Deusto Reviewer on Language Resources

April 12, 2011

3000 HIZTEGIA (talde lana)

Filed under: Dictionary — Tags: , , , — Ainhoa Causo @ 8:53 am

3000 HIZTEGIA da guk aztertuko duguna, horrela hiztegi honek dituen alde positiboak eta negatiboak ikusi ahal izango ditugu. Jorratuko ditugun puntuen artean hiztegiak eskaintzen dituen hizkuntzak, sorreraren gorabeherak eta beste hiztegiekiko konparaketak aurkituko dira. Hau da 3000 HIZTEGIAren orrialdea: http://www1.euskadi.net/hizt_3000/

Hiztegi hau Bostak Bat lantaldearen Adorez sortako itzulpenezko hiztegia da. Lehen argitalpena 1996. urtean egin zen Aurten Bai Fundazioa eta Bass S.L- ren laguntzarekin; lehen bertsioa 2001. urtean eguneratu zen. Hiztegi hau Eusko Jaurlaritzak babesten du eta Euskaltzaindiaren arauen arabera moldatuta dago.

3000 HIZTEGIAk bi hizkuntza erabiltzen ditu: euskara eta gaztelania. Arrazoi honengatik esan dezakegu hiztegi hau elebiduna dela. Hiztegiari alor honetan egin beharreko kritika bat web orrialdeak bilaketak alemanez, frantsesez eta ingelesez egiteko aukera ematen digula da, baina aukera hauek klikatzerakoan baliabidea ez dago eskuragarri.

3000 HIZTEGIAn Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua-n (2000.eko abenduko bertsioa, Euskera 45-2) agertzen diren sarrera, azpi-sarrera eta adiera guztiak aurkituko ditugu sarrera eta azpi-sarrera bakoitzari dagozkion erdal kide eta adibideez horniturik.

Bilaketak egiteko modu diferenteak

Hitzen bilaketa egiteko hiztegi honek bide bi proposatzen ditu hizkuntza aukeratu ostean:

Bata, hitzaren bilaketa egitea da. Horretarako hitzari dagokion laukitxoan idatzi behar da bilatu nahi dena, ilun hitza, adibidez. Bestea, hitz zerrenda bat aurkitzea da, horretarako “Aurkitu nahi den hitza eta ondorengoak” jartzen duen laukitxoan idatzi behar dira hitz-zerrendaren hasierako karaktereak edo hitza osorik eta 20 hitzen zerrenda eskainiko da. Honez gain, aurreko zein ondorengo 20 hitzak ikusteko aukera ere izango dugu eta zerrendako edozein hitzen gainean sakatuz gero, hitz horri buruzko informazioa pantailaratuko da. Min hitza sartzen badugu, esaterako, hitz honen aurreko eta ondorengo 20 hitzak alfabetikoki ordanaturik azalduko zaizkigu paperezko hiztegi bat izango balitz bezala. Azalpen honen adibidea ikus daiteke argazki hauetan:

1. aukera:

2. aukera:

 

 

 

 

 

 

Sarrerei buruzko informazioa

Bilatu dugun hitza pantailaren erdian agertuko da. Sarrera bakoitzean kategoria gramatikala agertuko da, bilatutako hitza aditza bada, hiru formatan emango da: partizipioa, erroa eta gerundioa. Honez gain, jakintza arloa (Bot., Zool., Geol., Inform., Hizk., etab.) eta izendapen zientifikoa (otso hitza sartzean Canis lupus, adibidez) ere agertuko dira.

Erdal kideak adieraka sailkatuta eta zenbaki gorriz adierazita agertuko dira, eta adibideak zenbaki urdinez adierazita. Sarrerako aldaera forma onartua ez denean hiru aukera aurkezten dira forma egokia aurkitzeko:

1. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan “h.” (hobe) dutenak alboan dute forma onartua.

2. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan “e.” (erabili) dutenak alboan dute forma onartua. Adibidez, haundi hitza sartzen bada, hiztegiak handi hitza erabiltzeko proposatuko digu.

3. Gainerakoetan ikus-en bidez forma onartu edo estandarragoetara bidaltzen da eta gainean sakatuz forma horretako informazioa eskaintzen da. Esaterako, emon aditza sartzen badugu, eman aditza ikusteko gomendioa ematen digu.

