Itzultzaile automatikoak (erdaratu.eu)

Naroa Perez eta Esti Blanco

Guk aztertuko dugun itzultzaile automatikoak “Erdaratu.eu” izena dauka. Orain dela gutxi sareratu zen eta apertium-eu-es sistema erabiltzen du, hortaz, euskaratik espainierarako Apertium plataforman oinarritutako itzultzaile automatiko librearen lehenengo bertsioa dugu: eta erdaratu.eu webgunean probatu daiteke.

Lehenik eta behin, proiektuari buruzko informazio orokorra eskainiko dugu, gure ustetan garrantzitsua baita honen funtzionamendua ulertzeko. Apertium-eu-es itzulpen automatiko proiektu handiago baten parte da: Apertium (www.apertium.org ) izeneko proiektuaren parte, hain zuzen. Apertium proiektuak, hizkuntza batetik bestera testuak itzultzeko softwarea garatzen du.

Azken hilabeteetan, Mireia Ginest aritu da Apertium-eu-es garatzen, Alacanteko Unibertsitateak, eta, batez ere, Prompsit Language Engineering (www.prompsit.com) enpresak finantzatuta. Prompsit-eko Sergio Ortizek eta Francis Tyersek eta Alacanteko Unibertsitateko Mikel Forcadak lagundu diote. Une honetan, apertium-eu-es itzulpen automatikoak gutxi gora behera 6.000 hitz eta 250 gramatika-arau dauzka. Hiztegiaren zati handi bat beste proiektu libre batetik hartua da, Matxin espainiera-euskara itzultzaile-prototipotik. Erregela guztiak Apertiumen idatzi dira.

Apertium-eu-es testu baten esanahi orokorrari buruzko ideia bat egiteko balio dezake (baldin eta sistemak hitz ezezagun gehiegi aurkitzen ez badu testuan).

Behin informazio hau eskaini eta gero, guk egindako proba ezberdinen berri emango dugu. Guk zenbait esaldi itzultzen saiatu ginen emaitzak zelangoak ziren ikusteko eta ondorengo emaitzak ikusi genituen:

– “nik ez dut pentsatzen bihar eguraldi ona egingo duenik”

– “Yo no pienso mañana el tiempo bueno hará que”

Hauek dira itzultzaileak ematen dituen emaitzak. Hitz ordena nabari ez zuzena dela jarraian ikus dezakegu, beraz, pentsa genezake sintaxiaren arazo bat daukala. “Pentsatzen” hitza “uste”rengatik aldatuz gero (nik ez dut uste bihar eguraldi ona egingo duenik) jartzen badugu hain zuzen ere, emaitzaren hitz ordena berdina izaten jarraituko du:

– Yo no tengo suposición mañana el tiempo bueno hará que

Eta “nik” beharrean “zuk” jarriz gero ere, emaitza berdina izango da baina “Tú no tienes suposición mañana el tiempo bueno hará que” jarriko du. Beraz, adibide honetako gure ondorioa da itzultzaileak badakiela izenordainak bereizten (ni eta zu bereizten baititu itzulpenean) eta bada gai era berean “pentsatzen” eta “uste” artean desberdintzeko, baina bi arazo daude:

1- Batetik itzultzaileak ez du ondo harrapatzen “uste”  hitzaren zentzua. Berak “tener suposición de” bezala itzultzen du eta hiztunarentzako “creer” zentzua dauka kasu horretan.

2- Hitz orden erratua. Hitzak gaztelerara ez ditu dagozkion lekuan kokatzen. Elementuak dauden horretan kokatzen ditu, ordena euskeraz ondorengoa da:

Izord (zuk) + ez + adlag (duzu) + adnag (uste) + denbora adond (bihar)+ izena (eguraldi) + izlag (ona) + adnag (egingo) + adilag (duenik).

eta gazteleraz ere, orden hori mantentzen du, baina gaztelerazko hurrenkera errespetatu barik hortaz.

