemarekin larri jarri zen 7.500 metroko altueran. Sherpen eta helikopteroaren laguntzaz hura aurkitzeko ahalegina egin dute, baina alferrik izan da. Oiartzabal eta Pauner helikopteroz jaitsi dituzte oinarrizko kanpalekura, izozte eta ikusmen arazoekin.
Opentrad-ek ematen duen itzulpena:
Tolo calafat muere anteayer la cúspide annapurnako, juanito oiartzabalekin y carlos paunerrekin al vez, pero por descendente meses al iniciarse un el camino grave edemarekin mental se puso 7. 500 metros de altura. Sherpen y helikopteroaren para encontrarla justo el día se con la ayuda vano, de. Pérez unos extraterrestres que aterrizan con y pauner helicóptero básicas, congelación y visuales del entorno de campamento se refiere.
Nik egindako itzulpena:
Tolo Calafat ha muerto anteayer alcanzó la cima del Annapurna junto con Juanito Oiartzabal y Carlos Pauner, pero al iniciar el descenso se sintió mal a causa de un edema cerebral a unos 7.500 metros de altura. Han intentado encontrar su cuerpo con la ayuda de sherpas y de un helicóptero. pero sin éxito. Han bajado en helicóptero a Oiartzabal y Pauner al campamento base con problemas de visión y congelación.
HIRUGARREN TESTUA: Iritzi artikulua da, Berria egunkariaren bertsio digitalean 2010eko apirilaren 29an agertu takoa. Jarraian jatorrizko bertsioa agertzen da:
« Arazoa daukanak hitz egiten du»
Feministen aldarrikapenak gutxietsi eta kritikatu izan dira oso maiz, baina emakumeek bakarrik altxatu ohi dute ahotsa Feministek egindako aldarrikapenak maiz deabrutuak izan dira. Errealitatea desitxuratzea eta gatazka faltsuak sortzea leporatu izan diete. Baina begi bistakoa da emakumeen presentziaren aldeko oihuak emakumeek bota dituztela nagusiki. Galdera pausatuta, erreportaje honetarako erantzun nahi izan dutenek garbi dute zanpatua sentitzen denak altxatu behar duela ahotsa. «Pobreziaz zergatik hitz egiten dute bakarrik pobreek?», nabarmendu du Itxaro Bordak. «Beltzez zergatik hitz egiten dute beltzek bakarrik? Eta euskaldunez zergatik hitz egiten dute euskaldunek bakarrik? Arazoa pairatzen duenak bere arazoaz hitz egiten du».
Opentrad-ek honako itzulpena eskaintzen digu:
« el problema habla daukanak » reivindicaciones feministen se y ha provocado críticas, la presencia de mujeres asiduamente sólo ex levantar tanto voz feministas reivindicaciones realizadas deabrutuak con frecuencia. Deformación y la realidad creación de falsos ha acusado conflicto. Pero femenina evidente las mujeres que gritos a favor de presencia se. Pregunta de para este reportaje posada los querido responder, que limpio todos después levántela manteniendo que apisonado siente voz. « pobreza zergatik hitz egiten solo se dedica los pobres? » destaca que confío plenamente en bordas. « en negro ¿por qué hablan sólo desde lo normativo negros Y euskaldunez zergatik hitz egiten las personas euskaldunes se caracterizan por tener sólo desde lo normativo El problema por parte del que la realiza sufren la problemática de la ». palabra
Nik egindako itzulpena:
“Habla quien tiene el problema” A menudo se han citicado y menospreciado las reivindicaciones de las feministas, pero sólo las mujeres suelen levantar la voz A menudo las reivindicaciones de las feministas han sido tergiversadas. Se les ha hecho responsables de desfigurar la realidad y de crear falsas disputas. Pero es evidente que han sido principalmente mujeres las que han alzado su voz a favor de la presencia de mujeres. Planteada la pregunta, quienes han querido contestar para este reportaje tienen claro que quien se sienta pisoteado debe alzar su voz. ¿”Por qué sólo hablan de pobreza los pobres?” ha destacado Itxaro Borda. “Por qué sólo hablan de negros los negros? Y de los vascos por qué soólo hablan los vascos?Quien tiene un problema habla de su problema” Beraz, aurreko itzulpenak kontuan hartuta bistan dago itzultzaile automatikoek zeregin handia dutela egiteke, euskararen esparruan behintzat. Ez dute itzulpen koherenterik eskaintzen, esaldiek ez dute zentzurik, egitura sintaktikoetan oker handiak egiten dira eta hori gutxi balitz, euskarazko ordaina emateko gai ez denean zuzenean gaztelerazko hitza ematen du. Hortaz, momentuz, itzultzaileak ez dira fidagarritasun handirik eskeintzen.