 

Hitzak aurkitzeko moduak

3000 HIZTEGIAN bilaketa bat egitea oso erraza da, behin orrialdean sarturik euskera-gaztelania edo gaztelania-euskera aukeren artean bat hautatu behar dugu eta “hitza“/”palabra” jartzen duen lekuan bilatu nahi dugun hitza idaztea da egin beharreko gauza bakarra, honen ondoren “bilatu“/”buscar” botoia sakatu, eta listo.

Hauek dira 3000 HIZTEGIAk hitzak aurkitzeko eskaintzen dituen hiru modu desberdinak:

1. Hitza txarto idazten bada edo hiztegian ez dagoen hitz bat sartzen bada, sistemak zerrenda bat proposatuko du horietatik bat aukeratzeko eta Buscar/Bilatu botoia sakatuz gero, hitz horri dagokion informazioa pantailaratuko da.

2. Hitz onartuaren aldaera bat idatzita ere, sistema prest dago gura den hitzaren forma desberdinak aurkitzeko. Adibidez, hitza “h” nahiz “h”-rik gabe idatzi arren aldaera zuzena edo estandarra agertuko da, hau da, andi idatzi arren handi forma onartua agertuko da. Berdin gertatzen da hitz elkartuetan gidoiarekin, loturik nahiz banaturik idazten bada. Adibidez arto(-)buru aurkitzeko ondoko aukerak ditu erabiltzaileak: artoburu, arto(-)buru, arto-buru eta arto buru. Denetatik arto(-)buru sarrera agertuko da.

3. Hitzaren lehen hizkiak idazten badira, adibidez buru idazten bada bi sarrera eskaintzen ditu sistemak: buru eta burutu, baina bur, bur-, nahiz bur& idazten bada, hizki horiekin hasten diren hitzen zerrenda bat proposatzen da. Zerrenda horretako hitz bat markatu eta Bidali botoia sakatzean (adibidez buraso) hitz horri dagokion informazioa eskuratuko da (buraso h. guraso).

4. Bilaketa gaztelaniaz egiterakoan, hitza azentuarekin nahiz azentu gabe idatzi daiteke. Modu batera edo bestera bilatuz 3000 HIZTEGIAk hitzaren forma akademikoa aurkituko du; adibidez, cabezon idazten bada pantailan cabezón berba azalduko da. Gauza bera gertatzen da dieresiarekin, bai pingüino idatziz bai pinguino idatziz, 3000 HIZTEGIAk pingüino formara bideratuko du bilaketa.

Beste hiztegi batzuekin konparatuta

Hiztegi honen antzeko beste bat Elhuyar Hiztegia da. Hiztegi honek bilatu nahi dugun euskal edo erdal hitza itzultzeaz gain, aurrizki zein atzizki bat sartuz gero hau darabilten hitzen zerrenda eskainiko digu. 3000 HIZTEGIAk, ordea, ez du baliabide hau eskaintzen.

Adibide bat jartzearren, 3000 HIZTEGIAn buru hitza sartzen bada hiru aukeretatik bat hartzeko proposatzen du hiztegiak, bata gaztelaniazko abad izango litzatekeena, bestea gaztelaniazko cabeza (honen barruan hamaika adiera), eta azkena gaztelaniazko espigar edo granar izango litzatekeena (honen barruan 3 adiera). Elhuyar Hiztegian buru bilatuz gero, aukerak askoz ere ugariagoak dira: hamalau adiera desberdin eskaintzen dizkigu hiztegiak, eta honez gain, lexi eta lokuzio ugari azpizarrera moduan ere.

Ikus dezakegunez hiztegi biek eskaintzen dituzten baliabideak nahiko antzekoak dira; hala ere, bi hiztegiak erabili ditugu eta gure ustez Elhuyar Hiztegiak ematen dituen itzulpenak eta sarrera aukerak 3000 HIZTEGIAk eskaintzendituenak baino hobeak dira, aurrizkien eta atzizkien baliabidea izateaz gain.