Izord (tú) + no + adlag (tienes) + adnag (suposición) + denbora adond (mañana) + izena (tiempo) + izlag (buen) + adnag (hará)

Beste adibide bat jarriko dugu lehenengo bidetik jarraituz.

“Zuk uste duzu bihar eguraldi ona egingo duela?” Hau jarritakoan, lehenengo esaldia galdera bihurtu dugu eta itzulpena honakoa izan da: “Tú crees mañana el tiempo bueno hará ,?”. Adibide honetatik atera dezakegun ondorioa da “uste + izan” aditz osoa jarriz gero itzultzaileak harrapatzen duela aditz baten aurrean gaudela (creer) eta ez izen baten aurrean aurreko kasuan bezala (suposición), beraz, zerbait hobetu da egoera. Gainontzeko elementuek aldiz, orden ez egoki horretan mantentzen dira.

Gure ustetan, aurretiaz azaldutako guztia dela eta, itzultzaile hau erabilgarria izan daiteke batez ere euskara ikasten ari diren pertsonentzat, testuari zertaz ari den antzemateko, zehazki aztertu baino lehen eta euskaraz ez dakitenentzat, nahi izanez gero euskarazko komunikabideen albisteak ulertu ahal izateko

Apertium proiektua irekia denez (Apertium-en garatzen den software guztia GPL lizentzia librea du), era askotan lagundu dezakegu Apertium-eu-es hobetzeko. Honaino egindako aurrerapenei buruzko iruzkinak egiteko aukera dago eta bertsio berriak probatzen ere lagun diezaiekegu. Era beran, hiztegietan hitzak sar daitezke, eta gramatika-erregelak sortzen lagundu, irteeran hitz-ordena zuzenagoa lortzeko. Gure ustetan, hau da batez ere, itzultzaile honek eskaintzen duen abantailarik handiena, itxi ez denez etengabe hobetzen joateko aukera dago eta gainera, erabiltzaileari parte hartzeko eta amaierako produktuaren parte izateko aukera eskaintzen ere bai. Hau da gure ustetan etorkizuna izan beharko lukeena, software librearen eta jendearen asmo onez eta ekarpenez funtzionatuko duten proiektuak.

Advertisements

“Ereduzko prosa gaur” corpusaren azterketa

Naroa Perez eta Esti Blancoren Corpusaren azterketa

 

Sarrera
Orotariko Euskal Hiztegiak gure tradizioko idazle ereduzkoen ondarea jasotzen du, hiztegiaren nahiz gramatikaren aldetik. Baina gaur egun euskararen normalizazioak dituen premiei erantzuteko, eta ondare horren osagarri, nahitaezkoa da egungo idazle ereduzkoen idazlanen bilketa egitea.

Bada korpus bat, XX. mendeko Euskararen Korpus Estatistikoa izenekoa (lehen “Egungo Euskararen Bilketa-lan Sistematikoa” deitua), euskarazko produkzioaren erakusgarri bat urtero jasotzen duena. Baina bilketa hori estatistikoa da, eta berdin jasotzen ditu idazle “onen” nahiz “ez hain onen” testuak. Nahiz bilketa estatistikoak beharrezkoak diren hizkuntzaren zenbait alderdi aztertzeko, dudarik gabeko kontua da mundu guztian hizkuntza ereduak ereduzko idazleen azterketatik eratortzen direla. Hortaz, guk ere kalitatea kontuan hartzen duen korpusa aztertzea erabaki dugu.

Guk aukeratutako korpusean testu jakin bat “eredugarritzat” jotzeko erabili diren irizpideak oso zabalak dira: prestigio nabarmeneko sariak, lexiko-sorkuntzaren aldetik eta literatura-balioaren aldetik interesgarriak diren liburuak, salmenten arabera arrakasta nabarmena izan dutenak…Gainera, 2000. urtea hartu da biltze-lanaren abiatze-puntutzat, izan ere, urte horretan Hiztegi Batuaren lehen argitalpenarekin euskara estandarraren nolakotasuna bideratu zen. Hortaz, korpusa 2000 urtetik aurrerako testu eredugarriez osatzen da.

