Itzulpengintza Automatikoa, TRADUKKA

Tradukka.com, denbora errealean testuen itzulpenak egiteko sare itzultzailea da. Kontzeptua, gainontzeko itzulpen zerbitzuen bezala dago garaturik, baina TRADUKKAren kasuan idatzi ta bereala ikus dezakegu aukeratu dugun hizkuntzaren itzulpena pantailan, hitzez hitz. 

 

PROIEKTUA

Tradukka, Andres Santosek (Egobits-en fundatzailea) garatutako proiektua da. Funtzionatzen jarri eta hiru hilabetera 2 milioi erabiltzaile lortu zituen hilero, gehiengoak Brasil, Portugal eta Israelekoak. Gauregungo irabazbidea ordainpeko itzultzaileen publizitatea da, baina ordainketa bertsio bat prestatzen ari dira erabiltzaileentzako funtzio gehigarriekin.

Tradukkak Google itzultzailearen APIa erabiltzen du eta ondorengo abantailak eskaintzen ditu Googelen serbitzuarekin konparatuta eta horretan datza arrakasta, bere hitzetan: “es un .com directo, a diferencia de Google Translate o Yahoo! Babelfish que muchas veces hay que buscarlos por su nombre para ir a la herramienta; facilita escoger un idioma base de la interfaz in situ y esa configuración queda grabada en el ordenador del usuario; interfaz gráfica amplia y limpia; usabilidad fluida que hace que practicamente no requiere uso del ratón; envio de traducciones por email o a redes sociales; y opcion de compartir traducciones mediante links con bit.ly”

ERABILERA

Web-orri hau sabaltzean ingeleserako itzulpena agertuko zaigu beti, baina aldatzeko aukera dago goikaldeko koadroetako gezia sakatuz. Online den instrumentu honen erabilera doan da, ez dago zertan erregistro formulariorik bete beharrik etagainera itzulpenak gauzatzea gauza simple eta erraza da.

Itzultzaile honek hainbat hizkuntz erabiltzeko aukera eskaintzen digu, ez bakarrik gasteleratik ingelesera edo gastelera beste hizkuntz batzutara. Idatziko dugun testuaren hizkuntza zehaztu dezakegu eta era berean ze beste hizkuntzera itzuliko dugun; tamalez ez zaigu euskarara itzultzeko aukera ageri. Arestian aipatu dudan bezala, serbitzu honek itzulpena denbora errealean emateak, jartzen du beste programa askoren gainetik.

Esanako erabilpen metodo horretaz gain, hau da, norberak erredaktatzeaz gain, beste horrialdeetako testuak kopiatu eta itsatsiz, sistemak automatikoki hizkuntza antzeman eta aukeratutakora itzuliko du. Online itzultzaile honek doan eskaintzen duen serbitzuak beste funtzio batzuk ere gehitzen ditu, testu kutxa bien (idazten dugun eta itzulpena agertzen den koadroak) kokaguneak alda ditzakegu, hau da, itzuli dugun testua erredaktatu dugun aldera igaro eta berriz ere hasierako hizkuntzara aldatzeko.

Beste funtzio batzuek erraminta hau posta elektroniko, Facebook, Twitter, Google Reader edo Delicious bidez lagunekin elkarbanatzeko aukera ematen digute.

 

Tradukkaren abantailik esanguratsuenak, testua itzultzean prozesatzen duen abiadura eta erabilgarri ditugun hizkuntzen kantitatea dira dudarik gabe. Itzultzaile honek laguntza atal bat ere badu, aipamen zein iradokizunak bidali ditzakegu kontaktu formularioari esker. Eguneratzeen berri ere izan dezakegu twitterren duen perfil ofiziala begiratuz.

SAIAKERAK 

1.) Itzulpena

 2.) Trukaketa

Ikus daitekeenez, itzulpenak kalitate aldetik maila altua adierazten dute bai gramatika eta bai lexiko aldetik. Hala ere, programak eskaintzen digun trukaketa erabiliz, esaldien egitura aldatzen da baina ez du ulergarritasuna galtzen. Kasu batzutan hobekuntza bat nabari daiteke, esaldia erabilera landuago batera aldatuz.