3000 HIZTEGIA Labayru Ikastegiak interneten eskuragarri duen hiztegiarekin ere konpara dezakegu. Hiztegi honen sarrera orrian euskera/gaztelania edo castellano/euskera hiztegien artean aukeratu behar da, eta bietako bat hautatu dugunean bilaketa egiteko hiru modu proposatzen dira: “berbea osorik“/”palabra completa“, “-(e)tik hasita“/”comienza por” eta “daukala“/”contiene“. Hiru modu hauen artean aukeratzeko ideia ona dela pentsatzen dugu eta 3000 HIZTEGIAk ez daukan baliabide bat da. Labayru Hiztegian buru hitza “berbea osorik” aukeraren barruan bilatzen badugu hamar adiera azaltzen dira, baina 3000 HIZTEGIAn ez bezala buru-rekin aurki daitezkeen hainbat eta hainbat hitzen, lokuzioen, etab.-rren zerrenda bat daukagu eskuragarri.

Laburbilduz, 3000 HIZTEGIA kontsulta azkar eta ez oso sakon bat egiteko egokia izango litzateke. Baina gure ustez, sakonagoa, zehatzagoa eta kalitate handiagokoa den bilaketa bat egiterako orduan beste hiztegi mota batzuetara jo beharko litzateke; Orotariko Euskal Hiztegia adibidez, hiztegi egokia da bilaketa espezializatuagoak egiteko. Orotariko Euskal Hiztegiaz aparte aipatutako beste bi hiztegiak (Elhuyar eta Labayru) ere nahiko onak dira horren espezializatuak ez diren bilaketak egiteko, baina bai bilaketa sakonak eta kalitatezkoak egin ahal izateko.

Iturriak:

Egileak: Ainhoa Causo, Jone Flores eta Leire Zamalloa

March 29, 2011

Elhuyar hiztegiaren azterketa

Filed under: Dictionary — Tags: , , , — estiren txokoa @ 8:09 am

Egileak: Naroa Perez eta Esti Blanco

Guk aukeratutako hiztegia Elhuyar hiztegia da, . Erreportaia honen hasieran Elhuyar fundazioari buruzko informazioa eskainiko dugu eta ondoren, kasu praktiko baten bidez, hiztegi honek dakartzan hobekuntza eta alde positibo denak azalduko ditugu. Elhuyar Fundazioak hizkuntza-baliabideak eta tresnak on line jarri zituen Interneten 2008. urtean. Web gune honen bidez, hizkuntzalariek, irakasleek, teknikariek eta, oro har, gizarteak Internet bidez ikusgai izango dute Elhuyar Fundazioak hizkuntza-zerbitzuen arloan lantzen dituen proiektu, zerbitzu eta produktuak. Elhuyarrek eskaintzen dituen zenbait zerbitzu eskuratu ahal izango ditu erabiltzaileak Internet bidez, besteak beste, hauek: hiztegi-kontsulta eleaniztuna, hiztegien plugin-ak deskargatu, telefono mugikorrerako euskara-gaztelaniazko hiztegi murriztua eskuratu, hizkuntza-kontsultak egin… Erabiltzaileek parte hartzeko modua ere bada honakoa, Hizkuntza Zerbitzuen blog-aren bitartez. Elhuyar Fundazioko I+G+B sailean egiten diren ikerketek ere leku berezia dute web gunean. Martxan jarritako ikerketa-ildo eta proiektuen informazioa emango du web guneak, eta argitaratutako artikulu guztiak kontsultagai jarri dira. Horrez gain, ikerketa-proiektuen emaitza diren baliabide eta tresnetara sarbide zuzena egongo da atari honetan: zientzia eta teknologiaren corpusa (berriki handitu da, eta kontsulta-aukera zabalagoa eskaintzen du), CorpEus (Internet euskarazko corpus gisa kontsultatu eta ustiatzeko tresna), OpenTrad (kode irekiko itzultzaile automatikoa) eta Elebila (euskarazko bilatzailea). Hiztegiak 85.000 sarrera inguru ditu bi atalen artean eta 120.000 adiera. Kopuru horiek berek adierazten digute hiztegiaren norainokoa. Izan ere, sarrera-kopuruari begira, bistan da ez garela oinarrizko lan batez ari, premia behinenak soilik asetzeko asmoz taxutua. Bi hizkuntzen masa lexiko esanguratsua bildu da, askotariko beharrak kontutan hartzearren. Hartara, lexiko arrunta eta orokorra landu da, historikoa zein gaur egungo lexiko ‘hiritartua’; horrekin batera terminologia teknikoak ere badu lan honetan bere tokia, guztira hirurogeita zazpi jakintza alorretako hitzak bildu direlarik. Ordainak ematerakoan, atal batean zein bestean ahalbait sinonimo gehien eskaintzen saiatu dira. Hau zuzenean euskalkien tratamenduekin dago. Euskalkiek euskara estandarrean tokia behar dutela aspaldi da euskaltzaleen artean onartua. Horrenbestez, gaztelaniazko hitzen ordain zerrendan euskalki-hitzak ere sartu dira, euskalki-markarik gabe sartu ere. Euskara-atalean berriz, direlako hitz horiek zein euskalkitakoak diren adierazita dago, dagokion markaren bidez. Bilatu nahi dugun hitzen euskal nahiz erdal ordaina eskuratzeaz gain beste baliabide bat ere eskaintzen digu aztergai dugun internet bidezko hiztegi honek. Aurrizki zein atzizki bereko hitzen zerrenda eskaintzen digu bertan azaldutako pausoak jarrituz gero. Baliabide hau oso baliagarria da hizkuntzak lantzen dituenarentzat corpus nahiko osoa eskuratzeko aukera baitago esfortzu handirik egin gabe. Esaterako, -tasun atzizkidun hitzen corpusa lortu nahi badugu (%tasun) idatziko dugu bilatzailean eta berehala zerrenda luze bat azalduko zaigu: Aurrizkiaren kasuan berdin jokatuko genuke, (des%) idatzi ostean honakoa lortuko genuke: Hemendik aurrera, kasu praktikoarekin hasiko gara. Askotan, itzulpenak egiten dihardugunean, hurrengo estiloko zenbait arazo topatzen ditugu: hitz baten erabilera ezberdinak, polisemia, aditz lokuzioak etab. eta honek itzultzeko konponbide argiak aurkitzea ez da horren erraza izaten.