Hasieran 2000, 2001 eta 2002 urteetako testuez osatu zen eta batez ere literatur testuak erabili ziren, jatorrizkoak nahiz itzulpenak baina guk zenbait urte pasatu eta gero aztertzerakoan, proiektu hau behategi moduko bat bihurtu dela uste dugu, urtez urte euskal idazketaren bilakabidearen berri ematen baitu gure ustetan.

Corpusaren zenbait datu orokor aurkitu ditugu hurrengo lerroetan aurkezten direnak. Hala ere, aipatu behar dugu azken eguneratzea 2009koa dela, beraz, azken bi urteetako materiala falta da. Datuak ondorengoak dira:

Denera: 25,1 milioi hitz

Liburuak

13,1 milioi hitz

2000-2006 bitarteko 287 liburu

Prentsa

12 milioi hitz

2004-2006 bitarteko Berria egunkaria (10 milioi hitz)

2001-2005 bitarteko Herria astekaria (2 milioi hitz)

Beraz, eta laburbilduz, Ereduzko Prosa Gaur ekimenean gaur egungo hainbat idazle ereduzkoren azken urteotako testuak bildu dira, horiekin korpus aski zabal bat eratuz. Korpus horri etekinik onena ateratzeko aztergailu ahaltsu eta erabilterraz bat erantsi zaio. Gauzak horrela, tresna egokia da gaurko euskal autore eredugarriek euskaraz idazterakoan guztioi sortzen zaizkigun duda-mudei eman dizkieten irtenbideak ezagutzeko.

Azterketarekin hasi aurretik aipatu behar dugun azkeneko datua proiektu honen atzean dauden pertsonei dagokie. Egitasmo hau EHUko Euskara Zerbitzuaren proiektuen barruan kokatzen da eta arduraduna Ibon Sarasola da, berak egiten batitu proiektuaren antolatze, garatze eta zuzentze lanak. Laguntzaileak Xabier Alberdi, Jesus Mari Makazaga, Iñaki Ugarteburu eta Juan Garzia dira eta proiektuaren babesle Donostiako Udala da, Euskararen Udal Patronatuaren bidez. Era berean, aipatu behar dugu “kontsultako interfaze zaharra” aukera hartu dugula bertsio berrian egin ezin diren zenbait aukera egiteko aukera ematen digulako.

Bilaketarako Lagungarri

corpusa murriztu
Corpusa murriztu

Euskal Herriko Unibertsitateak eskaintzen duen zerbitzu honetan bilaketak egiten hasteko, lehendabizi, bilaketarako corpusa definitu behar dugu. Horretarako, Corpusa murriztu botoia klikatuz agertuko zaigun menua erabiliko dugu.Menu honetan, nahi adina obra aukeratu daitezke, ezkerretara aurkitzen dugun laukitxoan klik eginez. Guztiak aukeratu nahi izanez gero, Osoa botoia klikatu beharko genuke. Aukera egin eta gero, Ezarri eta Itxi botoiak sakatu beharko ditugu.

Bigarrenik, lortu nahi dugun emaitza nola bistaratu aukeratuko dugu. Emaitza osoa bistaratu aukera aktibatzen badugu, zuzenean, bilatutako hitzen agerpenak ikusi ahal izango ditugu. Aukeratzen ez badugu berriz, obra bakoitzeko zenbat agerpen dagoen ikusiko dugu. Bestalde, emaitza osoak bistaratzen ditugunean, bilatutako forma azpimarratuta agertuko zaigu. Bertan klik eginez, formari buruzko informazioa aurkituko dugu (izan ditzakeen kategoriak, etab.) Obren izenburuetan klikatzen badugu berriz, jaso ditugun emaitzak beste leiho batean ikusi ahal izango ditugu.

Behin hauek guztiak erabakita ditugula, prest gaude nahi dugun forma idazteko. Honetarako eskaintzen zaigun kutxan, letrez aparte,karaktereak ere erabili ditzakegu (, ? #). Honela, ikurra erabiltzen badugu, edozein karaktere edo karaktere segida definitzen ariko gara.