ESTEKAK

Tradukka. Itzulpen Automatikoa. Bildua: maiatzak 6, 2011. Orrialdea:   http://tradukka.com/
Machine Translation (2008). Wikipedia, Entziklopedia Askea. Bildua: maiatzak 6, 2011. Orrialdea: http://en.wikipedia.org/wiki/Machine_translation

Advertisements

Labayru Hiztegiaren Aurkezpena (SlideShare)

Euskera-gaztelania ereduko hiztegia da. Bertan, bizkaiera eta Batua uztarturik datoz, Bizkaieraren lexikoa finkatzeko lehenengo saio orokorra dugu. Euskaltzaindiaren hiztegi batuaren ildotik osoturik dago eta lexiko batuaren corpusa ugaltzeko ahaleginaz mamindu da. Hitzen sinonimo aukera ezin hobea dakarkigu, Euskera biziaren ondarea eta tradizio idatziaren ekarria bertan islatuta ditugularik. 60.000 sarrera nagusi eta 90.000tik gorako adiera ditu.

UZEI- XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa

SARRERA

Corpus bat, egituratutako testu sorta handi bat da hizkuntzalaritzan. Hizkuntza baten deskribatzeko eta ikertzeko baliatzen den hizkuntza-datu bilduma da, edo baliabide elektronikoak erabiltzen eta eskaintzen dituena.

  • Corpusa bilduma berezi bat da.
  • Latinetik datorren hitza da. Latinez gorputza esan nahi du.
  • Datu ala testu literarioak, edo zientifikoak, konposatua.
  • Zenbat eta zabal eta txukunago egin hainbat eta hobeto ikerketa batentzat baliagarria izateko.

Corpus estatistikoaren oinarria, XX. mendeko euskal argitalpenen inbentario osoa da. Proiektua 1987an jarri zen martxan eta lehen fase batean 1900-1987 urteetako corpusa osatu zen, baina corpus irekia zen eta, beraz, urtero eguneratzen zen, nahiz mendea bukatzean corpus itxi izatera pasatu den, mende oso baten erakusgarri. Bestalde, euskara idatzia jaso da hor, ez ahozkoa. Ahozkoek badute bere lekua, baina transkribatu eta argitaratu diren neurrian jaso dira.

SAILKAPEN-IRIZPIDEAK

  • Epea, garaia:lau garai nagusitan banatzen dira XX. mendeko argitalpenak:
    • 1900-1939: mende-hasieratik gerrak artekoa.
    • 1940-1968: gerraostean abiatu eta euskara batuaren sorrera artekoa.
    • 1969-1990: euskara batuak ekarritako aldaketarekin hasi eta Euskaltzaindiaren gomendioak eta arauak artekoa (eta Ibon Sarasolaren Hauta-Lanerako Euskal Hiztegiaargitaratu artekoa).
    • 1991-1999: araugintza berriaren ondokoa.
  • Euskalkia:
    • Bizkaiera
    • Gipuzkera
    • Zuberera
    • Lapurtera-Nafarrera: biak bakarrean bilduta
    • Euskara batua
    • Sailkatu gabeak: atal honetan egunkari eta astekarietako artikuluak jasotzen dira, horien inbentarioa ez baita artikuluka egin, bestelako aldizkariekin egin den bezala, baizik argitalpena bere osoan harturik. Honela sailkatu dira, halaber, askoren jardunak jasotzen dituzten bertso-bildumak ere.
  • Testu-mota:
    • Saio-artikuluak: Euskera, Egan, Euzko Gogoa, Jakinbezalako aldizkarietako artikuluak banaka fitxatu dira inbentarioan, eta horietakoek osatzen dute multzo hau.
    • Administrazio-idazkiak
    • Ikasliburuak
    • Saio-liburuak
    • Literatura-prosa
    • Poesia
    • Antzerkia
    • Bertsoak
    • Ikerketa-lanak
    • Haur- eta gazte-literatura
    • Ahozkoak: ahozko jardunen transkripzioak
    • Liturgia
    • Egunkariak
    • Aldizkariak