Laburbilduz, elhuyar hiztegiak ondorengo ezaugarriak ditu:

- Elhuyar Fundazioa 1972an sortu zen elkartea dugu, teknologia bultzatzen eta euskera indartzen diharduena.

- Elhuyar hiztegia 2006an argitaratu zen, baina 2008az geroztik dago interneten eskuragarri.

- Hiztegi elebiduna da, itzulpenak gazteleratik euskarara edo euskaratik gaztelerara egiten direlarik.

- Paperean ingeles-euskera eta euskera-ingeles hiztegia ere badago.

Adibide moduan hurrengoa jarriko dugu:

Elhuyar

Testu bat itzultzen gaudela beharbada “ezin ikusia” jarri nahi dugu eta ez dakigu gazteleraz hau zelan esaten den edo itzulpenik zehatzena zein den. Beste itzultzaile batzuetara joz gero, “ikusi” jarri eta “ver” azalduko litzateke besterik gabe. Elhuyar hiztegian begiratuz gero aldiz, “ikusi” sartu eta 6 emaitza ematen dizkigu: lehenengo biak aditzak dira zentzu hertsian baina beste bi aditz lokuzioak dira eta azken biak aldiz, esamoldeak. Lehenengo sarreraren barruan, aditz horrek har ditzakeen esanahi ezberdinak agertzen dira (irudian ikus daitekeenez). Lehenik eta behin “ver” esanahia azaltzen da, hau baita erabiliena, eta honen ondoren “opinar, juzgar”; “comprender, darse cuenta” ; “examinar, inspeccionar” ; “visitar, ir a ver”; “soportar, aguantar, padecer, sufrir” eta “tolerar” hurrenez hurren. Esanahi ezberdin bakoitzari adibide bat eskaintzen zaio, zalantzarik egotekotan esanahi zehatz edo erabileraren inguruan zalantza horiek argitu ahal izateko. Ondoren, hurrengo lokuzioak agertzen dira: – ez ikusi/ikusia/ikusiarena egin – ezin ikusi – ikusi arte – ikusteko modukoa izan Hauetariko bakoitzean sakatuz gero, hitz hauen azalpenera eramango gintuzke, eta honek aberastasun itzela ematen digu. Hiztegi zaharragotan, edo beste mota bateko hiztegietan beste barik, ez da horrelako lokuziorik topatzeko aukerarik ematen, hitz baten ordezko ezberdinak ematen dira beste hizkuntzan eta hori da dena. Testuinguru edo “collocation” ezberdinetan ikusteko aukera ematean, itzultzaile eta orokorrean hizkuntza baten erabiltzaile baten lana izugarri errazten da. Aipaturiko arrazoi hauek guztiak direla eta, Elhuyar hiztegia da gure ustetan hiztegirik onena euskera-gaztelera itzulpenak burutzeko, bi noruntzetan (euskeratik gaztelerara eta gazteleratik euskerara) ondo funtzionatzen duelako eta bere erantzunak ez direlako mugatzen ordezko hutsera, baizik eta erabilera ezberdin eta esamolde ezberdin anitz ematen ditu. Gainera, corpusa edo atzizkien bitartez topatzeko aukera ere bere neurrian baloratu beharra dago, izan ere, gu bezalako filologoentzat, berebiziko garrantzia daukate horrelako tresnek.