Adibidez, *tasun lema bilatzen badugu, askatasun, maiztasun, aberastasun, larritasun, etab. aurkitu ahal izango ditugu. ? ikurra erabiltzen badugu aldiz, edozein karaktere (baino bat bakarra) definitzen ariko gara eta azkenik # ikurra zenbakiak adierazteko erabili ahal izango dugu.

Erabiltzeko zenbait argibide

Ereduzko Prosa Gaur orrialdean, “Corpus arakatzailea” aukeratu eta zenbait hitzen bilaketa egin dugu. Ondoren

liburuetan/prentsan
liburuetan/prentsan

adibide hauen berri emango dugu.

1- Ezker aldean bilatu nahi dugun hitza edo lema idatziko dugu.

Aukeran izango dugu, bilaketa era zehartzago baten bidera dadin, liburuak edota prentsak barne hartzen duen korpusa.

“Haize” hitza idatzita, ondoko datuak agerrtuko zaizkigu:

Emaitza 2165 agerraldi / 2093 esaldi

Liburuak 1500 / 226 liburu

Prentsan 593 esaldi / 457 artikulu

     
bilaketaren emaitzak
emaitzen hurrenkera

Ondoren, emaitzen kopuruaren araberako lista bat agertzen zaigu. Goiko partean, agertzen diren ataleko izenak datoz (kirolak, kultura, Euskal Herria etab) eta beheko partean, liburuka agertzen dira emaitzak. Liburuen araberako sailkapenean, ezkerraldean liburuaren izenburua eta egilearen izena agertzen dira eta eskuinean, aurkitutako hitz kopurua eta hauek dautzan esaldi kopurua agertuko zaizkigu, gehienetik gutxienengorako sailkapenean.

Behin liburua aukeratuta, hitza kolorez nabarmendurik ageriko da zenbakiz dieraziriko orrialdearen esaldi barruan.

Esan dugu “haize” izena bilatzen hasi garela. Hainbat idazleren artean Joan Mari Irigoienen Lur bat haratago aukeratzean ondoko emaitzak agertuko zaizkigu:

1. Orr.: 33

barrenean animalien spiritu-en airea edo haize mehea gordetzen duten,

2. Orr.: 93

gauzak gehiegi ez lotzearen aldekoa, airearekin aire eta haizearekin haize, eta zeren halakoak ere izan

3. Orr.: 110

gure mundu ilun eta zurrun hartan haize freskoaren antzera, nola sartu baitzen ene belarri-zuloetarik umetako asmakizun hura, osabari aditua, zeinak baitzioen:

4. Orr.: 120

Eta Pedroren hitzak eta Pedroren erabakia haize-bildu bat bezala sartu zitzaizkidaan, ustekabean, bihotzean, halako tailuz, non zainetako su tipia su handi bihurtu, eta suak arras hartu baininduen.

Liburuen emaitzak

Beste hainbeste orrialdeetan agertzen da hitza, eta ezkerreko irudian ikus daitezke kasu hauek denak (ez ditugu azalpenean denak gehitu luzeegi eta astunegia gertutako zelakoan).

 

 

 

 

Korpus Arakatzailearen Bilaketa Motak

Bilaketa Arrunta
Kontsultatu nahi dugun hitza edo lema idatzi beharko dugu aurkezten zaigun kutxan. Hitza aukeratzen badugu, idazten duguna bere horretan bakarrik bilatzen ariko gara. Bestela, lema aukeratzen badugu, izan dezakeen edozein formatan aurkitu ahal izango dugu idazten duguna.

• Adibideak

Eskaintzen zaigun kutxan “etxe” hitza idazten badugu eta Bilatu botoia sakatzen badugu, Fantasiazko ipuinak obran adibidez, “68 hitz / 66 esaldi” emaitza lortuko dugu. Honek esan nahi du, aipatutako liburuaren 66 esalditan agertzen dela bilatzen ari garen hitza eta, era berean, esaldiren batean gure hitza behin baino gehiagotan azaltzen dela.

