Deusto Reviewer on Language Resources

June 3, 2010

UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa.

Filed under: Uncategorized Language Resources — Tags: , , , , , , — deiene @ 7:18 pm

UZEI irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Euskara berritu eta mundu modernora egokitzeko helburuarekin 1977an sortua, edozein hiztunek edozein lan-eremutan egokitasunez eta zehaztasunez erabil dezan.

1997an sortutako ekimena da, arestian aipatu bezala, euskara mundu modernora egokitzeko. UZEI-ren lanik garrantzitsuenetakoa terminologia espezializatuaz gain, sinonimoen hiztegia da.

Gaur egun hauek dira UZEI-ren erronkarik nagusienak (UZEIren webgunetik jasotako informazioa):

Hiztegi Orokorra: UZEIko Lexikografia Sailak Euskaltzaindiaren Hiztegi Baturako ikerketa-lana egiten du. Hiztegi osagarriak ere lantzen ditu sail honek (Sinonimoen Hiztegia adibidez).

Corpusgintza: Euskarazko testu-corpusen diseinuan, egituratzean eta lematizazioan aitzindaria da UZEI. Emaitzarik aipagarriena XX. Mendeko Euskararen Corpusa da. Egun, itzulpen-corpusak kudeatzeko sistemen garapenean ari da UZEI.

Hiztegi teknikoak: Hastapenetik ari da UZEI hiztegigintzan. Hiztegiak UZEIk sortu zuen EUSKALTERM banku terminologiko publikoan integratzen dira. UZEI, terminologiaren normalkuntzarako erabakiak hartzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Terminologia Batzordeko kide da.

Itzulpengintza teknikoa: Lan terminologikoarekin lotura izanik, UZEIk arlo berezietako itzulpen eta lokalizazioak egiten ditu, besteak beste informatikan, medikuntzan, zuzenbidean, arkitekturan eta enpresa-kudeaketan.

Trebakuntza: Bere lanaren hedapenari garrantzia ematen dio UZEIk. Horrela jardunaldiak eta kongresuak antolatzeaz gain, trebakuntza eskaintzen du bere ezagutza-esparrutan, unibertsitatean eta graduondokoetan.

Hizkuntza-teknologiak: UZEI INNOBASQUEko kide da eta hainbat ikerketa-lerro ditu irekiak bere ezagutza-esparruetan (terminologian eta lexikografian).

Bruselako Adierazpenaren sinatzailea da UZEI (ikus  beheko dokumentua).

Hala ere, UZEI-ren lanik garrantzitsuenetakoa terminologia espezializatuaz gain, sinonimoen hiztegia da. Sinonimoak azaltzerakoan lehenego eta behin lema agertzen da gorriz; ondoren hitzaren erabilera esparrua agertzen da eta kategoria honen ostean. Azpiko lerroan parentesi artean adiera agertzen da( hitz batek adiera bat baino gehiago izan ditzake, beraz, sinonimo multzo bat baino gehiago ere), eta azkenik sinonimoaen zerrenda.

Adibidez:

txorakeria iz. Heg. adkor.
[zorakeria] burugabekeria, erokeria, kiska, zentzugabekeria, zorakeria

Beste adibide bat:

“Zahar” hitza  bilatzailean bilatzen bada, hau agertuko da:

elezahar iz.
[ipuina] zah. ipuin
[aspaldiko gertaerei buruzko kontakizun alegiazkoa] legenda, asele g.e.
erran zahar iz.
[esaera zaharra] erran zuhur, errefrau, esaera zahar, esakune zahar Bizk., zuhur-hitz, atsotitz neol.
esaera zahar iz.
[atsotitza] erran zahar, erran zuhur, errefrau, esakune zahar Bizk., zuhur-hitz, atsotitz neol.
esakune zahar iz. Bizk.
[errefraua, atsotitza] erran zahar, erran zuhur, errefrau, esaera zahar, zuhur-hitz, atsotitz neol.
ilargi zahar iz.
[ilzaharra] ilzahar
ilzahar iz.
[ilargi zaharra] ilargi zahar
kaka zahar interj.
[kaka] kaka
mutilzahar iz./izond.
[gaztaroa igaro eta ezkongai dirauen gizonezkoa] donado Sort.
neskazahar iz.
[mutxurdina] mutxurdin
zahar iz./izond.
[adin handia duena] adineko, adintsu, edadeko Heg. beh., edadetu Heg. beh., adindun g.e.
zaharberrikuntza iz.
[zaharberritzea] zaharberritze
zaharberritze iz.
[zaharberrikuntza] zaharberrikuntza
zahardade iz. Gip.
[zahartzaroa] zahartzaro, zahartze, zahartasun Ipar., zahartza g.e.
zaharkitu ad.
[zahartu] zahartu
zaharkitu izond.
[zahartua] irol g.e.
zaharmindu ad. Ipar.
[zurmindu] ozpindu, zurmindu Ipar., gardingatu Ipar. g.e., alentatu Ipar. zah.
zaharo iz.
[makila, zigorra] eskumakila, haga, makila, satai, zardai, zigor, paldo Ipar., zarta Bizk. g.e., bastoi beh., uhe Ipar. g.e., bara zah.
zaharoztatu ad. Ipar.
[zigortu, makilatu] astindu, bero-bero egin, berotu, bizkarra berotu, ederrak eman, egurra eman, egurtu, hebain-hebain egin, hebaindu, jipoitu, jo, makilatu, zigorkatu, zigortu, azotatu Ipar., panpatu Ipar., umatu Ipar., zafratu Sort., zehatu, zaflatu Zub., zurratu, ukaldikatu Ipar. jas., bizkarra hautsi g.e., hagatu g.e., makilakatu g.e., azorriatu Ipar. g.e.
zahar-sari iz. g.e.
[pentsioa] pentsio
zahartasun iz.
[zahartzaroa] Ipar. zahartzaro, zahartze, zahardade Gip., zahartza g.e.
zahartu ad.
[zahar-itxura hartu edo eman, zahar bihurtu] zaharkitu
[zahartzarora heldu] adine(ta)ra heldu, adinean sartu, adineratu, edadetu Heg. beh., adindu g.e.
zahartza iz. g.e.
[zahartzaroa] zahartzaro, zahartze, zahartasun Ipar., zahardade Gip.
zahartzaro iz.
[heldutasunaren ondoko aldia] zahartze, zahartasun Ipar., zahardade Gip., zahartza g.e.
zahartze iz.
[zahardadea] zahartzaro, zahartasun Ipar., zahardade Gip., zahartza g.e.

Lehenengo eta behin erabiltzen dituen laburudurak aztertuko dira:

Ipar.: Iparraldeko forma dela adierazten du.

Gip.: Gipuzkerako forma.

g.e.: Gutxi erabilia

Zub.: Zubererazko forma

Sort.: Sortaldeko forma

zah.: Forma zaharkitua

Bizk.: Bizkaierazko forma

neol.: Neologismoa

Argibide hauei esker, hitzaren sinonimo ezberdinek duten eremua, bai euskalkiei dagokienez, bai erabilerari dagokienez ezagutu dezakegu.

Laburduren artean kategoria adierazten dutenak ere sar daitezke. Kasu honetan, zahar hitza adjektiboa izanik, kategoria ezberdinetako hitzak agertzen zaizkigu, baina zahar hitza barneratzen dituztenak.

Bigarrenik,aurrekoarekin lotuta,  zahar hitza agertzeaz gain, honekin sortutako hitz elkartuak  eta eratorriak agertuko dira: elezahar, zahartze, zahartzaro… (denak dira hitz elkartuak edo eratorriak) Hitz elkartuen artean, hitz elkartu ez den baina asko erabili den espresioa (interjekzio modura erabiltzen dena)  ikus dezakegu: “kaka zahar” , esate baterako.

Zahar hitza oso erabilia da euskaraz, baina baliabide honek ez du bereizten zahar hitza beste hitz batzuengandik: zahar eta zaharo adibidez. Zaharo hitza ez da zahar hitzetik eratorria, hala ere bilatzailean zahar jartzen badugu zaharo agertuko da.

Ondorioz, baliabide honek letren segida bat bereizten duela esan daiteke: zahar esate baterako, eta letra multzo hori duten hitz guztiak bilatzen ditu (nahiz eta semantikoki erlazionatuta egon ez arren): zaharo eta zaharoztatu kasu honetan.

Iturriak:

  • UZEI terminologia eta Lexikografia Zentroa. KOntsultaren data: 2010aren martxoak 29, 20:23.   http://www.uzei.com/antbuspre.asp?nombre=1655&cod=1655&sesion=14
  • “Uzei realizará un diccionario de terminología de informática en euskera”, (2000) CyberEuskadi. Kontsultaren data: 2010aren martxoak 29, 20.57. http://cybereuskadi.com/uzei-realizara-un-diccionario-de-terminologia-informatica-en-euskera
  • Aguirrezaldegi, Alberto. “UZEI: Centro vasco de Terminologia y Lexicografia”. Euskonws & Euskomedia. Kntsultaren data: 2010aren martxoak 29, 21:34. http://www.euskonews.com/0023zbk/gaia2302es.html
  • Theme: Silver is the New Black. Blog at WordPress.com.

    Follow

    Get every new post delivered to your Inbox.