Sailkapen hauek, unibertsoaren berri eman eta lagin erakusgarria aukeratzeko oinarri izateaz gain, lagungarri izan litezke oraingo kontsultetan. Alegia, forma bat euskalki, epe edo testu-mota batean (edo gehiagotan) nola erabili den ikus liteke, bilaketa murriztuz. Adibidez, pastoral lema begira dezakegu, baina zubererazko testuetara mugatua, edo erdu bizkaieraz ez bestekoetan.

101.585 lema desberdin aurkituko ditu erabiltzaileak bere kontsultak egiteko modu eroso eta batez ere segurua eskainiko diotenak.

ERABILERA

Edozein kontsulta egiteko, pantailaren ezkerreko aldean lema zein testu-hitza idatzi eta, dagokiona aukeratuta, hauen zerrenda eta forma bakoitzaren agerraldi-kopurua azaltzen dira.

Trunkatzeko, bi karaktere erabil ditzakegu, % hitzaren edozein posiziotan ezar daiteke, idatzitakoaren aurreko, tarteko zein atzeko edozein osagai zerrendaratzeko:

1. Aukera: hartu%

  aditz soilaz gain, horren eratorri guztiak ikusiko ditugu:

 

 Testuetan zer erabili den ikusi nahi bada edo formarik erabiliena zein den jakin nahi badugu ere balia dezakegu aukera hau, % karakterearekin konbinatuz gainera: o_ar%raz% testu-hitza idatzi eta hau lortuko dugu:

 Zerrenda lortutakoan, horrela, lema edo testu-hitz bakoitzaren agerraldi-kopurua ikusiko dugu eta, zenbaki horretan klik eginda, forma horren erabilera-esparruen hainbat datu adierazgarri eskuratuko ditugu: 

 

 Datuok ikusi ondoren, bi kontsulta-modu egin ditzakegu:

1. Kontsulta Arrunta

 

  •  Hitz bat: forma bakarra idatzi eta Bilatu botoia sakatu.
  • ETA: forma bat baino gehiago galdetu, koma bidez banatuak (zuriunerik ez komaren ondoren), ETA botoia sakatu eta gero Bilatu-ri eman.
  • Tartean: Forma horiek elkarren segidan edo bien artean gehienez hainbat hitz dituztela idatziak egotea eska ditzakegu: ETAren ordez Tartean aukeratuko dugu eta forma bien tartean egon daitezkeen hitzen kopurua zehaztuko.
  • EDO: idatzitako formetako batek behintzat azaldu behar du bilaketaren emaitzan. Hemen ere koma bidez banatuko ditugu lemak edo testu-hitzak.
  • Hasieran: idatzi dugun formak (edo lehen formak, bat baino gehiago direnean) paragrafoaren lehen hitza izan behar du.
  • Bukaeran: idatzi dugun formak (edo lehen formak, bat baino gehiago direnean) paragrafoaren azken hitza izan behar du.

Emaitzak honela agertuko zaizkigu:

Autorearen edo/eta idazlanaren erreferentzia laburtuan klik eginez, erreferentzia bibliografiko zabalagoa ikusiko dugu: autorea, obraren izenburua (gehi aldizkaria, artikulu bat denean) eta urtea.

Orrialde-zenbakian klik eginez, berriz, orrialde osoa ikusteko aukera izango dugu:

2. Kontsulta Aurreratua

Bilaketa konplexuagoak egiteko aukera ere bada. Gramatikari dagozkion galderak bideratzeko edo lema batek biltzen dituen aldaeren berri izateko modua eskaintzen du kontsulta-modu honek. Esate baterako: lemak eta testu-hitzak batera galde daitezke, bakoitzean nahi beste murriztapen ezarrita.