 Bestalde, “etxe” lema bilatzen badugu, lehen aipatutako corpus berean “239 hitz / 232 esaldi” emaitza lortuko dugu. Non dago aldea? Oraingoan adibideei begiratzen badiegu, honako formak aurkituko ditugu: etxean, etxera, etxetik, etxe, etxerantz, etab.

Bilaketa Aurreratua

Bilaketa aurreratuen kasuan aukera gehiago eskaintzen zaizkigu. Bilaketa arruntetan bezala, hitz bat idatziko dugu kutxan baina bilaketa aurreratuak egiteko, “Lema” bilatu beharko dugu eta ez hitza. Ondoren, Morfologia botoian klikatuta, leiho berri bat irekiko zaigu Leiho honetan, hainbat ezaugarri morfologiko zehaztu ditzakegu: bilatzen ari garen hitzaren kategoria, aditz-mota, atzizki edo aurrizkiak, deklinabide zehatz batekin, edota numeroa (singularra, plurala, mugagabea…) Leiho honetan eskaintzen zaizkigun aukerak erabilita, gure bilaketek emaitza zehatzagoak izango dituzte. Beti ere, nahi dugun aukera egindakoan, Ezarri eta Itxi botoiak sakatu behako ditugu.

    Adibideak:

Demagun “gizon” Lemaren agerpenak aurkitu nahi ditugula pluralez eta NORI kasua dutenean. Morfologiako botoia sakatu eta agertuko zaigun leihotxoan Deklinabidean NORI eta Numeroan Plurala aukeratuko dugu. Ondoren, Ezarri eta Itxi botoiak sakatu beharko ditugu. Hortaz: gizonei ( KAS:nori+NUM:p+)

Bilaketa Konbinatuak
Kutxa bat baino gehiago erabiliz, bi hitz edo gehiago bilatu ahal izango dugu, eta guk nahi dugun distantziara agertuko dira. Beraz, hiru kutxa erabilita, adibidez, hain zuzen ere bilatu ahal izango dugu; eta era berean, 4ko distantzia jartzen badugu, “etxe handi zuri bat” aurkitu ahal izango dugu “etxe bat” bilatuta.

• Adibideak

Lehen aipatutako bilaketak egin nahi baditugu, honako pausuak eman beharko ditugu:

Bestalde, hitzak eta lemak konbina ditzakegu bilaketak egiteko. Honela, adibidez, “lo” hitza eta “egin” lema bilatuko bagenu, honako emaitzak lortuko genituzke:

Adibidea: lo egin. Bertan “lo gutxi egiten” edo “lo ondo egiteak” bezalako formak sartzen dira, beraz, hitz lokuzioak bilatu nahi ditugunean, gure ustetan, hau da gomendagarriena den bilaketa mota. Era berean 3290 agerraldi daudela 1612 esalditan banatuta jakin dezakegu eta aurreko kasu guztietan bezala, bilaketaren emaitzak gaika edo atalka bilatu daitezke.

Azkenik, aipatu nahiko genuke gure ustetan Corpus hau oso ondo burututa dagoela eta azaldu ditugun bilaketa mota ezberdinek nabarmen errazten dutela ikertzailearen lana, izan ere, multzoka, maiztasunaren arabera edo lokuzioka bilatzeko aukera emateak hizkuntzaren gaineko ikerketari bide zabala irekitzen baitiote.