LOTURAK:

“Nor Gara”. Elhuyar fundazioa (2009). Retrieved 11:14, March 20, 2011 from:  http://www.elhuyar.org/es/Nor-gara

Elhuyar Fundazioa. (2011, Martxoa 3). Wikipedia, Entziklopedia askea. Retrieved 08:23, Martxoa 29, 2011 from: Elhuyar fundazioa

Waliño J., Garcia E.”Euskerak teknologia berrien aurrean daukan erronka”.Soziolinguistika Klusterra 2010. Retrieved 11:18, March 25 2011 from: http://www.soziolinguistika.org/eu/node/1301

June 3, 2010

Slide aurkezpena

Filed under: Uncategorized Language Resources — Tags: , , , , — deiene @ 7:28 pm

UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa.

Filed under: Uncategorized Language Resources — Tags: , , , , , , — deiene @ 7:18 pm

UZEI irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Euskara berritu eta mundu modernora egokitzeko helburuarekin 1977an sortua, edozein hiztunek edozein lan-eremutan egokitasunez eta zehaztasunez erabil dezan.

1997an sortutako ekimena da, arestian aipatu bezala, euskara mundu modernora egokitzeko. UZEI-ren lanik garrantzitsuenetakoa terminologia espezializatuaz gain, sinonimoen hiztegia da.

Gaur egun hauek dira UZEI-ren erronkarik nagusienak (UZEIren webgunetik jasotako informazioa):

Hiztegi Orokorra: UZEIko Lexikografia Sailak Euskaltzaindiaren Hiztegi Baturako ikerketa-lana egiten du. Hiztegi osagarriak ere lantzen ditu sail honek (Sinonimoen Hiztegia adibidez).

Corpusgintza: Euskarazko testu-corpusen diseinuan, egituratzean eta lematizazioan aitzindaria da UZEI. Emaitzarik aipagarriena XX. Mendeko Euskararen Corpusa da. Egun, itzulpen-corpusak kudeatzeko sistemen garapenean ari da UZEI.

Hiztegi teknikoak: Hastapenetik ari da UZEI hiztegigintzan. Hiztegiak UZEIk sortu zuen EUSKALTERM banku terminologiko publikoan integratzen dira. UZEI, terminologiaren normalkuntzarako erabakiak hartzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Terminologia Batzordeko kide da.

Itzulpengintza teknikoa: Lan terminologikoarekin lotura izanik, UZEIk arlo berezietako itzulpen eta lokalizazioak egiten ditu, besteak beste informatikan, medikuntzan, zuzenbidean, arkitekturan eta enpresa-kudeaketan.

Trebakuntza: Bere lanaren hedapenari garrantzia ematen dio UZEIk. Horrela jardunaldiak eta kongresuak antolatzeaz gain, trebakuntza eskaintzen du bere ezagutza-esparrutan, unibertsitatean eta graduondokoetan.

Hizkuntza-teknologiak: UZEI INNOBASQUEko kide da eta hainbat ikerketa-lerro ditu irekiak bere ezagutza-esparruetan (terminologian eta lexikografian).

Bruselako Adierazpenaren sinatzailea da UZEI (ikus  beheko dokumentua).

Hala ere, UZEI-ren lanik garrantzitsuenetakoa terminologia espezializatuaz gain, sinonimoen hiztegia da. Sinonimoak azaltzerakoan lehenego eta behin lema agertzen da gorriz; ondoren hitzaren erabilera esparrua agertzen da eta kategoria honen ostean. Azpiko lerroan parentesi artean adiera agertzen da( hitz batek adiera bat baino gehiago izan ditzake, beraz, sinonimo multzo bat baino gehiago ere), eta azkenik sinonimoaen zerrenda.