 

 

ESTEKAK

UZEI, http://www.uzei.com/home.asp?sesion=14

EUSKALTZAINDIA, http://www.euskaltzaindia.net/

Euskaltzaindia, wikipedia entziklopedia askea, (2011,05,02). Bildua: apirilak 28,2011)  http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskaltzaindia

EUSKARA CORPUSA, http://www.euskaracorpusa.net/

EHU, http://www.ehu.es/

Labayru hiztegiaren azterketa

Labayru Ikastegiak euskal kulturaren ondarea berreskuratu eta barriro gizarteratzeko lanean dihardu joan dan 30 urteotan (1977tik). Horretarako hainbat arlo landu izan ditu: ikerketa, irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskeraren erabileraren normalizazino planak, etnografia.

Hamabi kidek osotutako Artezkaritza, hauxe da Ikastegiko jaurtze sail gorena, hamabietatik bat Artezkaritzaburua da. Ikastegiaren ibilbidea bideratu eta zaintzea, Ikastegiaren egitarauak eta ekintzak onartzea dira bere helburu nagusiak.

Helburu nagusiak Euskal Herriaren kultur balioak garatu eta eguneratzearen alde izango diran zereginai ekin eta zerbitzuak eskintzea da.Bere eginbeharretariko bat euskal kulturaren berarizko balioak aintzat hartu eta euroi aurrera eragitea dala jasoten da. Hain aberatsa eta bakarra dan kultura hau asko prezietan dala erakusteko gogoa gogoratzen da bertan.

 

EZAUGARRIAK ETA ZERBITZUAK

Euskera-gaztelania ereduko hiztegia da. Bertan, bizkaiera eta Batua uztarturik datoz, Bizkaieraren lexikoa finkatzeko lehenengo saio orokorra dugu. Euskaltzaindiaren hiztegi batuaren ildotik osoturik dago eta lexiko batuaren corpusa ugaltzeko ahaleginaz mamindu da. Hitzen sinonimo aukera ezin hobea dakarkigu, Euskera biziaren ondarea eta tradizio idatziaren ekarria bertan islatuta ditugularik. 60.000 sarrera nagusi eta 90.000tik gorako adiera ditu.

DATU- BASEA

Gaur egungo beharrizanak kontuan hartuta, Labayru Hiztegia  teknologia barrietara ekarri dute, erabiltzaileari kontsulta-hiztegi arin eta eroso bat eskaintzeko. Online formato horretan, hiztegiotan batutako hitzak edota esamoduak modu errazean bilatu daitezke; horretaz gain, norberak bere ekarpenak eta iradokizunak ere egin leikez web orrian ipini duten buzoiaren bidez. Hiztegiaren ezaugarririk bereizgarriena dan horri ere eusten dio: Bizkaiera eta Batua uztarturik dakarz.

LIBURUTEGIA

Labayru Ikastegiaren egungo Euskal Biblioteka 1970ean sortu zen. Hasiera bateko asmoa Euskal Herriaren eta euskal kulturaren ganeko produkzio guztia batzea eta sailkatzea izan zan.

Labayru Ikastegiko Euskal Biblioteka aberastasun handiko gunetzat hartzen da euskal bibliografiaren arloan. Hogeta hamazortzi urte igaro dira sortu zenetik, eta ordurik hona beharrerako lagun eta diru-baliabide ugari eskaini zaio. Euskal kulturaren aditu eta ikerlarientzat emoten du aukerarik zabalena; eta horreek guztiak gura dabenean gerturatu daitezke.

 HITZ BILAKETAK

 Hiztegi bi ditugu kontsultarako: Labayru Hiztegia ( euskera-gaztelania) eta Diccionario Labayru (castellano-euskara). Lehenengoa aukeratuz gero, hau ageriko zaigu:

 

  

Labayru Hiztegian zaudela, hutsik dagoen laukian aurkitu nahi duzun hitza idatzi behar da; ez badakizu zehatz zelan idazten den, nahiko izango duzu bertan hasierako silaba bat edota bi idatzita, -(e)tik hasita dalako berez datorren bilaketa-modua. Gero, bilatu botoia sakatu eta badago.

