My slide presentation OEH

OEH Euskaltzaindia (Slideshare)Orotariko Euskal Hiztegia

Euskaltzaindiak, euskal hizkuntzaz arduratzen den erakunde ofizialak,  egin duen lanik handienetakoa da Orotariko Euskal Hiztegia OEH. Hiztegigintza arloan erreferentea da. Bertan euskalki ezberdinetan idatzi diren hitzak jaso dira eta hiztegi historikoa da euskal hizkuntzan idatzi diren testuetatik hartutako adibideak daude eta. Berez, hamasei aleko hiztegia zabala da baina interneten aurki dezakegu denon eskuragarri.Honen helburua euskal hizkuntzaren tradizio idatzian gorde diren hitzak jasotzea da, euskalki guztiak aintzakotzat hartuz.

Izan ere, hiztegi deskribatzailea da, hau da, hitzak nola erabili izan diren erakusten duena da. Historian zehar egin dira hiztegi deskribatzaileak idazteko saiakerak. Gehien hurbildu izan zena Azkue izan zen bere hiztegi vasco-español-frances-arekin baina bazuen hiztegi honek ezaugarri guztiak betetzen ez zituenik. Azkuek herritarren hizkuntza mintzatuari eman zion garrantzia eta hitz asko ez zituen jaso. Horrela, 1950.urtean oraindik ez zegoen euskal hiztegi deskribatzaile egokirik eta orduan Euskaltzaindiak Koldo Mitxelena euskal hizkuntzalariari eskatu zion Azkueren hiztegia osa zezan, hots, edizio gaurkotua eta osatua eratzeko ardura eman zion. Hala egin zuen berak nahiz eta ez zuen hiztegi osoa berak bukatu, Ibon Sarasolak amaitu zuen azkenean.

Orotariko Euskal Hiztegiaren Corpusa

Arestian aipatu den legez, hiztegi honen helburua toki eta garai guztietako euskal hitzen ondarea azaltzea da. Erdi Aroko testuetatik hasita XVIII.mende erdirarte argitaratutako hitzak hartuz. Gaur egun euskara idatziaren oso erreferentzia osatua da OHE. Corpus hau sei milloi hitzek osatzen dute.

Edukia

Hiztegiaren sarreran informazio ezberdinak ageri dira, hala nola, sarreraburua, euskalkiei buruzko informazioa, adierak, tradizioa, adibideak, forma konposatuak eta esamoldeak eta azkenik, etimologiari buruzko informazioa.

Hona hemen hiztegi honetan aurki genitzakeen hitzen adibide batzuk: laiotz eta txikot izenen adibideak.

laiotz
LAIOTZ-ALDE

laiotz

laiotz

1 laiotz (V-gip, G), lañotz (V-gip). Ref.: A; AEF 1955, 71; Arin AEF 1960, 74; Iz UrrAnz, ArOñ; JMB At; Gte Erd 87.

(Sust. y adj.). Lugar sombrío; sombrío. “Paraje sombrío” A. “El lugar no soleado” Iz UrrAnz. “Lado norte de un monte, en oposición a egutera que es el lado sur” JMB At. “Etxea laiotzean dago (G-azp), etxe laiotza da (G-azp)” Gte Erd 87. Cf. JMB AEF 1928, 75 (en una lista de topónimos de Ataun): “Layube (= debajo del lugar sombrío) (1808)”. v. ainube. Egutera, gibeltza, laiotza. Izt C 234 (en una lista de nombres de tierra y productos de agricultura). Aiñube edo toki laiotzean dagozan gauzaak. A BGuzur 151. Basarri-etxeak […] batzuk egutera ederrean; besteak laiotz añubean. EEs 1929, 49. Eguzkiak io bageko alde laiotzean. Zait Plat 38 (v. tbn. 54). Nola eguzkiak berotzen ditu / munduko toki laiotzak. And Auspoa 52-53, 191. Mendi-tontorrak elurrez zuri, / atai-aldean laiotza. NEtx LBB 368. [Erronkariko oxezki hitzak] ez du […] esan nahi, “laiotza” baizik. MIH 345. Laiotz-izotza baño ez / emen, errekalde ontan… SMitx Arraun 135. Jainko-iguzkiak giza-laiotza / mezerdiz argituz gero […]. SMitx Aranz 175. Nire baitako laiotzean azterkari. SMitx Arraun 117. Mikenaiko lurralde osoa laiotzean yarri zun. ‘Se había ensombrecido’. Zait Sof 23.

txikot
TXIKOTEAN

txikotu

txikot (V, G-bet), txikote (AN-gip). Ref.: A (txikote, txikot); Holmer ApuntV.

1. Soga, cuerda. Cf. Echaide Orio 112: “Chicota, cuerda, soga. Del guip. txikot. En cast. chicote se emplea en náutica como punta o pedazo de cuerda. Ésta y otras acepciones se dan a lo largo de la costa atlántica de la Península (Corominas)”. Argi irukotx bi isio ta iza ebazan gero zokondoko txikotakaz. A BeinB 66. Txikotaz edo idi-zillaz gorputza odolduten. Ib. 81. Zulatu bear eben ontzia urertzean txikotak arin ebaten ezpazirean. Echta Jos 203. Karelak zatittu ontziaren aldemenean, txikotak urratu ta galdu zan oso batela. Ib. 139. Teinkaka zeukaten beren laneko txikota. Inzag RIEV 1923, 503. Artu Bertolda gudarijen artian eta txikotez besubetatik lotuta baso andi batera eruan eben. Otx 91. Kokotian txikotaz marapilo bat egin eta eskegi egingo nindukie. Ib. 77. Arako txikot intziriti arek Amaren estalkia jaso eta distiraz betea agertzean. Erkiag Arran 173. Ontzi sabel aundia. Gizonak gañean korrika. “Erria txikota!”. Anab Poli 37. Biak ekarren idiskoa lotuta, txikot bigaz. Erkiag BatB 51. Zafatu doguz txikotak. Asi gara barkua desatraketan. Berriat Bermeo 387.

2. txikote (V-gip ap. Elexp Berg). “Ganaduak ostikoka egin ez zezan hanka lotzeko erabiltzen zen tresna. Uztau bat bere ziriarekin. Txikotia esaten jakon, ganauai ankia jaso, ola sartzen jakon, da amen ziri bat, aurreko ankia doblauta, ostikaka eiñ eztaixen” Elexp Berg.

Iturriak:

  • Orotariko Euskal Hiztegia. (2010eko apirilak 12). In hiru.com Entziklopedia. Retrieved 10:28, April 12, 2010, from //www.hiru.com/euskara/euskara_03850.html
Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s