Orotariko Euskal Hiztegia

Orotariko Euskal Hiztegia euskal ondarea biltzen duen hiztegirik osoena dugu. Hiztegi aberats honen jatorria Resurrección María de Azkue euskal hizkuntzalari lekeitiarrak sortutako Diccionario Vasco-Español-Francés hiztegian dago. 1955an, Azkueren hiztegia agortua zegoelako ustean, Euskaltzaindiak Kolo Mitxelena hizkuntzalariari hiztegia eguneratu, zuzendu eta osatzeko enkargua egin zion, hiztegi berri bat sortzeko.

Egitasmo honek, ordea, ez zituen bere fruituak eman hasiera batean. Izan ere, proiektua albo batera utzi zuten. Franko hilda, ostera, berriro ere ekin zioten proiektua egiteari. Euskaltzaindiak bere status-a berreskuraturik eta Mitxelena Euskal Herrira bueltaturik, lanean hasi ziren. 1981ko Hondarribiko jardunaldietan, euskaltzain guztiek aho batez onartu zuten Euskal Hiztegi berritu bat sortzearen premia bazegoela.

70ko hamarkadaren amaiera aldean baita 80ko hamarkada osoan zehar ere, Eusko Jaurlaritza baita Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Aldundiek dirulaguntza eskaini zioten Euskaltzaindiari proiektua garatzen segi zezan. Lehendabiziko liburua 1987an argitaratu zenerako, ordea, Koldo Mitxelena bera hilik zegoen.

Hiztegiaren argitaratze osoa apurka-apurka eginez joan zen, hiztegia osatzen duten 16 liburuak kaleratu arte, alegia. 125.987 sarrera ditu eta 14.028 orrialde. Hiztegiko sarrera bakoitzak, lehenik hitzaren esanahia eskaintzen du gaztelaniaz edota frantsesez, baita aurreko hiztegigileek hitzari buruz esandako guztia ere. Ondoren, literatur tradizioko adibideak ematen ditu, urtea ere aipatzen duelarik.

Hein handi batean, hiztegiaren helburua eta izatea garai, mota eta toki guztietako hitzak eta euskal ondarea biltzea baita definitzen saiatzea da. Menderik mende eta historian zehar euskaldunok erabilitako hizkuntzaren xehetasunak ematea, hain zuzen ere.

Lehen liburuaren hitzaurrea idazten ari zela hil zen proiektuaren aitzindaria, Koldo Mitxelena. Hiztegiaren izatea ezinhobe definitzen duen hitzaurrea dugu. Hona hemen lerro batzuk: “Zer esan, eta neurri zabal batean zer esaten den, azaldu nahi litzateke, bada, hemen, eta ez zer esan behar litzatekeen. Irakurleari eman nahi zaizkio aukera egiteko behar lituzkeen lanabesak, hautaketan hasi behar badu”.

Mitxelenak amaitu gabe utzitako lana Ibon Sarasola euskaltzainak amaitu du, eta 2009.urtean pausu bat harago joan da Euskaltzaindia. Izan ere, urte horretan, gur egunean bizi garen informazio-gizartean egokitzeko asmoz, Orotariko Euskal Hiztegiaren Internet-eko bertsioa aurkeztu zuen Euskaltzaindiak.

Bertsio hau Euskaltzindiaren webgunean dago eskuragarri:

http://www.euskaltzaindia.net/oeh

Hiztegia zelan erabili?

Goazen orain hiztegiaren xehetasunak ikustera.  ‘Etxe’ hitza Orotarikoan arakatuz gero, ikus dezakegu informazio zabala ematen duela hiztegiak:

Alde batetik, euskaraz ‘etxe’ osatutako hitz guztien zerrenda aurki dezakegu ezkerraldean, eta eskumaldean sarrera guzti hauek banan banan eta zehaztasunez definiturik agertzen zaizkigu. Esanahiaren definizioa erderaz agertzen bada ere, euskal literatura klasikoetako adibide ugari ere aipatzen ditu, euskara zaharrean idatzirik. Horrela euskaraz tradizioz hitz honen erabilera zein izan den ezagutuko dugu.

Egin dezagun orain konparaketa beste edozein hiztegirekin. Euskaltzaindiak berak bere weborrian eskuragarri duen ‘Hiztegi Batua’ izan dugu hizpide kasu honetan. ‘Etxe’ hitza sartu eta hauxe da dakarrena:

Kasu honetan informazioa askoz ere sinpleagoa eta oinarrizkoagoa da, ez baita definiziorik ematen. Hitz zerrenda huts bat besterik ez da agertzen.  Adibide batzutan, ‘etxe-galgarri’ hitzarenean, adibidez, hitzaren esanahia ere azaltzen da, ‘etxekaltea’ dela esanez. Hala ere, informazio kopuru eta kalitatearen aldetik, ez dauka Orotarikoarekin konparatzerik.

Informazio-iturriak:

– Erabili.com: Orotariko Euskal Hiztegia: 50 urteko lana http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1132268095 -tik hartua, 2010eko martxoaren 8an, 18:00

– Euskaltzaindia: Orotariko Euskal Hiztegia: http://www.euskaltzaindia.net/oeh -tik hartua, 2010eko martxoaren 8an, 18:30

– Euskaltzaindia: Orotariko Euskal Hiztegia, ‘etxe’ hitza:

http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_oeh&view=frontpage&Itemid=340&lang=eu

-tik hartua, 2010eko apirilaren 20a, 11:50

– Euskaltzaindia: Hiztegi Batua, ‘etxe’ hitza:

http://www.euskaltzaindia.com/index.php?option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=189&lang=eu&sarrera=etxe

-tik hartua, 2010eko apirialearen 20a, 12:15

Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s