Hiztegi Batua

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak Euskaltzaindiak egindako hiztegi bat da. Sortu zenetik orain arte, hiztegi alorrean hartu dituen erabaki eta gomendio guztiak hartzen ditu bere mendean, euskara egokia egin nahi badugu, hiztegi honetan azaltzen denari kasu egin behar diogu, hau delako nolabait euskara zuzenaren oinarri.

Beste alde batetik, egiterako orduan forma bat edo beste aukeratzeko orduan, bi irizpide erabiltzen dira, euren esanetan:

  • tradizio idatziko eta egungo erabilera; gaur egun, orain arte ez bezala,Hiztegi Batuari berme sendoarekin ekiteko moduan ezagutzen ditugu erabilera horiek Orotariko Euskal Hiztegia-ri eta Egungo Euskararen Bilketa-lan Sistematikoa-ri eskerrak.
  • alde bateko eta besteko euskaldunak batzen gaituzten formak hobestea; mailegu berrietan, esaterako, nazioarteko formen alde egin dugu, eta horrelakorik ez dagoen kasuetan, Iparraldeko eta Hegoaldekoentzat onargarri gertatzen direnei eman zaie lehentasuna. Forma bakarrera iristeko oinarririk edo indarrik ikusi ez denean, forma lehiakideak eskaini dira, kasuan kasuko argibideak emanez, beherago adieraziko den eran.

Beste ildo batetik jarraituz, baliteke hiztegiak hainbat hitz jasotzea, baina horien gainean ere Euslatzaindia mintzatzen da, hurrengoa adieraziz: “Hiztegian jasotzen ez diren hitzei buruz esan behar da, bestalde, Euskaltzaindiak ez dituela oraingoz onartzen, baina ezta gaitzesten ere. Nahiago izan dugu alderdiren batetik eragozpenen bat agertzen duten hitzak bigarren ekinaldiko azterketa zehatzagoaren ondoren onartzeko utzi, euskaldunen egungo premia larriek hertsaturik arinkeriaz jokatu baino.”.

Bilaketa formari dagokionez, argi dago paperezko bertsioan bilaketa arrunta izango dela, orain arte edozein hiztegirekin gertatu den moduan, baina bertsio digitalari dagokionez, bere web gunean ikusi dezakegunez, bi eratakoa izan daiteke, arrunta eta oinarriduna. Hortaz, ikus ditzagun non dauden desberdintasunak hurrengoko irudiekin:

-> Arrunta:

Irudi honetan ikusi daitekeenez, bilaketa arrunta bat besterik ez da, edozein hiztegi digitaletan egin daitekeen antzekoa. Goiko aldean hiztegiko letra sarrerak ditugu, eta bilaketa egin ondoren, hiztegi sarrerak agertzen zaizkigu. Kasu honetan adibidez, hiztegiko lehen sarrera da, a hitzarekin lor daitekeena.

-> Bilaketa oinarriduna:

Kasu honetan, ostera, bilaketa aurrekoaren desberdina da. Emaitza bera da, baina bilaketa era guztiz aldatu da. Bilaketa honekin, hainbat arlo desberdintzan ditu Euskaltzaindiak, hala nola, kategoria gramatikala, euskalkia, onarpen maila, erregistro maila, etab. Era honetara, bilaketa askoz ere sakonagoa izan daiteke, zehatzago arakatuz hiztegian bertan.

Ondorioz, esan dezakegu Euskaltzaindiaren Hiztegi Batu hau funtsezkoa dela euskararen irakaspenean eta hobekuntzan, hiztegi honek arautzen baitu euskara bera, eta horrez gain, bertan daudelako hobetsi behar diren hitzak eta formak, horrenbestez, esan dezakegu hiztegi hau dela euskarak duen hiztegi emankorrenetarikoa, emankorrena ez bada.

– Iturriak:

Euskaraz.net, Hiztegiak; 2010eko apirilaren 23an, 17:43 www.euskaraz.net/Argitalpenak/Gida/Gida08/22

Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s