Elhuyar hiztegiaren azterketa

Egileak: Naroa Perez eta Esti Blanco

Guk aukeratutako hiztegia Elhuyar hiztegia da, . Erreportaia honen hasieran Elhuyar fundazioari buruzko informazioa eskainiko dugu eta ondoren, kasu praktiko baten bidez, hiztegi honek dakartzan hobekuntza eta alde positibo denak azalduko ditugu. Elhuyar Fundazioak hizkuntza-baliabideak eta tresnak on line jarri zituen Interneten 2008. urtean. Web gune honen bidez, hizkuntzalariek, irakasleek, teknikariek eta, oro har, gizarteak Internet bidez ikusgai izango dute Elhuyar Fundazioak hizkuntza-zerbitzuen arloan lantzen dituen proiektu, zerbitzu eta produktuak. Elhuyarrek eskaintzen dituen zenbait zerbitzu eskuratu ahal izango ditu erabiltzaileak Internet bidez, besteak beste, hauek: hiztegi-kontsulta eleaniztuna, hiztegien plugin-ak deskargatu, telefono mugikorrerako euskara-gaztelaniazko hiztegi murriztua eskuratu, hizkuntza-kontsultak egin… Erabiltzaileek parte hartzeko modua ere bada honakoa, Hizkuntza Zerbitzuen blog-aren bitartez. Elhuyar Fundazioko I+G+B sailean egiten diren ikerketek ere leku berezia dute web gunean. Martxan jarritako ikerketa-ildo eta proiektuen informazioa emango du web guneak, eta argitaratutako artikulu guztiak kontsultagai jarri dira. Horrez gain, ikerketa-proiektuen emaitza diren baliabide eta tresnetara sarbide zuzena egongo da atari honetan: zientzia eta teknologiaren corpusa (berriki handitu da, eta kontsulta-aukera zabalagoa eskaintzen du), CorpEus (Internet euskarazko corpus gisa kontsultatu eta ustiatzeko tresna), OpenTrad (kode irekiko itzultzaile automatikoa) eta Elebila (euskarazko bilatzailea). Hiztegiak 85.000 sarrera inguru ditu bi atalen artean eta 120.000 adiera. Kopuru horiek berek adierazten digute hiztegiaren norainokoa. Izan ere, sarrera-kopuruari begira, bistan da ez garela oinarrizko lan batez ari, premia behinenak soilik asetzeko asmoz taxutua. Bi hizkuntzen masa lexiko esanguratsua bildu da, askotariko beharrak kontutan hartzearren. Hartara, lexiko arrunta eta orokorra landu da, historikoa zein gaur egungo lexiko ‘hiritartua’; horrekin batera terminologia teknikoak ere badu lan honetan bere tokia, guztira hirurogeita zazpi jakintza alorretako hitzak bildu direlarik. Ordainak ematerakoan, atal batean zein bestean ahalbait sinonimo gehien eskaintzen saiatu dira. Hau zuzenean euskalkien tratamenduekin dago. Euskalkiek euskara estandarrean tokia behar dutela aspaldi da euskaltzaleen artean onartua. Horrenbestez, gaztelaniazko hitzen ordain zerrendan euskalki-hitzak ere sartu dira, euskalki-markarik gabe sartu ere. Euskara-atalean berriz, direlako hitz horiek zein euskalkitakoak diren adierazita dago, dagokion markaren bidez. Bilatu nahi dugun hitzen euskal nahiz erdal ordaina eskuratzeaz gain beste baliabide bat ere eskaintzen digu aztergai dugun internet bidezko hiztegi honek. Aurrizki zein atzizki bereko hitzen zerrenda eskaintzen digu bertan azaldutako pausoak jarrituz gero. Baliabide hau oso baliagarria da hizkuntzak lantzen dituenarentzat corpus nahiko osoa eskuratzeko aukera baitago esfortzu handirik egin gabe. Esaterako, -tasun atzizkidun hitzen corpusa lortu nahi badugu (%tasun) idatziko dugu bilatzailean eta berehala zerrenda luze bat azalduko zaigu: Aurrizkiaren kasuan berdin jokatuko genuke, (des%) idatzi ostean honakoa lortuko genuke: Hemendik aurrera, kasu praktikoarekin hasiko gara. Askotan, itzulpenak egiten dihardugunean, hurrengo estiloko zenbait arazo topatzen ditugu: hitz baten erabilera ezberdinak, polisemia, aditz lokuzioak etab. eta honek itzultzeko konponbide argiak aurkitzea ez da horren erraza izaten.