Adibidez:

txorakeria iz. Heg. adkor.
[zorakeria] burugabekeria, erokeria, kiska, zentzugabekeria, zorakeria

Beste adibide bat:

“Zahar” hitza  bilatzailean bilatzen bada, hau agertuko da:

elezahar iz.
[ipuina] zah. ipuin
[aspaldiko gertaerei buruzko kontakizun alegiazkoa] legenda, asele g.e.
erran zahar iz.
[esaera zaharra] erran zuhur, errefrau, esaera zahar, esakune zahar Bizk., zuhur-hitz, atsotitz neol.
esaera zahar iz.
[atsotitza] erran zahar, erran zuhur, errefrau, esakune zahar Bizk., zuhur-hitz, atsotitz neol.
esakune zahar iz. Bizk.
[errefraua, atsotitza] erran zahar, erran zuhur, errefrau, esaera zahar, zuhur-hitz, atsotitz neol.
ilargi zahar iz.
[ilzaharra] ilzahar
ilzahar iz.
[ilargi zaharra] ilargi zahar
kaka zahar interj.
[kaka] kaka
mutilzahar iz./izond.
[gaztaroa igaro eta ezkongai dirauen gizonezkoa] donado Sort.
neskazahar iz.
[mutxurdina] mutxurdin
zahar iz./izond.
[adin handia duena] adineko, adintsu, edadeko Heg. beh., edadetu Heg. beh., adindun g.e.
zaharberrikuntza iz.
[zaharberritzea] zaharberritze
zaharberritze iz.
[zaharberrikuntza] zaharberrikuntza
zahardade iz. Gip.
[zahartzaroa] zahartzaro, zahartze, zahartasun Ipar., zahartza g.e.
zaharkitu ad.
[zahartu] zahartu
zaharkitu izond.
[zahartua] irol g.e.
zaharmindu ad. Ipar.
[zurmindu] ozpindu, zurmindu Ipar., gardingatu Ipar. g.e., alentatu Ipar. zah.
zaharo iz.
[makila, zigorra] eskumakila, haga, makila, satai, zardai, zigor, paldo Ipar., zarta Bizk. g.e., bastoi beh., uhe Ipar. g.e., bara zah.
zaharoztatu ad. Ipar.
[zigortu, makilatu] astindu, bero-bero egin, berotu, bizkarra berotu, ederrak eman, egurra eman, egurtu, hebain-hebain egin, hebaindu, jipoitu, jo, makilatu, zigorkatu, zigortu, azotatu Ipar., panpatu Ipar., umatu Ipar., zafratu Sort., zehatu, zaflatu Zub., zurratu, ukaldikatu Ipar. jas., bizkarra hautsi g.e., hagatu g.e., makilakatu g.e., azorriatu Ipar. g.e.
zahar-sari iz. g.e.
[pentsioa] pentsio
zahartasun iz.
[zahartzaroa] Ipar. zahartzaro, zahartze, zahardade Gip., zahartza g.e.
zahartu ad.
[zahar-itxura hartu edo eman, zahar bihurtu] zaharkitu
[zahartzarora heldu] adine(ta)ra heldu, adinean sartu, adineratu, edadetu Heg. beh., adindu g.e.
zahartza iz. g.e.
[zahartzaroa] zahartzaro, zahartze, zahartasun Ipar., zahardade Gip.
zahartzaro iz.
[heldutasunaren ondoko aldia] zahartze, zahartasun Ipar., zahardade Gip., zahartza g.e.
zahartze iz.
[zahardadea] zahartzaro, zahartasun Ipar., zahardade Gip., zahartza g.e.

Lehenengo eta behin erabiltzen dituen laburudurak aztertuko dira:

Ipar.: Iparraldeko forma dela adierazten du.

Gip.: Gipuzkerako forma.

g.e.: Gutxi erabilia

Zub.: Zubererazko forma

Sort.: Sortaldeko forma

zah.: Forma zaharkitua

Bizk.: Bizkaierazko forma

neol.: Neologismoa

Argibide hauei esker, hitzaren sinonimo ezberdinek duten eremua, bai euskalkiei dagokienez, bai erabilerari dagokienez ezagutu dezakegu.

Laburduren artean kategoria adierazten dutenak ere sar daitezke. Kasu honetan, zahar hitza adjektiboa izanik, kategoria ezberdinetako hitzak agertzen zaizkigu, baina zahar hitza barneratzen dituztenak.