Iturriak:
- Berria.info: Kontsulta data: 2010eko apirilaren 29a www.berria.info/
- Aristi, Pako: Irene, Tempo di adagio, Erein literatura, Donostia, 1987
- Elhuyar hiztegia. Kontsulta data: 2010eko apirilaren 29a http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/hizt_el/index.asp
- Opentrad, plataforma de traducción automática. Kontsulta data: 2010eko apirilaren 29a http://www.opentrad.com/
- RAE, Real Academia de la lengua Española. Kontsulta data: 2010eko apirilaren 29a www.rae.es/
Literatura Terminoen Hiztegia (LHT)
Literatura Terminoen Hiztegiaren bertsio elektronikoa 2010eko urtarrilaren 28tik aurrera Euskaltzaindiaren webgunean dugu eskuragarri. Hiztegiaren paperezko bertsioa, aldiz, 2008ko ekainean BBKren laguntzaz kaleratu zen Euskaltzaindiaren Ikerketa Batzordeak egin zuen.
Orain, Euskaltzaindiaren Informazio eta Komunikazioen Teknologien batzordearen ekimenari esker, hiztegiaren edukiekin datu base bat sortu eta interneten kontsultatzeko moduko aplikazio informatikoa eratu dute.
Aplikazio honek hiztegiko 648 terminoak bana-banan irakurteza eta sarrera nagusiei buruzko bilaketak egitea ahalbidetzen digu erabiltzaileoi. Ez hori bakarrik, erdarazko ordainak eta termino ezberdinen arteko estekak eskaintzen ditu sistemak.
Gainera, beste edozein literatura terminoen hiztegiren edukia euskaraz eman eta aldi berean euskal literaturari lotutako azalpen adibide eta ereduak plazaratzen ditu.
Hau guztia praktikara ekarriz, hona hemen adibide bat. Demagun, adierazi hitza kontsultatu nahi dugula, adierazi hitza tekleatuko dugu hiztegian bilatu laukitxoaren barruan eta bilatu ren gainean klik egingo dugu.
Hiztegian bilatu: adierazi
Ondoren agertuko zaiguna honakoa da:
Irudian ikusten dugun moduan, lehenbizi hitzaren definizioa azaltzen zaigu, ondoren bilatu dugun hitzarekin lotutako beste termino batzuen zerrenda eta hauen estekak eta, azkenik, terminoaren erdarazko ordainak eskeintzen dizkigu, gaztelaniaz, ingelesez eta frantzesez.
Adibidea alde batera uutzita, hiztegiaren jomuga dela eta, Literaturaren teoria, historia eta kritiken berri emateko euskaraz garatu den lexikoa plazaratzea, finkatzea eta azalpen testuetan erabiltzea da. Literatur terminoen edukia euskaraz azaltzeaz gain, euskal literaturari lotutako azalpenak, adibideak eta ereduak eskeintzeari lehentasuna eman diote hiztegiaren egileek.
Bukatzeko, aintzat hartzekoa da, nazioarte mailan zein euskal esparruaren mugen barnean literaturari buruzko eduki eguneratua eskeintzeko egindako ahalegin nabaria.
Iturriak:
- Euskaltzaindia. Literatura Terminoen Hiztegia. Kontsulta data: 2010eko martxoaren 21a http://www.euskaltzaindia.net/lth
- Euskaltzaindia. Literatura Terminoen Hiztegia sarean. Kontsulta data: 2010eko martxoaren 21a http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=1&catid=121&id=643&lang=eu&view=article