Laburbilduz, elhuyar hiztegiak ondorengo ezaugarriak ditu:

– Elhuyar Fundazioa 1972an sortu zen elkartea dugu, teknologia bultzatzen eta euskera indartzen diharduena.

– Elhuyar hiztegia 2006an argitaratu zen, baina 2008az geroztik dago interneten eskuragarri.

– Hiztegi elebiduna da, itzulpenak gazteleratik euskarara edo euskaratik gaztelerara egiten direlarik.

– Paperean ingeles-euskera eta euskera-ingeles hiztegia ere badago.

Adibide moduan hurrengoa jarriko dugu:

Elhuyar

Testu bat itzultzen gaudela beharbada “ezin ikusia” jarri nahi dugu eta ez dakigu gazteleraz hau zelan esaten den edo itzulpenik zehatzena zein den. Beste itzultzaile batzuetara joz gero, “ikusi” jarri eta “ver” azalduko litzateke besterik gabe. Elhuyar hiztegian begiratuz gero aldiz, “ikusi” sartu eta 6 emaitza ematen dizkigu: lehenengo biak aditzak dira zentzu hertsian baina beste bi aditz lokuzioak dira eta azken biak aldiz, esamoldeak. Lehenengo sarreraren barruan, aditz horrek har ditzakeen esanahi ezberdinak agertzen dira (irudian ikus daitekeenez). Lehenik eta behin “ver” esanahia azaltzen da, hau baita erabiliena, eta honen ondoren “opinar, juzgar”; “comprender, darse cuenta” ; “examinar, inspeccionar” ; “visitar, ir a ver”; “soportar, aguantar, padecer, sufrir” eta “tolerar” hurrenez hurren. Esanahi ezberdin bakoitzari adibide bat eskaintzen zaio, zalantzarik egotekotan esanahi zehatz edo erabileraren inguruan zalantza horiek argitu ahal izateko. Ondoren, hurrengo lokuzioak agertzen dira: – ez ikusi/ikusia/ikusiarena egin – ezin ikusi – ikusi arte – ikusteko modukoa izan Hauetariko bakoitzean sakatuz gero, hitz hauen azalpenera eramango gintuzke, eta honek aberastasun itzela ematen digu. Hiztegi zaharragotan, edo beste mota bateko hiztegietan beste barik, ez da horrelako lokuziorik topatzeko aukerarik ematen, hitz baten ordezko ezberdinak ematen dira beste hizkuntzan eta hori da dena. Testuinguru edo “collocation” ezberdinetan ikusteko aukera ematean, itzultzaile eta orokorrean hizkuntza baten erabiltzaile baten lana izugarri errazten da. Aipaturiko arrazoi hauek guztiak direla eta, Elhuyar hiztegia da gure ustetan hiztegirik onena euskera-gaztelera itzulpenak burutzeko, bi noruntzetan (euskeratik gaztelerara eta gazteleratik euskerara) ondo funtzionatzen duelako eta bere erantzunak ez direlako mugatzen ordezko hutsera, baizik eta erabilera ezberdin eta esamolde ezberdin anitz ematen ditu. Gainera, corpusa edo atzizkien bitartez topatzeko aukera ere bere neurrian baloratu beharra dago, izan ere, gu bezalako filologoentzat, berebiziko garrantzia daukate horrelako tresnek.

LOTURAK:

“Nor Gara”. Elhuyar fundazioa (2009). Retrieved 11:14, March 20, 2011 from:  http://www.elhuyar.org/es/Nor-gara

Elhuyar Fundazioa. (2011, Martxoa 3). Wikipedia, Entziklopedia askea. Retrieved 08:23, Martxoa 29, 2011 from: Elhuyar fundazioa

Waliño J., Garcia E.”Euskerak teknologia berrien aurrean daukan erronka”.Soziolinguistika Klusterra 2010. Retrieved 11:18, March 25 2011 from: http://www.soziolinguistika.org/eu/node/1301