Bigarrenik,aurrekoarekin lotuta,  zahar hitza agertzeaz gain, honekin sortutako hitz elkartuak  eta eratorriak agertuko dira: elezahar, zahartze, zahartzaro… (denak dira hitz elkartuak edo eratorriak) Hitz elkartuen artean, hitz elkartu ez den baina asko erabili den espresioa (interjekzio modura erabiltzen dena)  ikus dezakegu: “kaka zahar” , esate baterako.

Zahar hitza oso erabilia da euskaraz, baina baliabide honek ez du bereizten zahar hitza beste hitz batzuengandik: zahar eta zaharo adibidez. Zaharo hitza ez da zahar hitzetik eratorria, hala ere bilatzailean zahar jartzen badugu zaharo agertuko da.

Ondorioz, baliabide honek letren segida bat bereizten duela esan daiteke: zahar esate baterako, eta letra multzo hori duten hitz guztiak bilatzen ditu (nahiz eta semantikoki erlazionatuta egon ez arren): zaharo eta zaharoztatu kasu honetan.

Iturriak:

  • UZEI terminologia eta Lexikografia Zentroa. KOntsultaren data: 2010aren martxoak 29, 20:23.   http://www.uzei.com/antbuspre.asp?nombre=1655&cod=1655&sesion=14
  • “Uzei realizará un diccionario de terminología de informática en euskera”, (2000) CyberEuskadi. Kontsultaren data: 2010aren martxoak 29, 20.57. http://cybereuskadi.com/uzei-realizara-un-diccionario-de-terminologia-informatica-en-euskera
  • Aguirrezaldegi, Alberto. “UZEI: Centro vasco de Terminologia y Lexicografia”. Euskonws & Euskomedia. Kntsultaren data: 2010aren martxoak 29, 21:34. http://www.euskonews.com/0023zbk/gaia2302es.html
  • OEH (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Filed under: Uncategorized Language Resources — Tags: , , , , , — deiene @ 7:16 pm

    OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) hiztegi deskribatzailea da. Koldo Mitxelenak 1984.urtean hasi zuen(1984an Euskaltzaindiak alde batetik eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Diputazioek, Eusko Jaurlaritzarekin batera, bestetik akordio bat sinatu zuten Orotariko Euskal Hiztegia lantzeko.) baina bere heriotzaren ostean Ibon Sarasolak jarraitu zuen buru hiztegi hau aurrera ateratzeko.

    Hiztegi honen helburua euskara idatziaren korpus historiko osoa (eta leku guztietakoa ere) batzea du helburu, euskal hitzen ondarearen berri emateko. Guztira 16 ale dira paperezko edizioan, baina Euskaltzaindiak sarean dauka eta Internet-en bidez PDF formatuan deskargatu edo momentuan kontsultatzeko aukera ematen du.

    Hona hemen hiru.com web orrialdeak Orotariko Euskal Hiztegiaren definizioen gainean dakarren informazioa:

    OEHren edukia

    Hiztegiaren sarrerek honako informazio hauek dituzte:

    Sarreraburua
    > testuetan agertzen diren hitzen aldaerak eta hiztegigileek aukeratutako forma edo lema dauzka atal honek.<p>

    Euskalkiei buruzko informazioak aldaera bakoitzak azken ehun urtean izan duen hedadura adierazten du.

    Adierak, hitzak izan dituen esanahiak dira.

    Tradizioa edo hitzaren erabileraren historia.

    Adibideak, h.d. corpusean agertu diren pasarteak, sarrerako hitzaren erabilera argitzen dutenak, testuinguruaren bidez.

    Forma konposatuak eta esamoldeak

    Etimologiari buruzko informazioa

    Goian dugun adibidean ikus dezakegunez, hitza bilatzen denean, letra multzo hori duten hitz guztiak agertzen dira ezkerreko zutabean, hala nola, horren hitz-elkartuak eta eratorriak. Ezkerreko zutabean dauden hitz hauek, hitz-sarrera propioak dira, baian katergorizatuta ere aurkezten dira (bata bestearen barnean kasu batzuetan. Gainera mailak ezberdintzeko letra larria erabiltzen da.