Bilaketa-modu horretaz gainera,  beste bilaketa-modu bi ere baditugu, berbea osorik eta daukala deritxenak. Lehenengoa hautu ezkero, zuzen joango zara tekleatu duzun berbara; bigarrena erabili ezkero,  idatzi duzun silaba hori daukaten berba guztien zerrendak agertuko zaizkizu.

Kontuan euki atzizki, aurrizki, artizki edo konposizio-hizkiren bat bilatu nahi baduzu, aurretik edo atzetik gidoia duelarik egin behar duzula.

 

 

 Zeuk zehaztutako bilaketa-baldintzak betetzen dituen hitzak erakutsiko dizkizu programak. Zerrenda horretako berba bakoitxari sakatu ezkero, horren gaineko azalpen linguistiko osoa eukiko duzu, esanguren arabera atondurik.

Esangura bakotxak bere kategoria gramatikala ekarriko du, adiera-zenbakiaren ostean; behar denean, marka estilistikoaz, zehaztapen tematikoaz eta izen zientifikoaz be hornituta etorriko da, ordena horretan etorririk.

 

 

Esanahi bakotxari dagozkion ordainak azpian pilaturik ikusiko dituzu. Horren atzean, sarrera-hitzari dagokion ohar edo azalpen semantiko zein gramatikalen bat ere irakurriko duzu. Eskumako aldean, hitz nagusiari lotutako lokuzioak edo azpisarrerak ere kontsultagai daude; hauen fitxak ikusi nahi izan ezkero, sakatzea baino ez daukazu. 

Eta azkeneko lerroan, sarrera-hitzaren sinonimorik garrantzitsuenak ageri dira alfabetikoki. 

  • ADIERA ZK. | KAT. GRAM. | MARKA ESTILIST. | ZEHAZT. TEMATIKOA | IZEN ZIENTIFIKOA
  • ORDAINAK
  • OHARRAK
  • SINONIMOAK

Adibideen erabilpena oso aberatza da hiztegi honetan, nabari da egituratzeko orduan erabilitako corpusa oso zabala izan dela. Hona hemen adibide bat:

BIZKAIERA ETA BATUA ( BIALTZE-OHARRAK )

Labayru Hiztegiak euskera baturako onarturik dauden hitzekin batera, bizkaiera idatzirako finkatu diran hitzak ere badakartza. Bizkaiera eta batua erregistroetako hitz baliokideak botoi baten bidez loturik daude hiztegi online honetan.

Konturako, burdi bizkaierazko hitzak gurdi batuzko berbakidera eramango zaitu jasoa botoiari sakatuta; eta beste erara ere bardin-bardin, hau da, gurditik burdira joan zaitezke lotura-botoi hori erabilita.

 

 

ESTEKAK

Labayru Ikastegia / Hiztegia Online http://zerbitzuak.labayru.org/diccionario/hiztegiasarrera.asp

Labayru Hiztegia Online, Bizkaiera eta Batua uztarturik. Bildua: maiatzak 6, 2011. Orrialdea: (pdf formatuan) http://zerbitzuak.labayru.org/diccionario/laguntza.pdf

Diccionario completo Labayru online. KULTURKLIK (euskadi.net). Bildua: maiatzak 6, 2011. Orrialdea: http://www.kulturklik.euskadi.net/lang/es/labayru-hiztegia-online-osatuta-diccionario-labayru-completo-online/

Bizkaiera ardatz duen hiztegia. Azpeitiko euskara patronatua (erabili.com). Bildua: maiatzak 6, 2011. Orrialdea: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1148996185

Labayru hiztegiaren aurkezpena (slidesharen) (2011/05/03). WordPress. Bildua: maiatzak 6, 2011. Orrialdea: http://1ekarrie.wordpress.com/2011/05/03/labayru-hiztegiaren-aurkezpena-slideshare/