    Orokorrean hitzegi honek dakartzan baliabideak, hiztegi batuan agertzen ez diren hitzak eta aldakiez gain, euskalkiko aldaerak eta literaturan izan duten erabilera dakar. Horretarako erabiltzen dituen abrebiazio guztiak ( bai idazleen gainekoak, bai testuenak eta errefentzia bibliografikoenak ere) sarrerako orrialdean pdf formatuan deskarga daitezke. Idazleek egin duten erabilera semantikoa eta erabili duten testuingurua dakar.  Literaturan izan duen erabilerari esker, hitzaren esparrua eta garaia ezagutu dezekegu. Laburdura anitz erabiltzen ditu eta honek aberastasuna dakariko. Hona hemen erabiltzen dituen laburduren zerrenda zati bat (a-tik i-ra), esate baterako:

    aa.: alto alemán
    act.: (caso) activo
    adic.: adición
    adj.: adjetivo
    adnom.: adnominal
    adv.: adverbio; adverbial
    alat.: (caso) alativo
    alav.: (romance) alavés
    anón.: anónimo
    ant.: antiguo
    antón.: antónimo
    antr.: antropónimo
    ap.: apud
    app.: apéndice
    aprox.: aproximativo (se refiere al suf. -tsu con este
    valor; tbn. a algunos usos del suf. -xe). Delante de
    cifras, fecha aproximada
    aquit.: aquitano
    ár.: árabe
    arag.: aragonés
    arag. pir.: aragonés pirenaico
    arc.: arcaico
    art.: artículo
    aum.: aumentativo
    aux.: (verbo) auxiliar
    bearn.: bearnés
    bilb.: (romance) bilbaíno
    bot.: botánica
    c.: (vasco) común. Delante de cifras, circa
    canc. pop.: canción popular
    cast.: castellano
    cat.: catalán
    cauc.: caucásico
    caus.: (verbo) causativo
    celt.: céltico
    colab.: colaboración
    com.: (vasco) común
    comp.: composición; compuesto
    conj.: conjunción
    contr.: contracción
    dat.: (caso) dativo
    decl.: declinación
    dem.: demostrativo
    det.: determinado
    dial.: dialecto
    dicc.: diccionario
    dim.: diminutivo
    doc.: documental; documento
    ed.: edición; editor
    ej.: ejemplo
    equiv.: equivalente
    erg.: (caso) ergativo
    esp.: español
    etim.: etimología
    euf.: eufemismo
    exclam.: exclamación
    expr.: expresión; expresivo
    f. pref.: forma prefijada o de composición
    fam.: familiarmente
    fem.: femenino
    fig.: acepción figurada
    f. / fol.: folio
    fr.: francés
    frec.: frecuente
    fut.: futuro
    gal.: galés
    gall.: gallego
    gasc.: gascón
    gen.: (caso) genitivo
    germ.: germánico
    gót.: gótico
    git.: habla gitana
    gr.: griego
    gr.-lat.: grecolatino
    gral.: general
    gralmte.: generalmente
    gram.: gramática
    h. l.: hapax legomenon
    hisp. ant.: hispánico antiguo
    hit.: hitita
    i. e.: id est
    i-e.: indoeuropeo
    ib.: ibidem
    ibér.: ibérico
    id.: idem
    imper.: imperativo
    in m.: en el margen
    ind.: indio
    indet.: indeterminado
    ines.: (caso) inesivo
    ingl.: inglés
    instr.: (caso) instrumental
    interj.: interjección
    interpr?: de interpretación dudosa
    intrans.: intransitivo

    Laburdurak lagungarriak dira informazio asko eskuratzeko eta gainera espazio txikia erabltzen dute. Hala ere hainbeste laburdura erabiltzeak laburduren zerrenda deskargatu eta kontsultatu beharra dakar, oso zaila baita laburdura guztiak ezagutzea.

    Iturriak:

    Euskalkultura.com  ” Euskaltzaindia presenta el Diccionario General Vasco- Orotariko Euskal Hiztegia, completado tras 21 años”,2005. Kontsultaren data:2010eko martxoaren 8a, 19:10. http://www.euskalkultura.com/noticias/euskaltzaindia-presenta-el-diccionario-general-vasco-orotariko-euskal-hiztegia-completado-tras-21-anos?language_sync=1

    Theme: Silver is the New Black. Blog at WordPress.com.

    Follow

    Get every new post delivered to your Inbox.